2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Estatuko Kontseilu Gorenak prostituzio iragarkiak debekatzearen alde

Prentsako prostituzio iragarkiak debekatze edo behintzat “gogorki murriztea” gertagarria dela dio Kontseiluak. Erakundeak ikerketa bat gauzatu zuen 2010eko maiatzean, Bibiana Aido garaiko ministroak eskatuta. Txostenaren  arabera, iragarki horietan emakumeak “kontsumo objektu” bihurtzen dira eta “balio-galera oso bat nozitzen dute”. “Duintasun pertsonalarekin aurka egiten du egoera horrek eta baita Konstituzioko eta legeetako ondasun eta balore juridikoen kontra”. Debekua Kode Penalaren bidez ez egiteko gomendatzen du, hau da, jarrera hori delitua ez dadila izan.

Biderik “egokiena” ez dela jakin badakiten arren, Kontseiluak beste proposamen bat du: Publizitateko Lege Orokorreko 8 artikulua aldatzea, debekua aurreikusten duen atal bat sartuz. Egungo legeriak “idatzizko prentsan, prostituzio publizitatea orokorki debekatzeko ez da nahikoa”, dio. Ez dago hori egiteko  “gaikuntza legalik”. “Ezin dugu publizitate hori orokorki desagerrarazi legearen defentsa mekanismoen bitartez”

Gainera organo honek telebista eta internet aipatzen ditu. Telebistari buruz dio berariazko debekua  abian jarri beharko zela, baina ez bakarrik umeentzako babeseko ordutegian, baizik eta ordutegi orokorrean. Internet-ez  “murrizketaren baten ezarpenaren egokitasuna” aztertu behar dela dio. 

Prostituzioaren presentzia “ukaezina” dela dio testuak. Haren garrantzi ekonomikoa komunikabideetan azalarazten da; Kontseiluaren ustez publizitatearen bitartez “negozioaren onurak jaso egiten dituzte”.

Debekuak ekar lezakeen askatasun adierazpenaren murrizketa dela eta,  Kontseiluak Konstituzioak babesten duen askatasun adierazpena aztertu eta ondorio honetara iritsi da: “publizitatea nahiz eta komunikazio moduan ulertu, posible da  – tresna legalak erabiliz- haren edukien gainean debekua jartzea, baldin eta publizitate horrek legediak babesturiko ondasun juridikoak  kaltetu eta arriskuan ezartzen baditu. Horrekin batera, kontaktu iragarkiek askatasun adierazpenaren mugaz gaindi egin dezaketela dio, umeen eta gazteen babeserako ezarritako mugak, Konstituzioko 20.4 artikulukoak, hain zuzen.  Halaber, 39.4 artikuluak dioenarekin ez lirateke bat etorriko; azken horren arabera “adin gutxikoek haien eskubideen aldeko  nazioarteko hitzarmenek aurreikusten duten babesa izan behar dute”. 
Egunkarien editoreek beren desadostasuna adierazi diote Gobernuari. Haien  ustez  Estatuko Kontseiluak idatzizko prentsa idatzian kontaktu iragarkiak debekatuko balitu, komunikabide hori baztertuko luke eta aktibitate legal baten publizitaterako oinarrizko eskubidea urratuko luke.
AEDE-k, Egunkari espainiarren editoreen elkarteak, txostenari buruz, haren “aurkakotasun juridiko osoa” adierazi du komunikatu batean. Argitaldarien esanetan edozein aktibitate legalaren publizitatea Konstituzioaren 20. artikuluak babesten du. Horren arabera prentsako iragarki bati aldez aurretik jartzen  zaion  murrizketak oinarrizko eskubide bat jorratzen du. 
Osasun, Politika Soziala eta Berdintasunerako Ministerioa haren “poza” adierazi du Estatuko Kontseiluaren ondorioengatik. Txostenak, ministerioaren ustetan, “botere publikoek ekimenak bultzatu badituzte ere, autoerregulazioa nahikoa ez dela azaltzen du, eta berariazko arautze baten alde dago, debekua  indarrean jartzeko egungo legeak nahikoak ez direla onartzen baita”. 

Horren ondorioz, Osasun, Politika Soziala eta Berdintasunerako Ministerioak  Estatuko Goren Kontseiluak proposaturiko neurriak ikertuko dituela eta egutegi bat zehaztuko duela dio. Helburua, talde parlamentario eta komunikabideetakoen arteko ahalik eta adostasun handienez lortu nahi dute.

Euskadi, auzolana