2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Sexu-esplotazioaren biktimek laguntza jasoko dute

kartelaKoordinazio protokolo bat abian jarri da Euskadin martxoaren 9an. Horren bitartez  sexu-esplotazioaren  emakume edota adin txikiko biktimei   laguntza legala eta psikologikoa eskainiko zaizkie. Horrekin batera, salaketa ezartzen duten emakumeei babesa eta erresidentzia baimena emango dizkiete.

Gai honekin zerikusia duten hainbat eragilek 2009ko bukaeran  antolatu zuten  lan-talde baten ekimena da. Talde horretako partaideak  Ertzaintza, Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Gobernuaren Ordezkariordetza, Justizia Zuzendaritza eta Emakunde izan ziren, besteak beste. Emakunderen kasuan, haren koordinazio lanak, ezinbestekoak suertatu dira ekimen hau aurrera ateratzeko.

Aldi berean,  Eusko Jaurlaritzak  sentsibilizatzeko kanpaina  aurkeztu  du honelako lelopean:  "sexu-esplotazio helburuetarako emakumeen salerosketak promes askorekin amaitzen du. EZ IZAN GAIZKIDE". “Arazoaren larritasuna agerian utzi nahi du kanpainak; herritarrei adierazi nahi die ez dela gure gizartetik urrun dagoen arazoa. Genero indarkeriaren adierazpenik krudeletako bat da sexu-esplotazioa.  Gutxitan antolatzen dira ekintzak horren kontra eta askotan, gizartea ez da ohartzen arazo honetaz.” Horrela adierazi zuen Mariola Serranok, Genero Indarkeriaren Biktimen Atentziorako Zuzendariak.

Eusko Jaurlaritzak  errekurtso gida  bat argitaratuko  du profesional eta herritarrentzako. Horrekin batera biktimei zuzenduta eskuorri bat kaleratuko du  hamar hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, portugesa, errumaniera, errusiera, albaniarra, arabiarra eta txinera). Hirugarren dokumentu bat triptiko bat izango da. Aipaturiko 10 hizkuntzetan egongo da ere eta emakumeak euren isiltasunarekin amaitzera animatzen dituen biktima baten testigantza izango  du.

Informazio gehiago

Euskadi, auzolana