2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Plaza bat azaroaren 25 izenaz eskatu dute Bilboko 5000 emakumek

Kale izendegian azaroaren 25 izeneko kale bat izateko 5000 sinadura aurkeztu ditu Bilboko Udal erregistroan Bizkaiko Emakumeen Asanbladak. Ekimen horrekin emakumeen aurkako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna dena gogora ekarri nahi dute. Horrekin batera, ekimenaren helburua da “Indarkeria sexistaren biktimen oroimenerako espazio bat  sortzea. Bertan gure dolu soziala adieraziko dugu, izurri horren kontra.” Albia lorategien ondoko San Bizente Biribilguneari eman nahi dio izen berria feministen proposamenak. Santua haren elizak ordezkatzen duela diote  eta  giza eskubideak errepresentatzen dituen epaitegien hurbiltasunak egokitasuna ematen diola tokiari.
Era berean Udal Berdintasunerako Batzordean aurkeztu dute proposamena. Baina kaleko izenak aldatzeko ahalmena alkatearena da. Iñaki Azkunak, ez du agintaldiko 12 urtetan inolako izenik aldatu baina  ekimena kontuan hartzeko prest ageri da; leku berri batean izan beharko litzatekeela zehaztu du.

Euskadi, auzolana