Miloi eta erdi emakumek sexu bazterkeriagatik Walmart enpresa estatubatuarra salatu dute
Walmart-ek, Estatu Batuetako xehekako enpresa handienak, miloi eta erdiko salaketa pertsonalak jaso ditu bertako emakumezko langileek soldatetan edota igoeretan jasandako diskriminazioagatik. Salaketak egoera larrian jarri du enpresa. Estatu Batuetako sexu bazterkeriengatik epaiketen historian emakume gehien eragiten duen kasua da. Gainera, sexu, arraza edo beste motako bazterkeriak erabiltzen dituzten enpresen politiken kontrako jarraibidea eman lezake. Langile gehien kontratatzen duen enpresa da Walmart. 41 eskualdetan 3.400 lokal ditu, 53 departamentu, 170 lan sailkapen eta milioi bat langile baino gehiago. 2001ean San Frantziskon sei emakumek jarritako akusazioek hasiera eman zioten salaketa prozesu honi. Gizonezko langile baten alde postu baterako baztertu zutenean “hau gizonezkoen mundua da” esan zion nagusi batek salatzaile bati. Gorenak epaia datorren ekainean emango du.