2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Berdintasunaren aldeko lana saritu du Bizkaiko Diputazioak

Aminatu Haidar-ek , Bediako Udalak eta Susterra eta  Emakuak elkarteek  Berdintasuna 2011 saria jaso dute. Bizkaiko Foru Diputazioak orain bederatzi urte ematen duen sariak emakume eta gizonek berdintasunaren alde eginiko lana nabarmendu nahi du. José Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak  banatu zituen martxoaren 8an. “Berdintasunaren Bultzada” izeneko proiektua da Bediako Udalari saritu diotena. Bilboko 5. distrituko  zaurgarritasun egoeran gazteekin lana egiteagatik eman diote saria Susterra elkarteari; Euskadiko pobrezia poltsarik handienetako bat ematen da aipatu distrituan. Emakua elkarteak , berriz, “gizarte guztirako sentsibilizazio eta  berdintasun aldeko lana egin izanagatik, 2003tik  Emakume eta Eskubideak aldizkariaren edizio bezalako ekimenen bitartez.”
Azkenik, Aminatu Haidar-i sari berezia eman zioten “haren ideiak defendatzeko eta osasuna galtzeko arriskuan egonda ere, gizonezko gizartean haren emakumetasunetik burua makurtu ez duen emakumea izateagatik.”  Osasun arazoak ziren-eta Aminatu Haidar ezin izan zen etorri  ekitaldira. Saria  telefonoz eskertu zuen eta “ besteen eskubideen alde borrokatu duten” emakumeak zoriondu zituen.

Euskadi, auzolana