2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/02/03

Emakume presoei genero indarkeria saihesten laguntzeko programa

Espetxe Erakundearen Idazkaritzak eta Emakumearen Institutuak  espetxean dauden eta genero indarkeriaren biktimak izan zein izateko arriskutan dauden emakumeekin aurrera eramango duten interbentzio programa abian jarri dute. Programak urtebeteko iraupena du eta 13 espetxetan garatuko da. Praktikan jartzeko Sermujer.es gidaliburua erabiliko da, espetxeetako, Emakumearen Institutuko, unibertsitateko eta espetxeetan diharduten GKEtako  profesionalek landua.
Programaren xedea espetxeetan dauden emakumeei tresna eta baliabide pertsonal zein sozialak ematea da, biolentzia jasan dezaketen egoerei aurre egiteko. Hainbat azterlanen arabera, espetxean dauden emakumeen %80 baino gehiagok espetxean sartu baino lehen indarkeria jasan dute beren jatorrizko familien baitan edo beren familiatan. Askotan indarkeria dago delituzko ekintzen atzean, maiz, haurtzaroan jasandako jazarpenek drogak kontsumitzera eta delinkuentziara eraman dituztelako.
Programa honetan landuko diren gaien artean genero nortasunen eraikuntza, autoestimua, sexualitatea, bikote harremanak eta amodio erromantikoaren mitoa egongo dira, tratu txar motak, konpetentzia sozialerako gaitasunak, eta genero indarkeriaren prebentzioa bezalakoekin batera.
Sermujer.eS gidaliburuak profesionalentzako gida jasotzen du eta parte hartzaileentzako eskuliburua, informazio teorikoa eta unitate praktikoa barne.

Euskadi, auzolana