2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

ANTZERKILANAK

Títulua: Jaque
Zuzendaritza eta gidoia: Virginia Imaz
Aktoreak: Oihulari Klown: Karmele Muñoz, Anduriña Zurutuza, Txefo Rodríguez, Amaia Arriaran.
Data eta tokia:  Golem zine aretoak Lizarra (Nafarroa), ekainaren 17an
Ordua: 20:30etan

Lan honek sexuen arteko berdintasunez gaindi joaten da eta munduaren gaia globalki planteatzen du. Zuzendariak gogoratzen duen moduan: munduak itogin gehiegi ditu.  Oihularik bi gizonezko eta bi emakumezko  superheroiren laguntza bilatu du, oholtza gainean ituteak konpontzen saiatzeko. Heroiek mundua auskultatu eta gero diagnostikoa egingo diote honako ondoriora iritsiz: “geopolitikoki hitz egiten,  mundua airean dago”. Hori horrela izaki,  euren estrategiak, clown ikuspuntutik abian jarriko dituzte. “ekintza errealetan bermaturikoak dira, mundu mailan garatzen ari direnak. Xalotasun eta utopia ukitu bat dago baina balitekeelako ustea ere”

Izenburua: Carrera de obstáculos
Egilea: Teresa Calo
Antzezleak: Amaia Lizarralde, Diana Peñalver eta Teresa Calo
Antzezpen lekua eta data: Galileo Antzokia (Madrid), maiatzak 18-22

Teresa Calok idatzitako hiru pieza solte dira. Hirurek dituzte krisian dauden hiru emakume. Baina krisiak ez du amodioak eragin, egoera ekonomikoak, konpetentzia laboralak edo eguneroko bizitzak baino. Hirurak daude umorez beterik, garai latzak gainditzeko errezetarik onena, egilearen ustetan. “Mujeres en crisis” izenekoak antzerki laburreko Luis Barahona de Soto saria jaso zuen pasa den urtean. Bertan topo egiten dute sukalde robot saltzaileak eta balizko erosleak. Bigarrenak “Terapia” izena du eta psikologoari bisita egin ondoren bi lagunen elkarrizketaren berri ematen du. “Carrera de obstáculos” deritzonean enpresako zuzendaritzari proiektu bat aurkeztu behar dion emakume exekutibo batek bizi duen une frenetikoa biziko du ikusleak. 


Izenburua: La violación de Lucrecia
La violacion de Lucrecia antzezlanaren kartelaAntzezlea: Nuria Espert
Antzezpen lekua eta data: Teatro Principal antzokia (Vitoria-Gasteiz), maiatzak 21, 20:30etan

William Shakespearen poema dramatiko hau, Miguel del Arcok zuzendutako bakarrizketa da. Testua Erromaren jatorriaren legendan oinarrituta dago eta bertan agertzen dira boterea lortzeko borrokak eta garai hartako emakumearen zeregina. Aktoresak bost pertsonaiak egiten ditu: narratzailea, Lucrecia, senarra, bortxatzailea eta Lucio.

La mujer en escena” zikloa
Emakume Txokoak antolatua, maiatzaren 25a eta ekainaren 1a bitartean, Arrasaten ospatuko da “La mujer en escena” (Emakumea eszenatokian) zikloa. Antzezpen profesionalak izango dira Edurne Agirrezabala eta Josune Monton aktoreen eskutik , eta azkenik, “Mujeres ante la cámara” (emakumeak kameraren aurrean) ikastaroko ikasleen antzezpena egongo da. Azken hau zehaztu gabe dago.
Maiatzaren 25ean , Edurne Arrizabalagak  “Ogiyik karri etzun semia” izeneko lana antzeztuko du Kulturaten, arratsaldeko zazpietan.

Ekainaren 1ean, Josune Montonek “King Kong neska” antzeztuko du, leku eta ordu berean.

Titulua : Urtebetetzea
Antzerti taldea: Juegos de Damas
Antzezpen tokia eta data: Lonbo Kultur Etxea (Arrigorriaga), apirilaren 15ean.

Autoeskola bateko irakasleak diren bi ahizpek afari bat antolatzen dute. Gezurretan aritzen dira horretarako eta beraietako baten urtemuga dela diote. Helburu bat dute: Felisa eta Diana bikotea gonbidatu nahi dute enpresako jabeak Felisa eta Sofia ezagut ditzaten. Azken bi horiek konbentzitu nahi dituzte banketxean kreditu bat eskatzeko. Horrela egingo balute enpresako arazo ekonomikoak gaindituko lituzkete. Soluziobidea, berriz, beste bide batetik etorriko da: Nazariak, Elvira eta Marujaren amak, lankidetza bitxia proposatuko die.

Las presidentas Titulua: Las presidentas/ Emakumezko presidenteak
Antzerki taldea: Nexoteatro
Tokia eta data: Lonbo Kultur Etxea (Arrigorriaga), apirilaren  8an, 20:00etan.

Antzerki lan honetan giro kezkagarria nagusitzen da, drama handia, ironia eta umoreaz nahasten direla. Hiru emakume erretirodunak eta pentsio diru urrikoak hiru industrial bateko inguruetako etxe batean elkarrekin bizi dira behartasun larrian. Arazoak elkarri kontatu beharrean, errealitateari aurre egin barik, gotorleku bihurtzen dute haien etxea. Disimuluz, gezurrez eta ilusiozko harresia altxatzen dute. Aktoreak: Maribel Salas, Sol Maguna eta  Gemma Martínez.

Izenburua: Blue Bird
Antzerki taldea: Anita Maravillas
Antzezpen tokia eta data: Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoa, martxoak 19

Miren Larrea, Valentina Raposo eta Mireia Noguerasek osatzen dute Anita Maravillas konpainia. Giza tamainako txotxongiloak erabiltzen dituzte gerra denborako amodio eta itxaropeneko istorioa kontatzeko. Audrey eta Duncan protagonistek zoriona une zailenetan konkistatu behar dela frogatzen dute.

Izenburua: In-posible realidad
Antzerki taldea: Carmen San Esteban
Antzezpen tokia eta datak: Gasteizko Artium Museoa, martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 1etik 3ra.

Protagonista bakar batek, eszenografiarik gabe, zenbait emakume bizitzara ekarriko ditu kabaretetik espresionismora eta errealismo magikoraino igaroz. Emanaldi bakoitza 40 pertsonentzat murriztuta dago eta ikuskizuna ez dago inoiz itxita, inprobisazioa proposamenaren barruan baitago.

Manta Izenburua: Manta
Koreografia eta dantzaria: Héla Fattoumi
Emanaldiaren tokia eta data: Donostiako dFeria, Arte Eszenikoen Feria. Victoria Eugenia Antzokia, martxoak 17.

Héla Fattoumi egileak berak gauzatzen duen koreografia hau emakumearen gorputzean ipinitako edozein belo edo estalki erabiltzeari buruzko gogoeta da, bereziki emakumea bera bistatik kentzeko edo besteengandik isolatzeko jartzen den estalkiari buruzko gogoeta. Hélak bere burua emakume arabiartzat du. Bi kulturen artean hezia, librea da eta emakumeen askatasunaren ideietatik oso gertu sentitzen da.

 

 

No me hagas daño Izenburua: “No me hagas daño
Antzerki konpainia: Tanttaka
Antzezpen tokiak eta datak: Donostiako dFeria, Arte Eszenikoen Feria. Antzoki Zaharra, martxoak 16. Arrigorriagako Lonbo Aretoa, martxoak 18.  Elorrioko Arriola Antzokia , martxoak 25.

Euskadi, auzolana