2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Argentinan euskaldunen arrastoa

Fermina Mariezcurrena eta Elvira Cortajarena martxoaren 8ko ekitadi batenDuela zazpi urte, Fermina eta Alicia Mariezcurrena ahizpek, Argentinara emigratu zuten familia nafar eta gipuzkoarren bilobek, Ayacuchon bizi diren euskaldunen artean euskal etxea sortzeko deia egin zuten.  Bertan elkartu eta etxea bizitza kulturala suspertu nahi zen.  Ayacucho Buenos Airesen probintzian dago. Bertako biztanle gehienak abeltzainak dira. Mariano Oillatagurre eta Martín Martiarenaren laguntza izan zuten eta honela jaio zen Ayacuchoko Euskal Odola izeneko euskal etxea. Gaur egun 600 bazkide ditu, gehienak emakumeak. Bertako Batzorde Aholku-emailea 16 lagunek osatzen dute eta argi dago ez dutela parekidetasunarekin inolako arazorik. Emakumeek hamaika kargu dituzte, lehendakaritza barne, Fermina Mariezcurrenaren esku.

Fermina kementsua da oso eta beste gauza asko ere egiten ditu. Orain jubilatua dago baina gogotsu egin du lan bizitza osoan. “Irakasle izan nintzen 38 urtez Zaintzapeko Adin Txikikoen Institutu batean, neska nerabeekin. Lehen urtetan gizarteratu gabekoak ziren eta gero minusbaliatu mentalak. Gaur egun Eskolen Zuzendaritza Nagusiaren barruan Haurren Estetika Eskolan nabil. Une batez politikan sartu nintzen Eskola kontseilari bezala hauteskunde garaian, eta San Martineko Remedios Escalada Elkartearen Zuzendaritza Batzordean nago, elkartasun sailean. N 701 Adinekoen Eskola Kooperadoreko kide izan naiz bi hamarkadaz bai eta Narciso Laprida Institutukoa ere”.

“Euskal Etxeko Batzorde Aholku-emaileko kideak eta kolaboratzaileak Argentinan jaioak gara, adin ertainekoak. Baina  Euskal dantzetako tailerreko Belen Zabaleta irakasleak bezala beste emakume gazte gogotsuek ere parte hartzen dute. Haren  familia Leitzatik etorritakoa da”.

Euskal emakumeek Argentinako historian zehar adierazpen desberdinetan izan duten zeregin nagusiaz harro dago Martina.

Juana Azurduy, Alto Peruko militarra, heroia eta gudaria, 82 urterekin ahaztua eta pobrezian hil zena, hobi komunean ehortzia; Victoria Ocampo, idazle, editore eta intelektual argentinar aparta, Europako eta Argentinako kulturen arteko lotura izan den SUR aldizkariaren fundatzailea; Eva Duarte, Argentinako historiako emakume berezi eta polemikoa, ezer ez zutenen amodioa eta begikotasuna irabazi zuena, pobreak senidetzat zituelako, eskubiderik ez zutenen eskubideen alde borroka egin zuelako, inoiz inor epel utzi ez zuelako; Juana Manso, pedagogo eta irakaslea, XIX mendean hezkuntza herrikoia sustatzeko borroka egin zuena, eta liburutegi herrikoiak hasi zituena.”

Eta Ayacuchon bertan: “Victoria Martiarena, irakaslea, Ayacuchoko Eskola Nazional Normaleko idazkaria eta Elkarte Kooperatzailearen diruzaina, Nuestra Señora de la Purificación Parrokia birgaitzeko batzordeko kidea, Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizlea; María Antonia Iturralde Oscoz, irakaslea, eskola kontseilaria, Turismo eragilea, Rotary Clubeko kide aktiboa, Unión Cívica Radical-eko Emakumeen Batzorde Nagusiko kidea; Juana María Cano Aldecoa, irakaslea, zinegotzia, Udaletxeko Gobernu eta Ogasuneko idazkaria, jarduera partikular zein sozialetan oso nabarmena; Elsa Aldecoa, aurrekoaren izeba, irakaslea, zinegotzia, Jubilatuen Zentroko fundatzaile eta lehendakaria, besteak beste; María del Carmen Martiarena, notarioa, irakaslea, Narciso Laprida Egoitzeko Kooperadorearen lehendakaria, Zinegotzia, Unión Cívica Radicaleko Batzorde Nagusiko kidea eta Espainiako kontsulordea; Lidia Telechea, irakaslea, Marrazki eta Pintura eskolak eman zituen;  María Elena Mutti Ward eskolan eta Eskola Nazional Normalean, kazetari ere izan zena; Alejandra Etcheverry,  irakaslea, herri dantzak irakatsi zituen, “la Media Caña” Peñaren zuzendaria eta Zekorraren Festa Nazionalaren lehendakaria.”
 
Ayacuchoko Euskal Etxeko jarduerak etengabekoak eta anitzak dira. Hitzaldi eta erakusketez gain, haurrek eta hirugarren adinekoek parte hatzeko ekimenak  ere antolatzen dituzte. Topaketa hauetako batzuk dira, “Ipuinen ordua”, haurren lehiaketak (Buenos Aireseko probintziako agintarien bidez Eskolen Zuzendaritza Nagusiarekin batera) eta euskal herri kirolen urteroko haurrentzako topaketak, Ayacuchoko Udaletxeko Giza Baliabideekin batera antolatuak.

Emakumearen Astea

Aurten emakumeek arlo desberdinetako zeregina aintzat hartu eta balioztatzeko helburua izan dute: familian, politikan, lanean eta gizartean. Lehenetariko ekitaldia  martxoaren 8a ospatzea izan da. Jardunaldi honetan Mercosur herrialdeentzako  Euskadiko ordezkariak, Elvira Cortajarenak, parte hartu zuen. Cortajarenak emakumeen ahalduntzeari buruz hitzaldi bat eman zuen Euskal Etxean. Eta honela ekin zitzaion Emakumearen Asteari.

Bertan ziren Ayacuchoko erakunde nagusietako emakumeen ordezkariak, Mirta Martínez Kultur idazkaria eta María José Arbilla Hezkuntza idazkaria, adibidez. Hitzaldia amaitzean solasaldi bizia izan zen eta horretan zehar Emakunderen eta Ordezkaritzaren laguntza eskatu zuten emakumeen alde Euskal Etxean sor daitekeen edozein proiektutarako. 

Bisita amaitu aurretik, ordezkariak Darío David Ayacuchoko alkatearekin egon  eta honek hiriko bisitari ospetsuaren errekonozimendua eman zion Cortajarenari.  Horren ondoren,  lurraldeko museora joan eta zonaldeko diligentzia eta gurdien bilduma interesgarriena ikusi zuten.

Euskadi, auzolana