2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Genero ikuspuntua Euskal Herriko Kirol federazioetan kontuan hartzeko gida

Euskal  Kirolen federazioetan genero ikuspuntua” titulua du Euskal Federazioen Batasunak argitara eman duen lanak. Gida horren bitartez arlo federatiboan  emakumeen presentzia oztopatzen dituzten oinarrizko faktoreak identifikatu eta  zuzendu nahi dituzte.

EAEko federaziolizentzietatik soilik %22 izan ziren emakumeenak. Euskal kirol federazioetako erabaki-hartze karguei dagokienez, 2004-2008 legealdiko presidentetza karguen %9 emakumeenak izan ziren; 2009ko hauteskunde prozesuen ondoren soilik emakume bat (%0,6) da euskal kirol federazio bateko presidente.

Hala ere, kirol arloan, partaidetzan, emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunak, izaera kuantitatiboaz gain, izaera kualitatiboa duten beste aldagai batzuen eragina dela eta gertatzen dira. ezinbestekoa da aldagai hauek kontuan hartzea sexu bakoitzaren kirol-ohiturak aztertzeko, eta horrenbestez, arlo honetan berdintasunerako neurriak sustatzeko. Aipatu aspektu kualitatibo hauek, orohar antzematea zaila direnak, emakumeek kirolarekin duten harremanean erabakigarriak izan daitezke, askotan, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak eragiten dituzten iragazkiak direlako.

Gida honetan federazio baten eginkizunekin zerikusia duten oinarrizko aspektuak bildu dira lau arlotan: antolakuntza, kirol ekintzak,  kudeaketa ekonomikoa eta komunikazioa) Ezinbestekoa da aspektu hauek kontuan hartzea federazioaren kudeaketan genero ikuspuntua integratzeko. Gidak emakume eta gizonen berdintasunean funtsatzen den kudeaketa egiteko oinarrizko zenbait ekintza proposatzen ditu.

Euskadi, auzolana