2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Bilbobuseko emakidaduna berdintasunaren alde

Bilbobuseko emakidaduna den Veoilia konpainiak  langileen berdintasunaren aldeko eta lan eraso zein  eraso sexualak ekiditeko proposamenak sinatu ditu. Bi dokumentu hauetan enpresak garatuko dituen  ekintza planak biltzen dira, betiere, sexuen arteko berdintasuna lortze aldera. Gizonak gehiengoa diren sailetan, berdintasun  baldintzetan,  emakumeen kontratazioari lehentasuna emateko aurreikusten dute. Behar den kasuetan alderantzi  egingo da. Horretaz gain, goi mailako postuetan politika bera jarraituko dute emakumeen sarbidea sustatzeko. Aldi berean, tailerreko emakumeen lanari buruzko  gizonezko jarreraren aldaketa bultzatu nahi dute. Horrekin batera lengoaia, irudia eta tratu  zuzena sustatu nahi da bai enpresa barruan zein kanpoan. Berdintasun Batzordea sortu da neurri horien  jarraipena egiteko. Lan eraso edo sexu erasoak  prebenitzeko protokoloak,  prebenitzeaz eta ekiditeaz gain, soluziobideak eta zigorrak emango ditu. Nahitaezko baldintza bat da, duintasuna, osotasuna, tratu  eta aukera berdintasuna bermatzeko langileen artean.

Euskadi, auzolana