2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Mundu mailako 160 enpresa liderrek emakumeen ahalbideratzeren alde hitza eman dute

Mundu mailako 160 enpresa liderrek Emakumeen Ahalbideratzeen aldeko Oinarriak izenpetu dituzte, “gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde aurrera egiteko asmoz”, NBEk adierazi duenez. Berria, New York-en zabaldu zen, “berdintasuna negozio ona da: teoriatik praktikara” izeneko biltzarraren testuinguruan, jarduera horren urtebetea betetzen zelarik. EAO-ak (Emakumeen ahalbideratzerako Oinarriak) neurri boluntario multzo bat dira. Lanpostuan eta ekoizpen kate osoan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen laguntzen diete enpresei. Eta baita sexu jazarpena detektatzen eta lana zein bizitza familiarraren arteko bateragarritasuna mantentzeko.

EAO izenpetzeak munduko beste jarduera berritzaile ezagutzen laguntzen du. Emakume hautagai gehiago kontuan hartzeko kontratazio politikak aldatu dituzten enpresak daude, esaterako. 

Biltzarraren hasieran, Ban Ki mun-ek, Nazio Batuen Idazkari Nagusiak, Oinarriak izenpetu dituztenak goraipatu  zituen. Aldi berean, euren eginbidean aurre egiteko esan zien. Michelle Bachelet-ek, Nazio Batuetako idazkariaren Albokoa eta NBEko Zuzendari exekutiboak, honela gehitu zuen: “aukera berdintasuna oinarrizko giza eskubidea da, baina gainera negozio ona. Datuen arabera, emakumeen ahalbideratzea  motor ekonomiko eta soziala da herrietan. Emakumeen ahalbideratzerako Oinarriek arlo pribatuarekin hitzarmenak lortzeko baliabide estrategikoa eskaintzen dute”

Orain arte sexu araberako datuen ezak lortutako aurrerapenen neurketa zaildu ditu. Muga hori gainditzeko, EAOak izenpetu dituzten enpresek, NBE Emakumeak eta NBen Hitzarmen Mundialaren laguntza eskatu dute, betiere, kontu-zenbaketak egiteko garaian  mekanismo komunak ezartzeko.

EAOak  zabaldu zirenetik Espainiako 30 enpresak bat egin dute. Beste hainbestek interesa adierazi edo informazioa eskatu dute. Informazioa Espainiako NBEko Bulegoan edo Mundu Milakoa Hitzarmenarenean eskuragarri dago. Bi bulego horiek Madrilen daude.

Espainiako enpresa izenpetzaileak:
1.1A Consultores, S. Coop
2.AC Servicios, E.I.
3. Alguas, S.L.
4.Banca Cívica
5.BBK  Bilbao Bizkaia Kutxa
6.BBVA
7.BMC Maderas S.A.
8.Bodegas Emilio Moro S.L.
9.Caja de Ahorros de Valencia, Castellón y Alicante,
10.BANCAJA
11.Caja Navarra
12.CAJAMAR
13.Caja Rural
14.Cinde Soluciones S.L.
15.Corporació de Salut del Mesresme I La Selva
16.Efectivamente Comunicación
17.EGA MASTER S.A.
18.Endesa, S.A.
19.ENUSA Industrias Avanzadas, S.A.
20.FCC Construcción
21.Fomento de Construcciones y Contratas (FCC)
22.Gamesa Corporación Tecnológica, S.A.
23.Gesproenergía S.L.
24.Grupo Gesor
25.Grupo Lacera
26.Grupsa (Grupo Metal System)
27.Gutierrez Rozos y Asociados
28.Hospital Moncloa, S.A.
29.Hospital Plató
30.INGECAL, Ing. de la Calidad y el Medio Ambiente
31.Instituto de Crédito Oficial
32.KPMG - Spain
33.Instituto de Crédito Oficial
34.Legalitas Quality Assurance (L.Q.A.)
35.Macrosad SCA; Ostos y Sola
36.Puentes y Calzadas Infraestructuras S.L.U.;
37.Roadmap Excelencia y Responsibilidad;
38.Tejeda & Encinas Hispano Portuguesa de Abogados y Asociados
39.Unitronics.

Euskadi, auzolana