2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Osasun profesionalentzat Genero indarkeriaren aurkako Zaindu programa abian jarri du Jaurlaritzak

Osasun eta Kontsumo Sailak, Osakidetzarekin batera, Zaindu programa abian jarri du:
 “Osasun arloko langileen egitekoa genero indarkeriaren aurka: Erronkak eta aukerak”. Horren bitartez,   osasun-langileak sentsibilizatu nahi da genero indarkeria matxistaren  biktimak  detektatzeko aukera  handiagoa izan dezaten. Programak kontuan hartu nahi  du  bereziki,  tratxu txarren ondorioko gaitzez ( fisiko, psikologiko edo sikiatrikoz)  osasun  zerbitzuetara iristen diren emakumeak eta   gaitz horien benetako kausak espontanioki  adierazten ez dituztenak.

Informazio guztia gida batean egongo da eskura. Gida gerentziei eta medikuzerbitzuen arduradunei emango zaie ondoko tokietan banatu ditzaten: lehen arretako kontsultetan, EAG, osasun mentala, pediatria, obstetrizia eta ginekologia, traumatologia eta urgentziak. Aldi berean, osasun profesionaleentzat prestakuntza ikastaroak ematen ari dira. Prestakuntza ematen zaie , kontsulta egiten ari direla tratu txarren egoera baten adierazgarri diren gorputzeko ondoezak zein izan daitezkeen konturatzeko eta interpretatzeko.
Horretaz gain, tratu txarren biktimen konfiantza bultzatzeko asmoz zenbait txartel jarriko ditu Osakidetzak. Testuak  honela esango du: “Osasun-profesionalok zure ondoan gauzkazu hitz egiteko, entzuteko,ulertzeko, laguntzeko. Tratu txarren biktima bazara, hitz egin gurekin gertazten zaizunari buruz, beldurrik gabe, konfiantza osoz.
Hitz egingo dugu?”

Osakidetzaren datuen arabera 2009an, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan tratu txarren 728 kasu, eta susmagarriak ziren beste 52 kasu detektatu ziren.
Lehen mailako arreta zerbitzuan, tratu txarren 227 kasu detektatu ziren, horietatik 111 kasu 30-50 urteko adin taldeari dagokio.
http://www.osakidetza.euskadi.net/v19-osk0002/eu/contenidos/nota_prensa/prensasanidad222/eu_op222/adjuntos/DOSSIER%20euskera%20ZAINDU.pdf

Euskadi, auzolana