2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Indarkeria matxistaren biktimen laguntzak eta Diru Sarreren Bermerako Errenta (DBE) bateragarriak izango dira

Mariola Serranok, Genero Indarkeriaren Biktimen Atentziorako Zuzendariak, adierazi duenez, indarkeriaren biktima izategatik jasotzen diren laguntzak eta Diru Sarreren Bermerako Errenta (DBE) bateragarriak dira.
Indarkeriaren biktima izategatik jasotzen diren laguntzak 2.500 eta 10.000 euro tartean daude, eta orain arte ezin ziren jaso DBErekin batera. 2011rako 380.000 euroko izatera iritsi daitekeen kontu-saila  prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Iaz, 452.412 euroko diru laguntza jaso zuten indarkeria matxistaren biktimek. 2009an, aldiz, 139.191euro banatu ziren. Prestazio horiek emakumeak nozitzen duen arrisku maila eta enplegua aurkitzeko zailtasunak kontuan hartzen banatzen dira. Egoera horretan daudenen independentzia erraztu nahi da. 
Joan den urtean genero indarkeriaren  4.285 kasu izan ziren Euskadin. 2009 urtearen aldean, %8ko jaitsiera.

Euskadi, auzolana