2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Emakume kirolarien inguruko argitalpena

Siempre adelante, Mujeres deportistas 2010Emakumearen Institutuak, Kirol Kontseilu gorenak eta Espainiako Komite Olinpikoak “Siempre adelante. Mujeres deportistas 2010” ( Beti aurrera. 2010ko emakumezko kirolariak) kaleratu  dute. Argitalpenak,  kirol arloan emakumeen partaidetzak gora egin duela eta goi mailako lehiaketetan gero eta emakume gehiago daudela erakusten du. Joko Olinpikoak aztertuta begibistakoa da gora egin duela emakume kopuruak. Beijin-eko olinpiadetan parte hartu zuten 122 kirolariak guztiaren % 42 a dira.
“Siempre adelante. Mujeres deportistas 2010” ( Beti aurrera. 2010ko emakumezko kirolariak) Emakumearen Institutuko izen bereko erakusketaren isla da. Erakusketak emakume kirolarien ahalik eta kopuru handiena ikusgai jarri nahi du: olinpikoak, paralinpikoak, kirol minoritarioak, lehian aritzen ez direnetakoak, epaileak, eta halaber, federazio eta batzordetako partaideak, izan ere, horien guztiei omenaldi txikia egin nahi die erakusketak.
Halaber, kirol arloko emakumeei eginiko elkarrizketak biltzen ditu argitalpenak. Maila gorenetara iristeko konstantzia eta ilusioa mantentzea ezinbestekoa dela diote guztiek. Horretaz gain,  kirol munduko parekotasunik eza salatzen dute.

Euskadi, auzolana