"Criaturas del sur" Silvia Palumbo
"Fadas" Mafalda Arnauth
"A Worcester Ladymass" Trio Mediaeval
"Horses and High Heels" Marianne Faithfull
"American Standard" Dayna Kurtz
"The Wind that Shakes the Barley" Loreena McKennitt
"Seguir caminando", Olga Román
"Feito um Peixe", Cristina Braga
"Remember Africa", Piruchi Apo
"La joven Dolores", Christina Rosenvinge
"Love Songs" Anne Sofie von Otter
"Gau hotzenean ere", Olatz Zugasti
"Beautifull imperfection", Asa
Criaturas del sur: Silvia Palumbo
Argentinako abeslariaren bigarren diskoak musika kontzeptuala lantzen du. Ezarritako antolamendutik kanpo bizi direnen bizitzak kontatzen ditu. Izaki horiek guztiek, diskoaren hasierako amodiozko“Aitorpen” eta amaierako “Agerpen” batek lotzen ditu. Disko soila izaki, musika tresna urriak erabili ditu Palumbo-k a bizitza horiek kontatzeko: ahotsa, gitarra, eta hainbat perkusio mota. Bateratutako erritmoetan boteretsua, cumbia, chacarera, candombe/rumba flamenkoa, zamba, murga, milonga/bolero... Paola Fassi eta Cintia Serruya perkusioan, Sonia Gonorasky zehar flautan, Victoria Halfmann danbor surdoan eta Mercedes Miravalle gitarran.
Belaunaldi berriko fado abeslari onenen artean bere espazioa lortu du. Lehen bost diskoekin bere trebezia frogatuta zeukan eta seigarren honekin berresten du. Fadas diskoan bere lanean eragina izan duten abeslariei omenaldia egiten die: Amália Rodrigues, Hermínia Silva, Fernanda Baptista, Celeste Rodrigues edo Beatriz da Conceiçao. Proektua aurera eramateko Luís Guerreiroren laguntza izan du gitarra portugaldarrean, Luís Pontes eta Ramón Maschio gitarra klasikoetan, Fernando Júdice kontrabaxuan, Pedro Santos akordeoian, Daniel Salomé haize instrumentuetan eta Davide Zaccaria biolontxeloan.
Trío Mediaeval: A Worcester Ladymass
Hiru emakume norvegiar hauek, erdi aroko musika ingelesa, frantsesa eta italiarra konbinatzen dute konposizio garaikideekin. Bosgarren disko honetan Erdi Aroan kokatzen dira. Lan honetan erabilitako materialaren oinarria Worcester-eko (Ingalaterra) abadia beneditar batean aurkitu zuten ustekabean. Meza baten zatiak ziren eta Trio Mediaeval-ek bere bertsioa egin du. Ekoizle eta aholkulari duten John Potter-en esanetan: “Erdi Aroan emakumeek ezin zituzten halako mezak kantatu eta hori akats historiko izugarria zela frogatzen dute abeslari hauek. Argia eta bizia ematen diote bere interpretazioan. Akats historiko horiek konpontzeko prozesuan pauso garrantzitsua da hau”.
Espainiako Arte, Zientzia eta Musikako Akademiak La Shicari (Elsa Rovayo) eman berri dio “Artista Errebelazio Onenaren” saria Robocop bere bigarren diskoarengatik eta “Autore Errebelazio Onenari” diskoan dagoen “Con dinamita” abestiagatik. Diskoan kopla, flamenkoa, funk, hip-hop eta olé nahasten ditu eta drama, humorea, tarrata eta ironia tartekatzen duten musikariekin batera dihardu. Berak asmatutako estilo musikal honi “kopla gogorra” (copla dura, gaztelaniaz) deitzen dio, genero desberdinez osatutako nahasketak atsegin zaizkiolako.
“Con dinamita” saritutako kantaren zati bat:
Despeñaperrosetik behera
Bota zuen kortsea
Dirua hartu eta mendira
Basatiak bezala
Margotu
Tentsio altuko
taldea sortu
sutara bota zaitez
eta erretzen badu garrasi egin!
ezpainak dinamitarekin margotu
Marianne Faithfull: Horses and High Heels
Disko hau Nueva Orleansen grabatu zuen Faithfullek bertako musikarien parte hartzearekin. Diskoak zortzi bertsio ditu eta berak beste autore batzuekin idatzitako lau kanta. Bertan entzun daitezkeenen artean, Frank McGuiness irlandarrak berarentzat idatzitako “The Old House” kanta, Lou Reeden gitarraren bi kameo, eta MC5eko Dr. John eta Wayne Kramer. Soul, blues, folk, country, jazz-pop dira estiloak, Marianne Faithfullen ahots apartaren inguruan.
Popeko izar nerabe izan zen Marrianne Faithfull eta edertasun ikono 60ko hamarkadan. Zineman eta antzerkian arrakasta izan zuen “Three Sisters” (1967), “Girl On A Motorcycle” (1968) eta “Hamlet” (1969) lanekin. 70eko hamarkadan drogekin arazo handiak izan zituen, 1979an “Broken English” diskoarekin berpiztu arte. Oreka sortzailea lan hauekin aurkitu zuen: “Dangerous Acquaintances” (1981), “Strange Weather” (1987), “A Secret Life” (1995) Angelo Baladamentirekin batera, eta “The Seven Deadly Sins” (1998) opera grabazioarekin. Ondoren etorriko ziren “Intimacy” (2001) eta “Marie Antoinette” (2006) filmak, bai eta “Irina Palm” (2006) ere, aktoresa onenerako hautaketarekin.
Minbizia eta depresio klinikoa gainditu zituen 2005 eta 2008an, eta dagoeneko autobiografiaren bi ale idatzi ditu “Faithfull” (1994) eta “Memories, Dreams And Reflections” (2007).
Dayna Kurtz: American Standard
New York-eko kantari eta konpositore honek bere eta beste egile batzuen gaiak bildu ditu plazaratu berri duen zazpigarren diskoan. Pieza guztiek gai bat komuna dute: “rock-a sustraiak” izatea. Rockabilly nagusitu eta inoiz baino hegoaldekoagoa azaltzen da. Gauzak horrela, atzean uzten ditu Europako eraginak. Gasteizen egindako aurkezpenean erakutsitako tonu sakonak eta indar izugarriak ikuslegoa konbentzitu zuten. “Invocation” taldearen “Mamma, Let Me Come Home” (Ama, utzi etxera bueltatzen) kantak ematen dio hasiera diskoari. Amaiera emateko, berriz, New Orleans-en kaleko musika-taldeek hiletetan jotzen duten musika ekarri du. Hala ere diskoak ez du kutsu erlijiosorik. Blues, honky tonk, baladak eta soul eskaintzen ditu. Edozein erregistro edo egoeratan kantariaren ahotsa eta jakinduria nagusitzen dira.
Judith Mateo: AshesJudith Mateo biolinistaren hirugarren lana da hau. Espainiako musika zeltaren errebelazioa izan den honek rock zein folkeko nahasketa egiten du. Ematen dituen kontzertuetan musika askoz ere indartsuagoa da. Musika irlandarren pasioa, asturiar eta galiziar sustraiak eta heziketa klasikoa dira bere nortasunaren ezaugarriak.
Genero Indarkeriaren aurkako Emakume Artisten Plataformako kide izanik, 2008an Bruselako Silver Rose saria jaso zuen beste kideekin batera. 2006ko abenduan “Sinfonía de Mujeres por la Paz en Palestina” (Emakumeen Sinfonia Palestinako bakearen alde) proiektuan parte hartu zuen. Israeldar eta palestinarren arteko bake prozesua berresteko zonako hiri desberdinetan izan ziren zenbait ongintzazko kontzertu eta GKEk antolatutako ekitaldi eta topaketetan parte hartu zuen, hala nola, 20.000 lagunen aurrean Belengo Basilikaren Plazan emandakoan. 2008ko apirilean Emakume Sahararren Batasun Nazionalaren V Kongresuan parte hartu zuen, errefuxiatu sahararren kanpamentuetan. Gainera hainbat ongintzazko kontzertutan parte hartu du Espainian zehar.
Honako artistekin batera musika jo eta grabatu du: Carlos Núñez, Celtas Cortos, Chieftains, Medina Azahara, Los Suaves, Cristina Pato, Wolfstone edo Hevia. Artista gonbidatu gisa, honako hauekin grabatu du: Juan Carlos Mendoza baxu – jotzailea, Cristina del Valle, José Carlos Molina (Ñu), bai eta Judithen asken diskoan gaita jotzen duen Hevia musikariarekin. Bere lehen emanaldietatik Espainiako festibal nagusi eta eszenatokietako jendea konkistatu du bere musikarekin.
Loreena Mckennitt: The Wind that Shakes the Barley
1985ean “Elemental” diskoarekin famatu bihurtu zuten sustrai zeltetara itzuli da Loreena Mckennitt, irlandar jatorriko arpa – jotzaile kanadarra. Audioko bi pista bakarretan grabatutako bederatzi kanta dira, haren esanetan, musika tradizionalak hobeto jotzen duelako instrumentu guztiak batera grabatzen denean. "Bizitzak azken urtetan nire jatorritik oso gertu igarotzera eraman nau. Denbora honetan irlandarrek 1840an gosete handiak bultzatuta Kanadara joateko itsasontziak hartzen zituzten portuak ezagutzeko aukera izan dut" gogoratzen du.
1991n McKennitt espiritualtasunean sakontzeko kultur erreferentzia berrien bila hasi zen eta orduan landutako musikara itzultzen da lan berri honekin.
Lucinda Williams: BlessedEmakumezko Bob Dylan deritzotenak haren hamargarren lana kaleratu du. Don Was koproduktore lanean aritu eta hauek bezalako kolaboratzaileekin grabaturik dago: Rami Jaffe teklatuetan, Mathew Sweet ahotsean eta Greg Leisz eta Elvis Costello gitarretan. Hamabi kanta biltzen ditu. Salgai dago CD arrunt eta “Deluxe” edizio moduan. Azken horretako “The kitchen tapes” diskoak, egileak kantak ontzen zituen egunean bertan etxean egindako grabazioak biltzen ditu binilozko edizio batekin batera. Ikuspuntu pertsonaletik atera eta beste pertsonen tokian jartzen den lehenbiziko aldia dela dio Lucindak. Bestalde, bere sentimenduak ez diren beste zerbaitez idaztera ausartzen den estreinako aldia dela gaineratu du.
Olga Román: Seguir caminandoOlga Romanén hirugarren bakarkako lana. Madrilen osoa grabatu eta kantariak berak ekoiztuta. Pablo Milanés eta Joaquín Sabinaren laguntza izan du. Zuzeneko hamalau abestiek jazz eta musika latinoaren eragina duen poparen ikuspegi pertsonala erakusten dute.
Cristina Braga: “Feito um Peixe”Cristina Braga harpalari eta abeslari brasildarra da. Herri musika eta doinu kultuak nahasten ditu, kantak ahots intuitiboarekin maisutasunez interpretatuz eta harparekin harmoniatsuki batuz. Bere azken lana, samba, bossa, choro, tema herrikoi eta beronek konposatutakoek osatzen dute.
Piruchi Apo: “Remember Africa”Madrilen bizi den Hijas del sol bikotearen kide ohiak, ekuatorial eta ginear jatorrikoak, bakarkako lehen CDa argitaratu du: bere jaioterriaren omenaldia eta emakumeen balioen ereserkia. Tema guztietan Afrikako sustrai sakonak dituen ahots epel eta erregistro zabalekoa nabarmentzen da. Letrak bubi, gaztelania, pichinglis(1) eta frantsesez daude. Abeslari solidario honen diskoaren salmenten zati bat Guinea Ekuatorialeko haurtzaindegiak eraikitzeko erabiliko da, bertako amak ikasi edo lan egin dezaten. Lan honetan Pablo Salinas, Moisés Prieto, Hugo Westerdal, Irvis Méndez, Esmeralda Grao, Chery Malé eta Guadiana cantaoreak parte hartu dute. (1) Pichinglis: Ingelera Krioleraz oinarrituta edo nahastuta, Espainiako Afrikar kolonietan erabilia. Ingelera kaskarra, beste hizkuntzekin nahastua, eta Afrikan erabilia "hizkuntza franka" lez.
Christina Rosenvinge: “La joven Dolores”Duela urte asko Madrilen bizi den daniar jatorriko abeslari eta konpositoreak hamaika tema aurkezten ditu disko honetan. Mito femeninoen ikuspegi errukiorra eman nahi izan dio lanari, egunerokotasunera ekarriz eta emakume horien lekuan bere burua jarriz. Diskoan parte hartzen duten beste artistak, Steve Shelley (Sonic Youth) baterian; Jeremy Wilms baxu eta gitarretan; Charlie Bautista gitarra eta teklatuetan; Aurora Aroca (Boat Beam) biolontxelo, piano eta koruetan; Benjamin Biolay, Georgia Hubley (Yo la Tengo) eta Wilms ahots kontrapuntu gisa.
Anne Sofie von Otter: “Love songs”
Anne Sofie von Otter mezzosoprano suediarra azken hamarkadetako ahotsik karismatikoenetariko bat dugu. Oraingo honetan “musika arin”eko CD bikoitz hau grabatu du Brad Mehldau jazzeko piano-jotzailearekin batera. Kanta ezberdinetako bilduma da: The Beatles, Brel, Barbara, Bernstein, Joni Mitchell edo Mehldau berarenak. Musika, askatasunetik, mestizajetik eta gozamenetik bertatik musika ulertzen dutenentzat gomendagarria da.
Maddi Oihnart: “Baldi”
Maddi Oihenart-en ahotsa euskal musika herrikoiaren ahots liluragarria, aberatsa eta egiatienetariko bat da. Artzain kantak kontserbatu, errespetatu eta biziki maite duen Zuberoa lurraldeko kantatzeko modua aberastu egiten du. Hamar gaiez osaturiko CD honetan Juantxo Zeberio konpositore eta piano-jotzailearen laguntza izan du. Letrak, berriz, egungo euskal literatur esparruko idazle nabarmenek idatzi dituzte: Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao, Bernardo Atxaga, Carlos Linazasoro eta Maddik berak. Juantxo Zeberio, folk-etik jazz-erainoko ukituak dituzten egokitze eta konposizio gehienen egilea da.“Nuevas divas del clásico”
Egungo lirikako emakumezko ahotsen omenaldia da aria eta kanta bilduma fin hau. Bertan egungo prima donnen interpretaziorik esanguratsuenak daude, eta baita ere ahots-errepertorioko zenbait orri hunkigarri. Cecilia Bartoli, Measha Brueggergosman, Renée Fleming, Elna Garana, Magdalena Koená, Anna Netrebko, Danielle de Niese, Anne Sofie von Otter eta Patricia Petibon-en ahotsaz gozatzeko albuma.
CD bikoitz honek azken urteetan kalitate eta freskuragatik nabarmendu diren artistak biltzen ditu. Guztiak “post Diana Krall” belaunaldikoak dira, hots, jazz-eko kantari eta konpositoreek ohikoa duten audientzia eta entzule kopuru muga handitu duen kantari eta piano-jotzaile kanadar horren ondorengoak. Disko honetako zenbait kantarik arrakasta nabarmena izan dute, esate baterako, Lizz Wright, Madeleine Peyroux edo Melody Gardot-ek. Gainera disko honetan orain dela gutxi zendu den kantari eta konpositorea zen Abbey Lincoln-i omenaldia eskaini nahi zaio. Eragina handia izan zuen horrek emandako urratsei jarraitu nahi izan diete, era batean edo bestean, kantari askok. Eva Cortés, Claudia Acuña, Bebel Gilberto, Jane Monheit, Karryn Alyson, Ledisi, Erykah Badu, Natalie Cole, Lucy Woodward, Nnenna Freelon, Silje Nergaard, Beady Belle eta Rebekka Bakken-en kantak daude besteak beste, bilduma interesgarri honetan.
Ainhoa Arteta: “Don’t Give Up”
Ainhoa Artetak latin jazz-etik abiatzen den haren bigarren pop diskoa kaleratu du “Don’t Give Up” tituluaz. Bertan azken hamarkadetako kanta ezagunen bertsioak biltzen ditu. Diskoari titulua ematen dion Peter Gabrielen abestiaz gain, honako hauek entzuteko aukera dago: With Or Without You”, U2rena ; “Smells Like Teen Spirit” Nirvanarena; Charles Aznavour-en “She”; “Sweet Child O’Mine”, Guns N’Roses-ena; “What a Wonderful World” Louis Amstrong-ena; “Sad Eyes” Josh Rouse-rena; “Contigo”, Joaquín Sabinarena; “Por el bulevar de los sueños rotos” Los Secretos-ena; “Bizkaia maite”Benito Lertxundirena; “Summer Time”George Gershwin-ena eta “Se dejaba llevar” Antonio Vega-rena.
Jazz garaikideko izar ospetsuenetako batek haren sustrai afroamerikarrak erakusten ditu gospel protagonista duen album honetako hamabi kantetan. Oraingo honetan, Lizz Wright-ek bere alboan egoteko izen handiko laguntzaile hauek aukeratu ditu: Angelique Kidjo, Afrikako kantari eta musikagilea, Me'shell N'Degeocello instrumentista afroalemaniarra, Joan Wasser (Joan as Police Woman) biolin eta gitarra- jotzailea, “Feed The Light” kantan laguntzen diona, Sweet Honey in the Rock, emakume afrikarren a capella-ko taldea, eta horren sortzailea, Bernice Johnson Reagon aktibista soziala eta musikagilea. Azken horrek bi kanta interpretatzen ditu, horietako bat berak idatziriko “I Remember, I Belive” delarik”.
Olatz Zugasti: “Gau Hotzenean ere”
Olatz Zugastiren disko berri honek, aurreko diskoa (Elearen lainoa, 2002) kaleratu zuenetik zortzi urteko isiltasuna apurtzen du. Abesti berri hauek Olatzen mundu berezi, emankor eta fantasiazkoa ezin hobeto islatzen dute. Mixel Ducau-ren laguntzaz, Olatzek bere sustraiak eta ametsak erakusten ditu, arpa, bere instrumentua, maisuki joaz eta sentimenduz beteriko melodiak interpretatuz.
Asa: “Beautiful Imperfection”
Bukola Elemide abeslari frantses-nigeriarrak, Asa izenez ezagutzen dugunak, haren bigarren diskoa kaleratu du. Lehenbiziko diskoaz, soul eta pop akustikoko lanaz arrakasta nabarmena lortu zuen Europan batik bat. Pertsona moduan izandako garapena islatzen duen irudi berri batez soinu “ poppy”agoaren alde egiten du orain. Horrek bizitzako alde intimo eta baikorrak adierazteko aukera ematen dio; tonuak alaiago eta zoriontsuagoak dira, giza arazoak bertan dirauten arren. Diska Lagos-en sortu zen, artistak etorria aurkitu zuen lekuan. Hainbat kanta, haren hizkuntzaz, yorubaz, kantaturik daude.
Cecilia Bartoli: “Sospiri”
Cecilia Bartoliren grabaketen antologia da. Wolfgang Amadeus Mozart, George Frideric Handel, Vincenzo Salvatore Carmelo Francesco Bellini, Gioachino Antonio Rossini eta Antonio Lucio Vivaldi-k idatziriko ariak biltzen ditu. Zenbait dueto ere badira: Maxim Vengerov-rekin (“Ah, ritorna” de Mendelssohn), Mozart-en “Là ci darem la mano” Bryn Terfel-ekin, eta “Tutto tace”, Mascagni-rena, zendutako Luciano Pavarottirekin batera. Italiako mezzosopranoak esfortzu handiko eta musika ikerketako urtetan zehar metatutako eta landutako eskarmentua nahiz barrokoz eta eta tradizio klasikoaz duen ezagutza erakusten ditu disko honetan.