2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Europar Batasunean indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko plan globala onartu dute

Europako Parlamentuak apirilaren 5ean onartu zuen Europar Batasuneko 27 herrialdeetan indarkeria matxistari aurka egiteko estrategia globala. Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzat dohainezko defentsa legala bermatzea bezalako neurriak jasotzen ditu, besteak beste.
Parlamentuko Emakumeen Eskubideak eta Genero Berdintasuneko Komisioak izaera loteslea ez duen txostena aurkeztu eta gehiengoak onartu zuen. Bertan eskatzen du erasotzaileak delituaren arabera zigortzea, bai eta gai honetan adituak diren funtzionarioen prestakuntza bermatzea eta tratu txarrak jasandako emakumeentzako harrera zentroak eta laguntzak abiatzea. Honelako zerbitzuak badaude Espainian.
Testuan nabarmentzen da indarkeria matxistaren delitua berez tipifikatzea. Atal hau Espainiako legedian barne dago, baina ez da aipatzen Europar Batasuneko beste hainbat herrialdeetan. Adibidez, bortxaketa ez da ofizioz jarraitzen den delitua. Txostenak eskatzen du emakumeen aurkako indarkeria “giza eskubideen urratzearen modu larrienetakotzat” ematea, genero arrazoiak direla eta. Era berean azpimarratzen du haur, gizon eta zaharren aurkako etxeko biolentzia bezalako “ezkutuko fenomenoa” argitara emateko beharra.
Prestakuntza funtsezkoa dela dio, babes eta kokapen elementu gisa. Polizia eta osasun sektoreko profesionalentzat ikerketa protokolo bereziak lantzea proposatzen du abusuen probak lortzeko. Era berean genero indarkeriaren gaietan prestakuntza berezia proposatzen du epai, polizia kriminaleko funtzionario, osasun zein hezkuntza profesional eta biktimei laguntzen dieten langileentzat.
Azkenik, Europa mailan emakumeen aurkako indarkeriaren behategi bat martxan jartzea eskatzen du, arazo honek Europar Batasun osoan duen norainokoa aztertzeko.

Euskadi, auzolana