2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Europar Batasunean landa emakumeen egoera hobetzeko ebazpena onartu dute

Europar Kontseiluko Asanblada Parlamentarioak aho batez onartu du ebazpen bat kide diren estatuei gomendatuz landa emakumeen egoera hobetzera zuzendutako politikak sustatzeko. Landa emakumeak 124 milioi dira Kontseilua osatzen duten 47 herrialdeen artean. Ebazpena Carmen Quintanilla, AFAMMEReko (Landa munduko Familia eta Emakumeen Federazioen eta Elkarteen Konfederazioa) lehendakariak Europar Batasuneko landa emakumeen egoerari buruzko txostena aurkeztu ondoren onartu zen. Txostena Asanbladako Berdintasun Batzordearen barruan landu da.
Quintanillaren aburuz, Estrasburgon aurkeztutako txostena duela bi urte jarri zuten martxan eta berau lantzeko Europako 25 herrialdetako informazioa jaso dute.

Quintanillak esan duenez, landa munduko emakumeen egoera desberdina da eskualdeen arabera, baina leku guztietan dituzte lan munduan sartzeko eta bizitza laborala eta familiarra kontziliatzeko zailtasunak. Azpimarratu duenez, aztertutako zonalde guztietan azpiegiturako eta osasun zein hezkuntza zerbitzuetako arazoak nabaritu dira, eta hauek landa emakumeen bizitzan badute eragina.

Egoera honekin amaitzeko Afammer-ek proposatu du finantzaketarako eta maileguetarako bidea erraztea negozio bat martxan jarri nahi duten emakumeentzat eta kooperatibismoa  zein etxez etxeko lana sustatzea, bai eta landa emakumeei informazio teknologia berriekin zerikusi duen ororen prestakuntza eta sarrera ahalbidetzea ere.

Europar Kontseiluko kide diren estatuei gomendatu die legeen aldaketak egitea nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan diharduten  emakumeen lana bistaratzeko titulartasun konpartituaren bitartez, Frantzia, Belgika eta laster, Espainian, bezala.

1986an nekazaritza ustiategietan emakumeek zuten zereginari buruzko zuzentarau bat onartu zen eta 25 urte eta gero Europar Batasunak ez ditu nekazaritza ustiategietan kolaboratzen duten emakumeei eskubideak esleitzeko neurriak onartu.

Euskadi, auzolana