2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Eusko Jaurlaritzak 33,9 milioi euro jarriko ditu bateragarritasunaren alde

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 33,9 milioi euro jarriko ditu langileei familia eta lana bateragarri egitearen aldeko diru-laguntzak emateko. Hori iazko aurrekontuari begira 7,1 milioi euroko aldea da. Kontziliaziorako laguntzak ondoko egoeretan laguntzeko dira: Langileek seme-alabak zaintzeko hartutako eszedentzia edo lanaldi murrizketa; Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa; Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileen kontratazioa.

Aurtengo diru laguntzek ekarri dituzten berritasunen artean, ondokoak nabarmendu litezke:
Seme-alabak edo mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murrizteko laguntzei dagokienez, aurreko arauak gizonen alde ezartzen zuen diskriminazio positiboa ezabatu egin da.
Diru-laguntzen zenbatekoak igo egin dira, bai eszedentziagatik bai lanaldi-murrizketagatik. Igoera handiagoa da eskatzailea emakumea bada, laguntzaren eskatzailea gizona zenean aplikatzen zen diskriminazio positiboa ezabatu egin baita. Horrela, dekretua onartu aurretik emakumeek 2.400 euro jasotzen zituzten urte bateko eszedentziagatik, eta gizonek, berriz, 3.000 euro. Dekretua onartu zenetik, eskatzaileek 3.500 euro jasotzen dituzte eszedentziagatik, eskatzailea gizona zein emakumea izan.
Informazio gehiago

Euskadi, auzolana