2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

PELIKULAK

XXV  Zinema eta Emakumea Nazioarteko Mostrak hogeiren bat filma pantailaratuko ditu

XXV Zinema eta Emakumea Nazioarteko MostrakIPES Elkarteak eta Golem zinetokiek ekainaren 9 eta 17 bitartean  XXV  Zinema eta Emakumea Nazioarteko Mostra eskainiko dute. Bertan  400 filma izango dira ikusgai. Emakumeek errodatutako zinema ardatza duten festibalen artean zaharrena dugu Iruñekoa. Haren egitura hiru sailetan banatuta dago: filma luzeak, dokumentalak (Golem Yamaguchi 13 tik 16ra bitartean ) eta hirugarren saila, filma laburrak eskaintzen dituena. Azken hori bi egunetan egongo da ikusgai: 10ean  (Golem Baiona, 20:00etan) eta 17an (Yamaguchi, 17:30etan).
Ohikoa denez, saio guztietan errealizadore, artista edo adituak izango dira filmak aurkezteko zein  emanaldiaren ondorengo elkarrizketan parte hartzeko. Ohiko zinemetan estreinatu ez  diren filmak ikusteko  aukera ematen du Mostrak. Aurten web orria eta Facebook-en eguneko programazioa jarraitzeko aukera dago. Ekainaren 22an on-lineko liburu baten aurkezpena egingo dute. Liburuan zuzendariak eta zinemaren munduko beste  emakumezko profesionalen  saiakerak eta elkarrizketak daude.  
Josefina Molinari omenaldiak emango dio hasiera Mostrari “Función de noche” (España, 1981) proiektatuz. Hura da 1968an Espainian zuzendari titulua lortu zuen lehenbiziko emakumea. Bertan izango da bere filma aurkezteko.
Aurtengo edizioak hauen laguntza jaso du:  Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INAI gaztelaniazko sigletan) eta Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua (INAAC gaztelaniazko sigletan).

Margarita Ledo zuzendari galiziarraren emakume etorkinei buruzko filma  Buenos Aires-en

Margarita Ledo Andión zuzendari galiziarra Buenos Airesen hasiko da “A cicatriz branca” bere hirugarren filma luzea errodatzen. Filmak pasa den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan Amerikara bakarrik joan ziren emakumeen bizitzak kontatzen ditu oinarri dokumentalez baliatuz. Emakume hauen balentria erakusten du, beren etxeetatik urrun bizitza hobea izatera ausartu zirelako.
Ledo, filmaren gidoiaren egileak emakumeek osatzen duten taldea bildu du: produkzio zuzendaritzaren burua Katrin Pors izango da eta aktore gehienak emakumeak izango dira. Eva Beiga poeta galiziarra izango da Merce, filmaren pertsonaia nagusia, eta ibilbide ezaguna duten Mónica Caamaño eta Margarita Fernández bertan izango dira, Renata Otero, Xoana Pintos eta Clotilde Iglesias aktore berriekin batera.
Margarita Ledok Premio Nacional da Cultura Galega en Cinematografía e Audiovisuais saria lortu zuen 2008an, dokumentalen arloan eginiko lanengatik. “Santa Liberdade” eta “Liste, pronunciado Lister’ luzemetraiak egin ondoren zuzendari eta gidoilariak galegoz filmatzeko, artxibategi historikoak berreskuratzeko eta iraganeko eta egungo Galiziako espazioak eta pertsonaien balioak nabarmentzeko konpromisoak mantentzen ditu.

Cannes-eko Zinemaldian lau emakumezko zuzendari Urrezko Palmarako hautagaiak

Cannes-ko zinemaldiaren kartela 2011koaMaiatzaren 11 eta 21 bitartean burutuko  den Cannes-eko Zinemaldiaren Sail Ofizileko hogei pelikuletatik lau emakume zuzendariek errodatutakoak dira. Naomi Kawase japoniarrak 2007an Epaimahairen Sari Nagusia lortu zuen “Mogari no Mori” filmagatik. Aurten “Hanezu no Tsuk” aurkezten du. Asuka-n,  Japon modernoa jaio zen tokian girotzen du drama. Toki horretan kontenplazio bizitza eraman zuenik egon bazen ere egungo belaunaldiek itxoitea zer den ez dute ikasi. 

Jane Campion-en ikasle aurreratua den  Julia Leigh nobelagileak haren lehenbiziko lana aurkeztuko du:  “Sleeping Beauty”. “Maitagarrien ipuin artegagarria eta kutsu erotikoa duena egin du.” Edertasun eta Desio mundu debekatu batean bizi den Lucy ikasle unibertsitarioa du protagonista.

Maïwenn Le Besco zuzendari eta aktore frantziarra haren hirugarren luzemeraia aurkeztuko du. “Polisse” izeneko filma honetan Pariseko adin txikien Departamentuaren eguneroko  bizitza islatzen du: abusuak, senideen arteko liskarrak, diru lapurrak, bortxaketak, sexu goiztiarra eta neurriz kanpokoa.

Eskoziako  Lynne Ramsay Lionel Shriver-ek idatzitako eta titulu bereko nobela moldatu du haren hirugarren filmerako: We Need to Talk About Kevin”.  Hilketa leporatzen dioten nerabe eta haren ama ditu pertsonaiak. Erruduna den ala ez jakiteak kolokan jartzen du semearekiko harremana. 
The Beaver ( Kastorra) Jodie Foster-ek zuzendu duen hirugarren filma da. Aktore eta produktore moduan aritu da ere gizon deprimitu baten istorioa kontatzen duen lan honetan. Gizon horrek kastor itxurako txotxongilo batekin duen harremanari eusten dio.


Iciar Bollain hirugarren filma errodatzen ari Nepal-en

“Canción de Katmandú”  titulua edukiko du  eta zuzendariaren seigarren filma izango da. Mustang (Nepal)  izenekoa hasi berria du errodajea gidoia idatzi ondoren. Protagonista Verónica Echegui-k gorpuztuko du. Catalunyako maistra bat da, 90 hamarkadako hasieran Katmandú-ra joaten dena bizitzera, eskola batean bolondres moduan aritzeko. Bertan hasten den proiektu pedagogiko handiari esker bertakoak hobeto ezagutuko ditu baina baita ere barneko bidaia egiten lagunduko dio. Errodajeak Bartzelonan jarraituko du eta 9 astetan zehar luzatuko da.

  Bartzelonako Films de Dones-en 19. Mostran 50 filman ikusgai  

Bartzelonako Films des Dones jaialdiaren kartelaMaiatzaren 26 eta ekainaren 5a bitartean Bartzelonako Films de Dones-en 19. Mostra  burutuko da. Bertan, mundu zabaleko 12 herrialdetako 50 film ikusgai egongo dira. Proiekzioekin batera aktibitate paraleloak antolatuko dituzte Catalunya-ko Cinematecan eta  Centre de Cultura de Dones Francesca Bonnemaisonen.
Kultura esparru iraunkorra bihurtu da Mostra eta baita ere erakusketa toki alternatiboa. Halaber, gero eta konpromiso handiagoa du sormen prozesuekin. Zenbait sail daude, ikuslegoaren aipamenaz konpetitiboak ez direnak.

Programa osoa (pdf formatoan, 5 Mb)

 

Izenburua: “El árbol”
El arbol pelikularen kartelaZuzendaria: Julie Bertuccelli
Aktoreak: Charlotte Gainsbourg

Judi Pascoe idazle australiarraren best-selerrean oinarritua, Dawn-en mundu ia fantastikoan murgiltzen gaitu. Bere senarra ezustean hil da eta hiru seme eta alaba zaindu behar ditu heriotzaren dolua bere gain hartzearekin batera. Simone alabarekin sekretu bat dauka: zendutako aitak etxeko atarian dagoen zuhaitzaren bitartez hitz egiten du. Simonek denbora asko ematen du zuhaitzaren abarretan bere aitarekin hizketan. Dawn ere gero eta gehiago murgiltzen da egoera berri honetan, baina George, bere nagusi berriarekin lagun egiten denean, Simonekiko erlazioa hausteko zorian dago. Zuhaitzaren abarrak etxean sartzen hasten dira eta sustraiek zimenduak hondatzen dituzte. Simonek ez du nahi zuhaitza moztea eta abar garaienetan kokatzen da. Baina Dawnek ez du onartuko zuhaitzak bere familia kontrolatzea.


Izenburua: “El viaje de Jane”
El viaje de Jane pelikularen kartelaZuzendaria: Lorenz Knauer
Aktoreak: Jane Goodall
Estreinaldia areto komertzialetan: 29-04-2011

Jane Goodall primatologo eta naturalista britainiar ospetsuari buruzko dokumentala. Bere karrera zientifikoari uko egin zion bere lan eta indar guztia planeta salbatzeko. Ingalaterrako Bournemout jaioterritik bere bigarren etxea den eta Tanzaniako Tanganika aintziraren ertzetan dagoen Gombeko Parke Nazionalera joango gara berarekin. Hemen ekin zien duela berrogeita hamar urte bere ikerketa iraultzaileei eta bertara itzultzen da urtero munduan zehar Goodall ospetsu bihurtu duten txinpantzeekin egotera.


20 urte baino gehiago darama urteko 300 egun munduan zehar bidaiatzen, datozen belaunaldien artean itxaropenezko mezuak zabaltzen, hitzaldiak ematen eta liburuak idazten. Gazteentzako “Roots & Shoots”  (Sustraiak eta Muskilak) erakundea sortu du, munduko 100 herrialdetan diharduena.
  

Un cortometraje de Elisa Batoniren laburmetraia Parisko Tres Courts Zinemaldirako hautatua

“One Day For You”, Elisa Batoni zinemagilearen laburmetraia Parisko Tres courts zinemaldiko 13. edizioan ikusgai izango da. Zinemaldi hau maiatzaren 6tik 8ra aldi berean ospatuko da Frantziako eta beste hamabost herrialdetako hirurogei eta hamar hirietan. Zinemaldiko “Women´s Words” atala azpimarratzekoa da, Montpellierren 2009an sortutako nazioarteko programa,  sarearen bitartez banatzen dena. Ez ditu emakumeek egindako filmak bakarrik bereizten, baizik eta pertsonaia nagusia emakume bat duen edozein filma ere.

Elisa Batoniren lanak, besteak beste, hauek izan dira: “Cómo vivir coinfectado en la calle y no morir en el intento”, GIB prebenitzeko bideo / dokumentala eta beste bi bideo / dokumental minusbaliotasun mentalak dituzten pertsonei buruz Fevas elkartearentzat (minusbaliotasun intelektuala duten pertsonen aldeko elkarteen euskal federazioa).

 “Replay moments” bideo – spotak Veneziako 2009ko Off Zirkuituko laburmetraien saria irabazi zuen. 2008 an “Secrets” dokumental – laburmetraia Florentziako “Il ramo di Oro” zinemaldian hautatua izan zen bai eta Yerevan-eko (Armenia) Kin international short film festival-ean 2006an. “Looking outsider”  bideo – laburmetraia Circuitooff Venice-eko V ekitaldirako hautatua izan zen "Made in Italy" sailean.

Marina Silva ekologista eta  lehendakaritzarako hautagai ohiaren bizitza filmatuko du Sandra Werneck-ek

Errealizadore brasildarrak film biografiko bat eskainiko dio Marina Silva ekologista eta  lehendakaritzarako hautagai ohia izan denari. “Cazuza”eta “Sonhos roubados” filmen zuzendariak emakume borrokalari horren bizitza filmatzeari ekingo dio. Marina Silvak,  Brasileko eragin handiko pertsona izatera iritsi baino lehen,  oztopo handiak gainditu behar izan ditu.

Orain  dela 53 urte jaiotako emakume honek Acre izeneko herri amazoniarrean eman zuen haurtzaroa eta nerabezaroa gabezi ugari pasatzen zituela. 16 urte bete arte analfabetoa izan zen. Moja izateko zenbait urtetako prestakuntza jaso ondoren elizako soinekoak atzean utzi, eta unibertsitatean sartu zen. Bertan bizitako eskarmentuak  militantzia politikora eraman zuen. 

Haren igoera politikoa Langileen Alderdian (PT) sartu zenekoa da. Militantzian hasi  eta handik 6 urtetara, 36 urte zituela, Brasileko senatari gazteena izan zen. 2003n Lula Da Silva -k Ingurumenerako ministro izendatu zuen. Basogabetzaren aurkako borrokak  eta baso amazoniarraren babesak biltzen zituzten haren ahalegin gehienak. Horrek garaiko lehendakariaren garapenaren aldeko ideiekin talka egiten zuen eta horregatik bere dimisioa presentatu eta  Alderdi Berdea-rekin  (PV) elkartu zen. Alderdi horrekin Brasileko lehendakaritzarako hautagai aurkeztu eta hirugarren postuan geratu zen, egungo lehendakaria Dilma Rousseff- en eta José Serra, oposizioko liderraren atzean. Silva-k botoen %19,33a lortu zuen, planetaren defentsa eta garapen ekonomikoak oinarritzat zituen kanpaina batez.

 

Emea eta askotarikoaEmea eta askotarikoa: emakumeek zuzenduriko filmen zikloa

Datak: martxoaren 17tik martxoaren 27ra
Non: Artium-eko Aiditorium-ean. Vitoria- Gasteiz

Informazio gehiago

Indarkeria matxistakIndarkeria matxisten aurka 17.  zinema emanaldia

Antolatzaileak:  Mugarik gabe
Datak: martxoaren 22tik 30era
Non: Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta  Donostia

“Indarkeria matxista guztiei aurre egin.“Patriarkaturik gabe Denok jabe” kanpainaren barne dago kokaturik zine emanaldi hau. Hitzaldiak, kaleko jarduerak eta proiekzioak egongo dira:

Informazio gehiago 

Errenteriako Emakumeen Zinemako VII Erakustaldia

Amalatz talde feministak antolatua, Errenteriako Niessen Kultur gunean ospatuko da martxoaren 3tik 13ra bitartean zinema erakustaldi hau. Aurtengoan antzezlan bat ere egongo da. Saio guztiak 18etan dira eta sarrerak 2 eurotan daude.

3an: “Mujeres de El  Cairo”
10ean: “Vacaciones en ferragosto”, Gianni di Gregoriorena
17an: “Elisa K”, Jordi Cadena eta Judith Colell-ena
24an: “La vida empieza hoy”, Laura Mañá-rena
31n: “Teatro Orchestra casi casi loca” antzezlana. Lan hau Ana Mirandak moldatu du “Orquesta de señoritas” jatorrizko liburutik eta Itzatu emakume taldekoek antzeztuko dute.


Ciclo sobre “Mujeres cineastas entre la teoría y la praxis política” en Gasteizko Montehermoson zikloa: “Emakume zinegileak teoria eta praxisaren artean”


Otsailaren 23 eta apirilaren 13 bitartean Gasteizko Montehermoso Kulturuneak antolatuko du film ziklo hau. Sarrerak doanekoak dira aforo abete arte. Aurtengo proposamenak bost bosturtekotan (1959tik 1983ra) egindako filmak hartzen ditu barne. Proiektu honen helburua emakumeak zineman duen presentzia aktibo eta iraunkorrean horizonte bat marraztea da, betiere, zinema industria, diskurtso eta erakundetzat hartuta. Urte horiek garrantzitsuak izan ziren. Hirurogeita hamarreko hamarkadako gizarte-mugimenduekin batera, “emakumeen auzia” sortu zen, eta laurogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean teorikoki birformulatu egin zen.
Filmen zerrenda eta informazio gehiago

 

Frankfurt-eko Cervantes Institutuan Helena Tabernak eginiko filmen zikloa

Frankfurt-eko Cervantes Institutuak Helena Tabernaren filmen atzerabegirako bat antolatu du martxoan zehar. Inaugurazioa hil honen 7an izango da eta zuzendaria bertan egongo da. "La Buena Nueva" filmak hasiera emango dio zikloari eta hileko hurrengo astelehenetan   “Extranjeras (14ean ), “Yoyes” ( 21ean ) eta  “Nerabe”, “Busto de un poeta”,eta “La mujer de Lot” ( 28an) laburmetraiak proiektatuko dituzte hurrenez hurren.

 

 

 

Arantza Alvarez zuzendaria haren lehenbiziko luzemetraia errodatzen hasi da Senegalen
“Kënu”
izena izango du eta haren lehenbiziko eszenak Senegalen errodatuta daude dagoeneko. Arantza Alvarez-en lehenbiziko luzemetraia izango den honetan Senegaleko arrantzaleen auzo bateko biztanleak bizitzeko nola moldatzen diren ikusiko dugu. Pobreziak eta  Europara kayukoz bidaiatzeko  tentazioak garrantzi handi dute  frantsesez soilik errodatuko den filma honetan. Aktoreak, Leticia Dolera (“El otro lado de la cama”, “Los Serrano”, “Hospital Central”), Frantziako Lannick Gautry ( Nos jours heureux,  Les poupées russes), Nicolas Merlín (“La Rafle”) eta Senegaleko aktore zerrenda luzea.
Arantza Álvarez-ek filme luze honi ekin baino lehen zenbait laburmetrai egin ditu, hala nola, “Escapada al Paraíso” eta “Por derecho”.

Izenburua: “Winter’s Bone
Zuzendaria: Debra Granik
Antzezlea: Jennifer Lawrence
Areto komertzialetan estreinaldia: otsailak 11

Luzemetrai honek Oscar sarietarako lau proposamen lortu zituen joan den urtarrilaren 24an (filma onena; gidoi egokitu onena; aktoresa protagonista onena; eta multzoko aktore onena) eta orain arte zenbait sari jaso ditu nazioarteko mailan: Sundanceko Zinemaldia irabazi zuen; Spirit Awards sarietan faboritoen artean dago zazpi proposamenekin; eta aktoresa nagusia, Jennifer Lawrence, Urrezko Globoa lortzeko asmoa ere badu.
Kartzelako fidantza ordaintzeko familiaren etxea utzi ondoren, arrastorik gabe desagertzen den aitaren bila abiatzen den Ree Dolly (Jennifer Lawrence), 17 urteko nerabearen istorioa kontatzen du. Bere etxea galdu eta babesik gabe bere burua Ozark mendietan aurkitu baino lehen, Ree bere senideen isiltasun legeari aurre egitea nahi izango du eta bere bizitza arriskatu familia salbatzeko. Pixkanaka gezurretan zehar bidea irekiko du eta  ikusten eta entzuten dituenen artean hark jakitea nahi ez duten egiaz jabetuko da.

 
Malagako film jaialdiak emakumeen eskubideei sail bat eskainiko dio

Martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartean burutuko  den Malagako film jaialdiak “Afirmando los  derechos de la mujer” (Emakumearen eskubideak bermatuz) izeneko saila izango du. Bertan emakumeok , emakumeak izateagatik, nozitzen dituzten bidegabekeriak erakutsiko dituzte. Edizio honetan, ingurumena babesteko Ekofeminismoaren ahalegina agerian  uzten duten ikus-entzunezko lanetan interes berezia jarriko dute.
winformazio gehiago

Euskadi, auzolana