2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

ERAKUSKETAK

Argazki erakusketa: Emakume nekazariak (ekainaren 30 arte)

Helduentzako ipuinak (uztailaren 25 arte)

Campañas globales contra la violencia machista (irailaren 12 arte)

Angulo ciego: mujeres migrantes (uztailaren 29 arte)

La alegria del color: Menchu Gal pintorearen atzerabegirada - Kolorearen poza (bukatuta)

Gustavo Maeztu Museoko bisita gidatuak genero ikuspuntutik

Boga Berria, emakumezko arraunlariak Tolosan (bukatuta)

Retratos de arena (bukatuta)

Begiratzen duten emakumeak (bukatuta)

Un siglo de mujeres / Emakumeen mende bat (bukatuta)

Emakumeak. XX eta XXI mendeetako sortzaileak, (bukatuta)

Estaltzea ikusteko edo "Begi Alferra", (bukatuta)

Graphique eta Couleur, obra grafikoa eta instalazioak, (bukatuta)

Saritik haratago. Indiar emakumeak berdintasunaren bidean, (bukatuta)

Erakusketa birtuala: "Hiria, arkitektura, eraikuntza, eta emakumeak"

Heroinas, (bukatuta) 

Ana Frank, egungo istorio bat, (bukatuta)

Zuregan gehiago dago. (bukatuta)

Eulalia Abaitua, argazkilari aitzindaria, (bukatuta)


Argazki erakusketa. Emakume nekazariak

Emakume nekazariak, argazki erakusketaDatak: ekainaren 13-30 bitartean
Non: Hika Ateneoa (Bilbo).  Ibeni Molla 1, Bilbo (Bizkaia)
Ordutegia: astelehenetik-ostiralera 19:00 - 21:00
Hasiera

 

Helduentzako ipuinak

Helduentzako ipuinakDora Salazarren azken eskulturak, marrazketak eta liburu bat
Datak: ekainaren 8tik uztailaren 25era bitartean
Non: Donostiako Arteko Galeria eta Bilboko Windsor  Galeria
Ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00 -13:30 eta de 17:00 - 20:30

Erakusketak Dora Salazarren azken eskulturak, gorputz erdiko  tamaina naturaleko biluziak eta marrazketa erotikoak biltzen ditu. Horrekin batera liburu bat argitaratu da “Cuentos para adultos” (Helduentzako ipuinak). Bertan, Dora Salazarren lanaz gain, Harkaitz Canoren testuak eta  Joserra Senperenaren musika daude. Errelatoak,  bisualak, literarioak eta musikalak dira eta  sarrera moduan Atxagaren argitara eman gabeko ipuin  daukate. Erakusketan, Iñigo Salaberriaren bideo bat dago,  Tabakaleran eginiko musika grabazioa jasotzen du.
Hasiera


Campañas Globales contra la violencia machista

Antolatzailea: Mugarik Gabe
Non: Vitoria-Gazteizeko hainbat Gizarte Etxeetan
Datak: ekainaren 15tik irailaren 12ra bitartera
Erakusketa hau batez ere Latinoamerikako, Estatuko eta Euskal Herriko erakunde feministen gizarteratze eta salaketa kanpainetan erabilitako goiburuekin eta kartelekin osatu da. Mugarik Gabe EKGak antolatu duen Enfrentamos todas las Violencias- Patriarkaturik Gabe Denok Jabe kanpainaren barruan kokatzen da.
Erakusketan egindako hautaketak, oro har, indarkeria matxista mota ezberdinen forma eta espazio aniztasuna ikustarazten du, gaur egun gutxien ezagutzen diren horiei lehentasuna emanez. Era berean, indarkeria egoera horiei aurre egiteko zenbait estrategia azaltzen dira erakusketan.
Hasiera

Ángulo ciego: mujeres migrantes

Angulo ciegoAntolatzailea: Bartzelonako Centro de Cultura de Dones Francesca Bonnemaison
Datak: uztailaren 29 arte
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Webgunea: http://www.angulociego.org/presentacion

Migrazio prozesuen zentzua berreskuratzeko saioa da erakusketa hau,  hainbat proposamen eta formatu artistiko  bitartez eta muga fisiko, politiko eta pertsonalen mugikortasunaren ikuspuntutik abiatuta. Mostran parte hartuko duten hamar artistak Alemania, Boli Kosta / Frantzia, Japonia, Mexiko, Argentina, Uruguai, Txile eta Kolonbiatik datoz. Guztiak Katalunian bizi dira eta migrazioek sortutako aberastasunaren emaitza dira.

Lengoaia artistiko desberdinak dituzte: argazkia, soinu instalazioa, performancea, mail artea, bideoa, instalazioa eta eskulturak. Guztiek ikertzen dute besteekiko eta gure buruekiko dugun begirada, angelu itsuez inguratuta dagoena. 
Emakume migratuen talde honi bururatu zitzaion erakusketa egitea, emakumea eta migrazioaren arteko erlazioa ikuspegi artistikotik begiratu nahi zutelako. Munduko leku desberdinetatik etorritako emakumeen artean elkarrizketa burutzea dute helburu eta zurea ez den herrialde batera joatera eta bertan geratzeak dakarrenari buruzko gogoeta egitea.
Hauek dira artistak: Ana Álvarez Errecalde, Ana María Beaulieu, Atsuko Arai, Jutta Immenkötter, Astrid Steinbeisser, María José Seañez, Mónica Caterberg, Laura Ribero, Lucía Egaña eta Veronique Serfass.
Hasiera

La alegría del color: Menchu Galen atzerabegirada

Kolorearen poza erakusketaAntolatzailea: Iruñeko Udala eta Menchu Gal Fundazioa
Datak: ekainaren 5a arte
Tokia: Iruñeko Ziudadelako Mistoen Biltegia

Menchu Gal Irungo pintorearen 85 obra jasotzen ditu erakusketa honek. Artistaren lanaren etapa guztiak biataratu ditu, hogeita hamar hamarkadako hastapenetatik laurogeita hamar hamarkadako azken koadroetaraino. Menchu Gal Pinturako Sari Nazionala jaso zuen lehen emakumea izan zen 1960an.

Hirurogeita hamar urteko ibilbide piktoriko luzean zehar Menchu Galek (1919 – 2008) 70 bakarkako erakusketa egin zituen eta 232 talde mostratan parte hartu zuen. Landu zituen generoak erretratua, bodegoia eta paisaia izan ziren. Era berean lore, barnealde, biluz eta grabatuak ere egin zituen. Bere pinturan oleoa eta akuarela erabiltzen ditu. 

Argitaratutako katalogoa oso zabala da eta bertan honako hauen testuak daude: Álvaro Delgado-Gal, artistaren iloba; Francisco Calvo Serraller katedraduna; Edorta Kortadi, unibertsitate irakasle eta erakusketaren komisarioa; eta Francisco Javier Zubiaur, Nafarroako Museoko zuzendari ohi eta Arte Historiako doktorea, Irungo artistaren bizitzaren eta lan artistikoaren ibilbidea birpasatzen dutenak.
Hasiera

Gustavo de Maeztu Museoko bisita gidatuak genero ikuspuntutik

Tokia: Museo Gustavo de Maeztu, Estella (Navarra)
Eskaerak: didactica.museogmaeztu@estella-lizarra.com

Gustavo de Maeztu  Lizarrako Udal Museoak hogeigarren urteurrena ospatzeko genero ikuspuntuko bisita gidatuak antolatu dituzte. Ekimen horrekin emakumeen eragina ezagutarazi nahi da Maria eta Ramiroren anaia zen margolari arabar polifazetiko honen bizitzan. Marrazkilari ez ezik grabatzaile eta idazlea izan zen eta haren obra grafikoak emakumea zuen gai nagusi. Estiloak hiru aldi izan zituen: kosmopolita, pintoreskoa eta marjinala. Ibilaldi horretan garaiko aurrerapen sozialak ere ikusgai daude. Hortxe ditugu, esaterako, emakumearen sarrera unibertsitatean edo boto femeninoa jasotzen duten irudiak. 
Bisita gidatuak 45 minutu irauten du. Doanekoa da baina aldez aurretik eskaera egin behar da mezu elektroniko baten bidez. Erakusketa  abenduaren 30era arte egongo da. Museoak ahaleginak egingo ditu talde edo elkarteen eskaeren  datarekin  bat etortzeko.
Hasiera

Boga Berria, Tolosako arraunlariakBoga Berria, emakumezko arraunlariak Tolosan

Tokia:  Aranburu Jauregia. Tolosa
datak: Apirilaren 23 arte
Ordutegia: egunero 17:30etik 20:30 era jai egunak eta astelehenak izan ezik.
Aranburu jauregian emakume arraunlarien inguruko argazki erakusketa zabaldu dute Boga berria izenarekin. Ekimen horrek emakumezko arraunean traineru eta bateletan egin diren ahaleginak jasotzen ditu. 2008ko Concha-ko I Banderaren ingurukoak dira zenbait argazkiren gaia. Egun historiko horretarako Donostiako Udalak deialdi irekia zabaldu zuen argazki zale guztienentzat.1.471 argazki aurkeztu eta 59 aukeratu zituzten lehian egondako 11 ikuslek. Erakusketak gune ezberdinak ditu gaiaren arabera: taldeen beroketa, ahaleginari eskainitakoa, estropadetako egunaren giroa, arraunlariak eta Galiziako irabazleei eskainitakoa. Beste atal batek Tolosako Arraun Klubari eskaini diote. Klub honen momenturik garrantzizkoenak eta emakumezko arrauna promozionatzeko egin dituen  ahaleginak ikusgai daude bideo batean.Talde tolosarrak irabazi dituen 40 banderetatik 35 emakumeek irabazitakoak dira.
Erakusketaz gain, I Emakumezko Banderaren irudiez osaturiko katalogo bat argitaratu dute.
Hasiera

Retratos de arena

Retratos de arenaEgilea: Sandra Dolara Ortuondo
Antolatzailea: Emakumeak Garapenerako Elkarlanean
Datak: apirilaren 20ra arte
Tokia: Burtsaren Eraikina, Pelota kalea 10,  (Bilbo)

Emakume sahararrek Tindoufen dauden errefuxiatuen kanpamentuen gestio eta administrazioa egin dute eta beren lana eredugarria da arlo guztietako gizarte antolamenduan. Hala eta guztiz ere, emakume gehienak etxeko eremu pribatuaren menpe aurkitzen dira eta ez dute aktiboki erabaki politikoetan parte hartzen. Hauetako emakume askok jakin badaki erabaki esparruetara sartzeko desberdintasunak direla emakumeen eta gizonen artean, eta horregatik Emakumeak Garapenerako Elkarlanean EGEk antolatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako “Formación de formadoras en lengua castellana y género” proiektuan parte hartu dute. Honen helburua da beren autonomia sustatzea, hala maila pertsonalean, nola beren komunitatearen buru bezala jarduteko.

Erakusketa honetan Sandra Dolara Ortuondo soziologoaren 150 aleko bildumatik aukeratutako erretratuak ikusgai daude. Lan honekin emakumeen betierezko irudiak erakutsi nahi dira bai eta bere aurpegiek adierazten dituzten hitzik gabeko mezuak entzun arazi.
Hasiera

Begiratzen duten emakumeekBegiratzen duten emakumeak

Antolatzailea: Asociación Africanista Manuel Iradier
Datak: apirilaren 15 arte
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan: 9:00etatik 13:30etara
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea, Florida Pasealekua, 9, Gasteiz
Telefonoa: 945 181 944

Tokia: Amurrio, Bañeta kiroldegian,  apirilaren 18tik maiatzaren 2 arte. Gasteizkoa bukatu ondoren

Batako Espainiako Kultur Zentroan bertako zortzi hiritarrekin zazpi egunez egindako argazki tailerraren emaitza da. Kamera digital txikiekin lan eginez parte hartzaileek gertuko emakume bat aukeratu eta eguneko uneren batean erretratua egin behar zioten. Ados jarri ziren lana eguneroko zereginetan fokatzeko. Helburua, emakume eraginkor eta arduratsuaren irudia errebindikatu, defendatu eta erakustea zen, alde batetik, eta bestetik, zeharka eta modu ikusgarri batez emakume, ama, ahizpa, alaba hauek merezi duten errespetua azpimarratzea.
Hasiera


Un siglo de mujeres / Emakumeen mende bat

Antolatzailea: Bartzelonako Setba Galería
Datak: apirilaren 30 arte
Ordutegia: Asteartetik ostiralera, 10.00etatik 14.00etara eta 16.30etatik 19.30etara. Larunbatetan, 16.30etatik 19.30etara eta igandetan 10.00etatik 14.00etara.
Tokia: Plaza Reial 10, 1º 2ª, 08002 • Bartzelona
Tel./Faxa. 934813696


Erakusketa hau askotarikoa eta diziplina anitzekoa da. Besteak beste, argazkiak, eskulturak eta pinturak ikus daitezke. Generoa, identitatea eta askatasun nahia ditu oinarritzat, eta Colita, Marta Darder, Àngels Freixanet, Silvia Japkin, Roser Oduber,  Montserrat Pérez Ramos, Esther Pi Gómez eta Maite Travéren lanak ikus daitezke.
Lanak oso desberdinak dira eta zenbait gaiez gogoeta egiteko aukera ematen dute: amatasuna, denboraren iragana, erakarri eta aldaratzen diren aurkako energiak. Irakurketa anitzeko metaforen bitartez gorputzaren hutsalkeria eta gizakiaren duintasuna baztertu nahi dira behar adinak ez diren etiketetatik urrun.
Hasiera

Emakumeak. XX eta XXI mendeetako sortzaileak

EmakumeakDatak:  martxoaren 17 eta ekainaren 12 bitartean.
Tokia: Caja Vital Kutxaren Fundazioaren Aretoan,  Postas 13-15 kalea. Vitoria-Gasteiz.

Erakusketak artearen barruan emakumezkoen begirada subjektiboaren mundura eramaten gaitu . Horretarako zenbait artisten berrogeita hamar lan baino gehiagoren aukeraketa landu bat aukeratu dute antolatzaileek.  Errebindikatu  baino,  emakumeek  euren  proposamen artistikoak bideratzeko ahalmena dutela adierazi nahi du ekimen honek. Gauzak horrela,   erakusketak zenbait espresio bideren berri ematen du:  margo-lanak, eskulturak, lan audiobisualak, marrazketak , instalazioak eta baita olerki bat. Azken hori Frida Kahlo -k  Rivera pintore mexikarrarentzat idatzi zuen.
Ibilbide hau Olga Sacharoff, Tamara de Lempicka, Frida Kahlo edo Maria Helena Viera da Silva moduko sortzaile handien lanekin hasten da, XX. mendeko lehenengo abangoardien ordezkariak direnak. Ikusleak lehengo mendeko artea ikusteko parada izango du,  Esther Ferrer, Marisa Gonzalez, Concha Jerez, Cristina Iglesias edo Paloma Navares aitzindarien eskutik. XXI. mendea, emakumeek artista moduan euren lekua aurkitu duten  garaia, Naia del Castillo, Victoria Diehl edo Itziar Barrio artista gazteen moduko lan berrienek islatzen dute.
Hasiera

Marina Núñez
ESTALTZEA IKUSTEKO EDO “BEGI ALFERRA”

2011ko martxoaren 03tik maiatzaren 15era

Begi alferraESTALTZEA IKUSTEKO edo “Begi Alferra” da Marina Núñez artistak Rekalde Aretoan aurkezten duen banakako erakusketaren izenburua. Lanean, bideoak, pinturak eta infografiak daude, eta barne hartzen da 1993. urtean egindako hasierako lanetik orain dela gutxi sortu den –eta lehenengo aldiz erakusten den– Desintegración lana egin arteko denboraldi osoa. Gainera, erakusketan Luis Buñuelen Un chien andalou (Txakur andaluziar bat), filma dago ikusgai (1929). Erakusketako lan erreferentziala eta katalizatzailea da, eta haren tesia ikusmenaren inguruan eraikita dago.
ESTALTZEA IKUSTEKO edo “Begi Alferra” terminoak, lehenik eta behin, oftalmologiaren esparrura eramaten gaitu, eta begi baten ikusmena pizteko osasuntsu dagoen begia ezkutatzea ematen du aditzera. Lanean, berriz, esanahi hori era metaforikoan lekualdatzen da Marina Núñez-en lanera, Aragoiko zinemagilearen filma oinarritzat hartuta.
Txakur andaluziar bat filmeko lehenengo eszenan, bizar-xafla batek emakume baten begia ebakitzen du, ikusmeneko errealitate eta pertzepzio berrietara zabaltzeko. Marinaren bideoetan eta pinturetan, berriz, begi horiek ñir-ñir egiten dute, ugaltzen dira Multiplicidad (2006) lanean, begitarteetan handitzen dira edo barrunbe abisaletatik irteten dira Visión 1 eta Visión 2 (2007) lanetan. Era askotako begiradak proposatzen dituzte mundu eta errealitate aldakorra eta konplexua ikusteko. Begirada horiek, azken batean, ez dira itxuretara mugatzen; askatasunerako bideak zabaltzen dituzte, nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta ekonomia murriztailetik askatzen dute nia.
Era horretan, artistak bere lanetan zabaltzen duen unibertsoan, irudi eta mundu kezkagarriak agertzen dira, errealitate berri eta aldi berean –bitxia bada ere– familiar batera eramaten gaituzten irudiak eta munduak. Errealitate “beste” horretan sortzen diren gorputz mutanteek beren buruetan hazitako tramankulu astunak eramaten dituzte herrestan Ingenio (2010) lanean, edo beldurgabe kulunkatzen dira paisaia oniriko bateko magman Ocaso (2007) lanean. Mutazio horiek ere badute lotura zientzia-fikzioak Marinarengan pizten duen interesarekin. Era berean, gune horretan, trantsizioan dauden emakumezkoen gorputzak bizi dira; eta gorputz horiei erraboil bitxiak sortzen zaizkie Sin título (ciencia ficción) (2010) lanean, edo beren buruak errepikatzen dituzte mugarik gabe ugarituz Sin título (monstruas) (2006) lanean.
Eta Marina Núñez-en lanean hainbatetan emakumeen bidez irudikatzen den eromena –Sin título (locura) (1996) lanean– dagoeneko ez da hori. Ez da kontzientziaren egoera alienatu bat, gizarteak “desberdina” den aldetik estigmatizatzen eta baztertzen duena. Aitzitik, emakume horiek haien heterodoxia erakusten dute, beren gehiegikeriaren eta askapenaren bidez.
Bestalde, Marina Núñez-en sormen-lanek jaso nahi dute pertsonak bere izatea nola eraikitzen duen, zentzumenen eta gehienbat ikusmenaren bidez, eta arrazoimena edo sinesmenak baino askoz ere gehiago erabilita. Ildo horretan, pentsamendu kontzientetik harantz dagoen mundu misteriotsu eta ezezagunak surrealistengan pizten zuen interesa jaso du. Hala ere, bere kezkak arrazoia-inkontzientea dikotomiaren gainean daude, eta nortasunaren adierazpen guztiak baliagarritzat eta interesgarritzat hartzen ditu, baita nahasiak, higuingarriak edo munstrokeriazkoak direnak ere.
Nortasun anizkun hori kanpoaldearekin uztartzeko eta etengabe eraldatzeko prozesuek egituratzen dute Marinaren lanen atzera begirako erakusketa hau, eta bidaia berezia eratzen dute barnealdeko izakiaren bilakaeran barrena.
Gaur egun Marina Núñez (Palentzia, 1966) pinturako irakasle titularra da Pontevedrako Arte Ederren Fakultatean. Bere belaunaldiko artisten artean, bera da aintzatespen gehien jaso duena, ibilbide luzea du egina erakusketen arloan, eta hainbat katalogotan eta artisten liburutan parte hartu du. Banakako azken erakusketen artean, honako hauek nabarmenduko ditugu: Valentziako Centre del Carme zentroan eta Sao Pauloko Instituto Cervantes-en (2010), Leongo MUSAC-en (2009), Lleidako Centre d’Art la Panera-n eta Burgoseko katedralaren beheko klaustroan (2008) egindakoak. Bere obra estatuko eta nazioarteko museo, arte-zentro eta fundazioetako bildumarik garrantzitsuenetan sartuta dago.
Hasiera

Graphique et Couleur, obra grafiokoa eta instalazioak

 
Egilea: Izaskun Álvarea-Gainza
Tokia: Portalea Aretoa, Eibar. Bista Eder kalea, 10
Datak: otsailaren 18tik martxoaren 13ra
Hasiera

Saritik haratago. Indiar emakumeak berdintasunaren bidean


Saritik haratagoAntolatzailea: Calcuta Ondoan
Datak: martxoaren 15etik apirilaren 8ra
Tokia: Donostiako Emakumeen Etxea, Okendo, 9. 20004 Donostia
Hasiera

 

Erakusketa birtuala “Hiria, arkitektura, eraikuntza eta emakumeak”

erakusketa birtualaAntolatzailea: La Mujer Construye Elkartea
http://www.lamujerconstruye.org/expo%20virtual%20cd/construire%20en%20paridad/indexes.htm

La mujer Construye elkartearen web orrian ibilbide bat egin eta honetaz ohar gaitezke: arkitektura bizitzarekin estuki lotuta dagoen artea da. Emakumeentzat eguneroko bizitza ez da sekula ezkutatuta egon. Emakumeak egunerokotasunetik, “bizitzaren barrutik”  abiatzen dira bizitzeko eta harremanak izateko. Eta emakumeen aberastasuna guztien artean dugun kulturari gehitu behar zaio emakume eta gizonek elkarrekin eta parekotasunean bizitzeko egokia den hiria eraikitzeko.
Hasiera


Heroínas


heroínasAntolatzailea: Thyssen-Bornemisza Museoa (Madrid)
Datak: martxoaren 8tik ekainaren 5era
Mundu guztiko museotatik datozen 120 obra dira hauek, eta Errenazimendutik gaur egun arte emakume nabarmenenen erretratuak erakusten dituzte. Emakume hauek ez ziren gizarteak esleitu zien zereginarekin konformatu. Gure tradizio artistikoan, emakumearen irudia bi eredu nagusi eta osagarri hauetara murriztua izan da maizegi: amatasunera eta sexu objektura. Hala eta guztiz ere, emakumearen irudia bere zeregin pasibo eta otzanetik askatzen den bestelako ereduak ere badaude, eta horietan ekintzaren subjektu bezala agertzen da: ehizan, ariketa atletikoan, gerran, botere politikoan, magian edo erlijioan, besteak beste.
Estatuko Kontseilu kide den Amelia Valcarcel filosofoak eta Emakumeak Arte Bisualetan erakundeko lehendakari den Rocio de  la Villa estetikako irakasleak sinatzen dituzte katalogoaren testuak.
Hasiera

Ana Frank, egungo istorio bat

 
Ana Frank-i buruzko erakusketaApirilaren 30 arte Donostian dagoen Aieteko Bakearen Etxeak  “Ana Frank egungo istorio bat” izeneko erakusketa izango du ikusgai, 1942-1944 bitartean Amsterdamen bere familiarekin naziengan ihesean ezkutua bizi izan zen eta bere egunkarian sufrimendu, izu eta larritasunak idatzi zituen neska judutarrari dedikatuta. Argazki, panel eta bideo batek tifusak jota hil zen nerabe alemaniarraren bizitza birpasatzen dute.
Erakusketan hogeita hamar paneletik gora ikus daitezke Bigarren Mundu Gerra eragin zuten arrazoiekin eta horren eraginekin.
Bisitatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.30etara, eta larunbatetan 10.00etatik  14.00etara eta 16.30etatik 20.00etara.
Hasiera



Zuregan gehiago dago. Emakumearen irudiak Erdi Aroan 

Zuregan gehiago dagoBilboko Arte Ederretako Museoak otsailaren 7an hasiera emango dion erakusketak  Erdi Aroko emakumeari buruzko arte europarraren  irudia eta haren  garapen artistikoa aztertzen ditu; aldi berean  eta erdi aroko gizartean betetzen zuen funtzioaz mintzo da. Berrogeita hamar obra inguru daude, irudi erlijioso eta gorteko bizitza islatzen dutenak: margoak, eskulturak, tapizak, kutxak, zilar eta urregintza, hornidurak, objektu pertsonalak eta eskuizkribuak.  Lanek hainbat museo europarretan dute  jatorria: Thyssen-Bornemisza Madrilekoa, Louvre, National Gallery Londresekoa edota Musée National du Moyen Age Cluny-koa. Baita Louis de Bruges eskuizkribu bilduma egile flandestarren  aleak daude. 
Erakusketa honetako komisariotzan Corinne Charles dago. Katalogo bat egongo da non   puntako adituek  emakumeri buruzko erdi aroko ikuspegi orokorra emango duten, betiere, eguneko ikuspuntu femeninoaz abiatuta. Egitasmo honek museo honetan bertan eginiko  erakusketei jarraipena ematen die: “ Emakume inpresionistak. Beste Begirada” (2001)  eta “Kiss Kiss Bang Bang. Arte eta Feminismoaren 45 urte” (2007). Erakusketa haietan emakumeak eta feminismoak protagonismo nagusia zuten.
BBK aretoa  11/02/07tik  11/15/05ra bitartean
Informazio gehiago 
Hasiera

rioak: Beatriz Herráez eta Xabier Arakistain.
Hasiera

 

 

Eulalia Abaitua, pionera de la fotografía


Exposción Eulalia Abaitua

Lekua: Bilboko Euskal Museoa
Data: 2010eko urriak 29- 2011eko maiatzak 29

Bilbotar honek haren kameraz eginiko argazkien bilduma handi hau, egun,  garrantzizko artxibo etnografiko zein soziologiko bilakatu da. Eulalia Abaituak (1853-1943) jendearen banakako erretratuetan zein taldekakoetan sakondu zuen, etxe barne nahiz kanpoan lan egiten ari zela. Eguneroko objektuak eta galdu diren paisaiak erretratatu zituen.

Erakusketaz gain, Maite Jimenez Ochoa de Aldak idatzi duen "La fotógrafa Eulalia Abaitua" liburua argitaratu da BBKen “Temas Vizcainos/Bizakaiko Gaiak” sortan. Bi ekimen hauek Euskadiko argazkilari aitzindari hau anonimotasunetik aterako dute. Informazio gehiago Euskal Museoan.
Hasiera 

 

Euskadi, auzolana