2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Genero indarkeriaren aurkako hitzarmena sinatu du Europak

Emakume eta etxeko indarkeriaren kontra eta haren prebentziorako Hitzarmen europarra” du izena (CETS 210). Europako Batzordeko 20 Estatuk sinatu dute maiatzaren 11an izan zuten bileran. Españak ere sinatu du Europa kontinenteko arlo honetako araudiak batzeko asmoa duen akordio hau. Batzordeko 47 partaideetako gehienek sinatuko dutelako ustea dago.
Herri bazkide bakoitzak testua baieztatu eta gero euren araudi nazionalak moldatu beharko dituzte  norberaren  kode penalean “genero indarkeria” delitu gisa sartuz. Halaber, legeak eta barne arauak aldatu beharko dituzte prebentzio eta heziketa neurriekin egokituz.
Hitzarmenak 81 artikulu ditu. Vatikano Estatua eta Bielorrusia, Kazajistán  nahiz errokonozitu gabeko Kosovo, Abjasia, Hegoaldeko Osetia , Nagorno-Karabaj edo de Chipreko Iparraldeko Errepublika turkiarra eta Transnistria alde batera utzita,  gainontzeko estatuen legeak aldatu nahi ditu, betiere, genero indarkeriaren arloan.
Funtsean, honako hauen kontrako neurriak izango ditu: indarkeria fisiko eta sexuala,  ezkontza derrigortuak, klitoriaren ablazioa, ohorezko krimenak. Halaber, prebentzio elementuak eta sexismoaren kontrako heziketa nabarmendu nahi ditu. Gainera genero indarkeriaren  biktimen babesa eta doako defentsa legala bermatzen ditu. Aldi berean biktimei laguntza emateko tokiak sortzeko eskatzen du. Araudi espainiarra eredu gisa erabili dute, batez ere prebentzio eta heziketaren inguruko arloan.
Izurrite honen kontra lan egiten dute elkarteei ere laguntza ekonomikoa eman beharko zaiela dio testuak. Grevio izeneko lan talde independentearen sorrera aurreikusten da. Talde horrek hitzarmenaren sinatzaileek konpromisoak betetzen dituzten aztertuko du.

Euskadi, auzolana