2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Emakume eta goraka ari diren sektoreak ekimena sortu da

Espainiako Merkataritza Ganberak eta Estatu-Idazkaritzak “Emakume eta goraka ari diren  sektoreak” ekimena sortu dute. Iniziatiba hau “ Goraka ari diren  sektoreetako autoenplegurako sustapena” proiektuan kokatuta dago. Irabazpide aukerak ematen dituzten gorakako sektore ekonomikoetako  emakumeen enpresek laguntza jasoko dute, enpresak sortu, sendotu eta hobetzeko. 
Programa emakume ekintzaile eta enpresariak nahiz sustatzaile sozialak ditu helburu. Egungo emakumezko generoaren  bazterketa okupazionalarekin bukatu nahi du eta aldi berean goraka doazen sektoreetan emakumeen partaidetza areagotu.

Espainiako Merkataritza Ganberak eta Estatu-Idazkaritzak herrialdeko gorakako sektoreak detektatzeko ikerketa bat egingo dute; horrekin batera, beste txosten batek Europar Batasuneko egungo egoera eta baita suspertu, sustatu eta laguntzeko politikak ikertuko ditu. Gorakako sektoreei buruzko prestakuntza eta informazioa proiektuaren oinarrizko tresnak dira. Topagune moduan, web orri bat sortuko da. Merkataritza Ganberetan prestakuntza 12 lantegi emango dituzte emakume eta sustatzaile sozialentzat. Goraka ari diren  sektoreak hizpide izango dute eta praktikoak izango dira.

Euskadi, auzolana