2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

EMAKUME BIKAIN GEHIAGO

Maria Bayo, Eusko Ikaskuntzako Humanitate Saria

Jill Abramson kazetariak zuzenduko du The New York Times

Leonora Carrington artista surrealista zendu da

Manal al Sherif, Arabia Saudin espetxeratua autoa gidatzeagatik 

Jasone Cenoz UPV/EHUko irakasleak Hizkuntzalaritza Aplikatuko Espainako Elkartearen ikerketa saria lortu du

Alma Guillermoprieto kazetari mexikotarrak, Agustín Merello Komunikazio Saria jaso du 

María Helena Nazaré Europako Unibertsitateko Elkarteko lehen emakumezko presidentea

Rigoberta Menchú Guatemala-ko presidentziarako hautagaia

Yoana Figueras Zinemaldiaren 59. edizioaren kartelen egilea

Anne-Sophie Pic munduko chef onena Veuve Cliquot sarietan

Helena Pimenta, Antzerki Klasikoko Konpania Nazionaleko zuzendari izandatu dute

Ana María Matutek 2010eko Cenvantes saria jaso du

Fina García Marruz, Poesia Iberoamerikarreko Reina Sofia saria

Arantza Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe, Kritika Sariak euskarazko narrazio eta poesian

Kim Longinotto, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian saritua

Elena Arzak, munduko chef oneen artean finalista

Dinah Shelton, Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordearen lehendakaria

Josefina Aldecoa Rodríguez zendu da

Benita Ferrero-Walder, Euroamérica Fundazioaren presidente berria

Anne Hélène Suárez-ek Stendhal itzulpen saria jaso du

Luna Costantini eta Grace Mallea disenatzaileek Jazzaldiko kartelarako lehiaketa irabazi dute 

Unescok 2011n saritutako bost Emakume Zientzialari

Faiza Al Kharafi, Silvia Torres-Peimbert, Jillian Banfield, Vivian Wing-Wah Yam, Anne L'Hullier

Isabel Arriortua, 2010erko Euskadi Ikerketa saria

Lyz Murray, pobre izatetik Harvardeko lizentziaduna izatera

Pepa Romak Azorín saria irabazi du "Indian Express" nobelarekin

Amanda Hockingen iraultza argitalpenaren munduan

Fátima Frutos-ek Irun Hiria Saria jaso du gaztelaniazko Olenkigintzan

María Reyes Arias, fikzioko Laburmetrai Onenaren Goya Saria

Inés Fernández-Ordóñez RAEko zazpigarren akademikoa

Naroa Agirrek bederatzigarren aldiz irabazi du Espainiako Pertikako txapelketa pista estalian

Jodi Bieber-ek irabazi du World Press saria talibanek moztutako gazte afganiarraren argazkiarekin

Ana González Urteagak dotore-tesi onenaren saria jaso du

National Geographic-ek "Urteko abenturazale" aukeratu du  Edurne Pasaban

Mariola Moncada, Fudam-eko Unibertsitateak (Shangai) Historia dotore izendatuta

Helena Taberna eta Virginia Berasategi, Sabino Arana saria

Leire Olaberria, Omnium Munduko kopa lortu du Australian

 


María Bayo, Eusko Ikaskuntzako Humanitate Saria

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen Maria Bayo soprano nafarrari Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2011ko Saria ematea. Epaimahaiak kontuan izan ditu “haren ibilbide artistiko eta kulturala, eta bere balio humanoa”. Era berean azpimarratu du “haren lanaren unibertsaltasunak” haren  nafar sustraiak, musikarekiko pasioa eta haren  lanbidea barneratzen dituela.

Munduko eszenatoki nagusienetan jardutea, lieder eta oratorio errepertorioak bereziki lantzea eta ondarea berreskuratzeko egindako lana baloratu ditu, bai eta Bayo-ren interes berezia kontzertu-kanta generoa zabaltzeko, euskal kanten errepertorioa grabatuz eta munduan zehar kantatuz.

Bayo, Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da eta lehendik Nafarroako Vianako Printzearen Saria du.

Maria Bayo Fiteron jaio zen 1958ko maiatzaren 28an. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen eta Detmold-eko (Alemania) Hochschule Für Musik Westfalen Lippe eskolan ikasi zuen. Lieder, oratorio eta opera interpretari gisa Europan, Amerikan eta Japonian kantatu du. Oso maiz gonbidatzen dute munduko eszenatoki nagusietan kantatzera, hala nola,  Milaneko Scala, Berlingo Staatsoper, Bruselako la Monnaie, Londreseko Covent Garden eta New Yorkeko Metropolitan, besteak beste.

Azpimarratzekoa da ondare musikala berreskuratzeko egindako lana. XVII mendeko zarzuela barroko eta klasikoak, bai eta XIX eta XX mendeko zarzuelak ekoiztu ditu. Indian emakumeen egoerari buruzko sentsibilizazio kanpainetan parte hartu du UNICEFen eskutik. 35 disko grabatu ditu. 

Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa Saria udazkenean emango diotela badakigu, baina oraindik ez dute datarik finkatu. Sari hau 1995ean eratu zen Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia arloetan ibilbide garrantzitsua izan duten pertsonak nabarmentzeko, baldintza hau betetzen delarik: “saritutako pertsonaren lan orokorrak Baskoniako garapen kulturalari ekarpena egin izana”.
Hasiera

Jill Abramson kazetariak zuzenduko du The New York Times

Jill Abramson kazetaria izango da The New York Times egunkariko zuzendari berria. Horrela, 160 urte dituen egunkari honetako lehen emakume zuzendaria izango da. Irailean hartuko du kargua Bill Keller ordezkatuz. Abramson New Yorken jaio zen eta  kazetari lanetan ibilbide luzea du. Harvarden lizentziatu ondoren NBC telebistan hasi zen kazetaritza lanetan. Handik gutxira lege gaietako The American Lawyer and Legal Times argitalpenean sartu eta edukien zuzendari lanetan ere aritu zen. Ondoren,  Wall Street Journal-en lan egin zuen Washington-eko erredakzioan The New York Times-en jardun aurretik, ikerketa erreportari gisa eta hiri horretako bulegoko buru gisa. 2003an New Yorkera joan zen editore – zuzendari kargua hartzeko eta joan den urtean egunkariko web orriaren eta on-line edizioaren ardura izan zuen.
Kazetaritza munduan, emakumeek gehiengoa osatzen dute baina hala eta guztiz ere, emakume batek zuzendaritza postu bat eskuratzea oraindik  berria da tamalez. Iaz Espainian lortu zituzten 3000 kazetaritza lizentziaturetatik % 70a emakumezkoenak ziren. Estatu batuetan hedabideetako langileen erdia izaten dira emakumeak, % 51a hain zuzen ere. Aitzitik, IWMF-ren (Nazioarteko emakumeen Komunikabideen Fundazioak) Txosten Globalak komunikabideetako emakumeen egoera aztertu du. Horren arabera, esparru honetako goi mailako karguetako % 73a gizonezkoen eskuetan dago.
Hasiera

Leonora Carrington artista surrealista zendu da

Leonora Carrington pintore, eskultore eta idazle surrealistaren heriotzak mundu artistikoan bete ezinezko hutsunea utzi du. Haren bizitza Elena Poniatowska-k berriki idatzita utzi zuen “Leonora” izeneko eleberrian. Maiatzaren 25ean pneumonia baten ondorioz zendu zen 94 urte zituela, konbentzioen eta nazismoaren aurka borrokatu zuen emakume berezi hau.

Leonora Ingalaterrako ehungintzan aberastu zen familia burges batean jaio zen baina txikitatik gizartearen konbentzioen, guraso eta irakasleen aurka joan zen eta lotura erlijioso eta ideologikoak hautsi zituen arlo pertsonalean eta artistikoan emakume librea izateko. Sutsuki bizi izan zen eta bere lengoaia piktorikoa garatzea lortu zuen. Gai zeltikoak, sinbologia alkimikoa, gnostizismoa, kabala, psikologia jungiarra eta budismo tibetarra izan zituen eragile, 2003an “Artstudio Magazine” aldizkarian adierazi zuenez. Ehunka marrazki, eskultura, tapiz eta mural egin zituen, hainbat liburu argitaratzeaz gain. Horien artean aipatzekoak dira “La Casa del miedo”, “Una camisa de dormir de franela”, “El mundo mágico de los mayas”, “La señora Oval: Historias surrealistas”, “Memorias de abajo”, “La puerta de piedra”, “El séptimo caballo y otros cuentos”, “En bas” (autobiografia), “Conejos blancos”, “La invención del mole” eta “La trompeta acústica”.
Marx Ernst margolari alemaniarrak sartu zuen surrealismoan eta berarekin amodio istorio zurrunbilotsua bizi izan zuen. Joan Miró, André Breton, Picasso eta Salvador Dalí ere ezagutu zituen. 1938an Amsterdam eta Paris-eko Nazioarteko Surrealismoko Erakusketa handian parte hartu zuen “La casa del miedo” izeneko ipuin liburuarekin. Max Ernst kontzentrazio eremu batean sartu zutenean depresioak jo zuen eta nazien inbasioaren ondorioz Espainiara etorri zen. Bere aitak hala erabakita Santanderreko eroetxe batean sartu zuten baina  bertatik Lisboara ihes egin zuen. Portugaleko Hiriburuan Renato Leduc diplomatiko mexikarra ezagutu eta berarekin ezkondu zen. Denboraldi batez New Yorken bizi ondoren  1942an Mexikon finkatu zen behin betiko. Senarrarengandik banandu, Emérico “Chiki” Weisz argazkilari hungariarrarekin ezkondu eta bi seme izan zituen: Gabriel eta Pablo.
Mexikon erbestean ziren lagun surrealistekin harremanetan hasi zen berriro, André Breton, Benjamín Peret, Alice Rahon, Wolfgang Paalen, Luis Buñuel eta Remedios Varo margolari espainiarrarekin. Hemen garatu zuen benetan bitxia eta apartekoa izango zen ibilbide artistiko eta literarioa.
Ingalaterrako Isabel II Erreginak Inperio Britainiarraren Ordena eman zion eta 2005ean Mexikoko Gobernuaren esku Arte Ederretako Sari Nazionala jaso zuen.
Hasiera


Manal al Sherif, Arabia Saudin espetxeratua autoa gidatzeagatik

Manal al Sherif saudiarabiarra atxilotua eta emakume presondegi batean espetxeratua izan da Saudi Arabian autoa gidatzeagatik. Bertan ez dago hori debekatzen duen legerik baina “sharian”  jasotako arau erlijiosoetan oinarritu dira emakumea atxilotzeko, horien arabera emakumeek ezin dutelako ibilgailurik gidatu. Agintariek ez diete uzten emakumeei gidatzeko agiria eskuratzen, baina Al Sharif-ek nazioarteko baimena dauka.
Manal al Sherif-ek 32 urte ditu eta sare sozialen bitartez beste emakumeekin batera protesta kanpainari ekin zion emakumeei arau hori desobeditzea eskatuz. Giza eskubideen aktibista hau informatikan aditua da eta Aramco petrolio enpresa saudian lan egiten du. Webetan irudiak eseki ditu emakumeen diskriminazioa salatuz eta ekainaren 17rako emakume eta autoen kontzentrazio baten deialdia egina du.
“2011ko ekainaren 17an, Saudi Arabian gauden emakumeok, nazionalitate desberdinekoak, gure autoak guk geuk gidatuko ditugu” idatzita utzi zuen 'Women2Drive' kanpainako postan. Horretan zioenez, helburua ez da legea haustea edo agintariei desafioa botatzea, baizik eta emakumeen eskubidea erabiltzea. “Gidatzeko baimena dugu eta gidatzeko arauei mugatuko gatzaizkio” defendatu zuen.

Fiskaltza Nagusiak “ordena ez errespetatzea,  gidatzea eta emakumeei gauza bera egitera bultzatzea” leporatzen dio. Giza Eskubideen Asanblada Nazionala izeneko GKE saudiarrak atxiloketa ilegaltzat jo du, emakumeek gidatzeko debekua arau erlijioso bat delako eta gobernuari debekua kentzea eskatu dio. Estatu Batuetako Human Rights Watch (HRW) Giza Eskubideen erakundeak ere Abdulá erregeari Manal al Sharif askatzea eskatu dio.

Arabia Saudi, bertako  emakumeei edo kanpotarrei  gidatzea debekatzen dien munduko herrialde bakarra da. Debeku honen ondorioz emakumeak gizonen menpe daude lanera edo ikastera joateko, bai eta eguneroko bizitzan normaltasunez jarduteko.
Hasiera

Jasone Cenoz UPV/EHUko irakasleak Hizkuntzalaritza Aplikatuko Espainiako Elkartearen ikerketa saria lortu du

Saritua izan da Euskadiko hezkuntza-sisteman, eleaniztasunari buruz egindako ikerketa baten argitalpenagatik.

Hizkuntzalaritza Aplikatuko Espainiako Elkarteak (AESLA) ‘AESLA Ikerketa saria’ eman dio (A modalitatean aritutako ikertzaileentzat) Jasone Cenoz-i, UPV/EHUko Hezkuntza Zientzietako Katedratikoari, ‘Towards Multilingual Education: Basque Educational Research in International Perspective’ izeneko liburuarengatik.
‘Towards Multilingual Education: Basque Educational Research in International Perspective’ liburua Erresuma Batuan argitaratu da, eta bertan Euskadiko hezkuntza-sisteman, eleaniztasunari buruz egindako ikerketen emaitzak eta metodologia aztertzen ditu.

Liburuak 11 kapitulu ditu. Horietan, irakaskuntza elebidunaren eta hiru eledunaren ezaugarriak azaltzen ditu, eta horren helburua nazioarteko komunitate zientifikoari Euskadin egindako ikerketa ezagutzera ematea da. Aztertutako gai batzuek honako galdera hauei erantzuten diete: Zein abantaila du haur-hezkuntzan ingelesa ikasten hastea, 3 edo 4 urterekin?; Arazoa al da hainbat hizkuntza aldi berean ikastea? Hizkuntzak nahasten dituzte?; Zein jarrera dute euskal ikasleek eleaniztasunarekiko? Herritar eleaniztunak izan nahi al dira?; eta, Ikasle elebidunek erraztasun handiagorekin ikasten dute ingelesa?, besteak beste.

Jasone Cenoz UPV/EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedratikoa da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Hezkuntza Zientzien Ebaluazio eta prospektibaren Estatuko Agentziako koordinatzailea (ANEP). Bere ikerketa batik bat, gai hauen gainekoa da: hezkuntza elebiduna eta eleanitza, paisaia linguistikoa, adinaren faktorea, jarrerak eta bigarren eta hirugarren hizkuntzak eskuratzeko pragmatika.

Liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu nazioko eta nazioarteko aldizkarietan. Era berean, ‘International Journal of Multilingualism’ aldizkariaren editorea da (Ulrike Jessner-ekin batera) eta Hizkuntza Aplikatuko Nazioarteko Elkartearen (AILA) eta Eleaniztasunaren Nazioarteko Elkartearen (IAM) zuzendaritzako kidea.
Hasiera

Alma Guillermoprieto kazetari mexikotarrak,  Agustín Merello Komunikazio Saria jaso du

Cadiz-eko Kazetarien elkarteak  XX Agustín Merello Komunikazioa Saria eman dioAlma Guillermoprieto kazetari mexikotarrari haren ibilbide profesionalagatik. Kazetariak erreportaia eta kronika generoak  goi mailara  eraman ditu zorroztasun eta zintzotasunez. Epaimahaikideek José Oneto-k, José Miguel Larraya-k, Pepa Bueno-k, Carmen Morillo-k eta Kity Pastor-ek, inongo zuzendaritzako kargutik egon gabe kazetaritza irauli duen belaunaldiaren ordezkaria dela esan dute. Halaber, haren lana balio literario handikoa dela gehitu dute: “ pertsonai eta gertakizun epiko nahiz jende anonimo eta gertaera arrunten  bitartez  Latinoamerikaren garapena ulertzeko oinarrizkoa”
70. hamarkadaren erdialdera lanean hasi zen The Guardian egunkarian. Urte batzuk beranduago Washington Post-en aritu zen. 80. hamarkadan  Newsweek aldizkariko burua izan zen Hegoaldeko Amerikarako. Hurrengo hamarkadan  The New Yorker eta The New York Review of Books aldizkarietako erreportajeak idazten hasi zen. Kronika horiek  “Al pie de un volcán te escribo” tituluko liburuak bildu zituen.
Kazetariak aitortu du berak egiten duen erreportaje motak, gerraren ingurukoak hain zuzen ere, heriotza bizitzeko modu bat bezala ulertzera eraman duela.
Alma Guillermoprietok dozena bat liburu idatzi ditu. Latinoamerikako gertakizun garrantzizkoenen berri eman ditu: Salvadorreko guda zibila, Peruko Sendero Luminoso gerrillaren gailentze eta porrota, Argentinako gerra zikina, Nicaraguako sandinismoa eta postsandinismoa eta Colombiako gatazka armatua. The New York Times-eko  Ray Bonner kazetari estatubatuarrarekin batera  Ronald Reagan-en gobernua kolokan jarri zuen Salvadorreko Ejerzitoak, Estatu Batuei lagunduta, egindako sarraskia salatzeagatik gerra zibilean  (1980-1992).
1995 García Márquez-ek  Fundación Nuevo Periodismo Iberoamericano  deritzonaren inaugurazioko lantegira gonbidatu zuen Cartagena de Indiasen, (Colombia). Harrezkero Amerika Latinoaren herrialde guztietan kazetaritza lantegiak ematen ditu gazteentzat. Fundazio horretako partaidea izateaz oso harro dago. 2008An Chicagoko Unibertsitateko Centro para Estudios Latinoamericanos delakoan irakasle bisitaria izendatu zuten. 
Iaz Mexikoko Tamaulipas -eko etxalde batean 72 emigratzaileren hilketa ondoren idazle eta kazetari talde bat koordinatu zuen Alma Gillermoprieto-k eta hildakoen  profilak eman zituzten. Ekimen horren xedea da sarraski hura gogoan mantentzea eraildakoei ahotsa emanez zein  haien biografia ezagutaraztea. Omenaldi moduan istorio laburrak idatzi dituzte idazle ospetsu hauek: Alma Guillermoprieto, Elena Poniatowska, Juan Villoro, Roberta Garza, Diego Osorno, Alejandro Almazán, José Gil Olmo, Marcela Turati eta Laura Emilia Pachecok. Aurki,  liburua argitaratuko da.
Hasiera

María Helena Nazaré Europako Unibertsitateko Elkarteko lehen emakumezko presidentea

Aveiro-ko Unibertsitateko errektore ohia den Maria Helena Nazaré irakasle portugaldarrak Europako Unibertsitateko Elkarteko (EUA, ingelesezko sigletan) lehen emakumezko presidentea izango da aurki. Elkarte horrek 47 herrialdetako ia 900 unibertsitate, errektoretza elkarte nazional eta goi mailako irakaskuntzako zein ikerkuntza erakundeak ordezkatzen ditu. EUA Boloniako prozesuaren ordezkari ofiziala da unibertsitate mailan, eta hori horrela izanik, lan eta aholkularitza talde anitzetan parte hartzen du. Elkartea iritzi unibertsitarioen ordezkaria izateaz gain, Europako Batzordearen aholkularia da ikerketa politikei buruzko foro askotan. Gainera, ELGA, Kontseilu Gorena eta UNESCOrekin lankidetzan aritzen da. 

María Helena Nazaré 2012 eta 2015 bitarteko aldian egongo da karguan. Goi mailako irakaskuntzako emakumeen beirazko sabaia hautsi nahi duela argi utzi du. Londreseko King's College-ko doktorea da. Egun EUAko presidente ordea dugu baina laster ordezkatuko du Jean-Marc Rapp presidentea.

Aarhus-en (Danimarka) izandako  EUAren urteko bileran aukeratu zuten. Bertan ere zuzendaritzako beste bost kide izendatu zituzten. Horien artean Esther Giménez-Salinas, Ramón Llull Unibertsitateko errektorea dago.
Hasiera  

Rigoberta Menchú Guatemala-ko presidentziarako hautagaia

1992ko Bake Nobel saria, Rigoberta Menchú, Guatemala-ko presidentziarako hautagaia izango da bigarren aldiz. Gauzak horrela, presidentziarako ordezkari indigena bakarra izango dute Menchú irailaren 11ko  hauteskundeetan. Menchú-k sorturiko  Winaq mugimendu politikoak hala erabaki zuen maiatzaren 7ko asanblada orokorrean. Horrekin batera Frente Amplio de Izquierda deritzonarekin bat etorri nahi dute koalizio bat osatzeko eta hauteskundeetara elkarrekin joateko. Frente Amplio de Izquierda koalizio bat da, hogei herri erakundek osatzen dute. Bere baitan daude gazte, indigena eta nekazarien erakundeak eta baita antzinako gerrilla armatuaren alderdiak, Revolucionaria Nacional Guatemalteca (URNG) eta Alternativa Nueva Nación (ANN).

Inkesten  arabera Otto Pérez Molina eskuineko jeneral erretiratua irabazle izango litzateke hauteskundeetan. Haren atzetik Sandra Torres lehenbiziko dama ohia. Rigoberta Menchú, berriz, ez da botoen %2ra iristen.

Guatemalako Giza- eskubideen aldeko ekintzailea dugu Rigoberta Menchú eta nekazari giroko maya-quiché etniakoa. Haurtzaro eta gaztaroan, pobrezia, arraza bazterkeria eta Guatemaleko goi mailako klaseen zapalketa bizi zituen. Zenbait senide, haren ama barne, militarrek edota  heriotza eskuadroietako polizia paraleloak torturatu eta erahil zituzten. Aita, Espainiako Enbaxadan 1980an, protesta zibil moduan, nekazari talde batekin gorde eta hil egin zuten poliziak sua eman zionean tokiari. Anai-arrebak gerrillarekin bat egitea erabaki zutenean Rigoberta Menchú kanpaina bakezaleari egiteari ekin zion. Horrez bitartez, Liberazio teologiaren kristautasun ideologiaz, Guatemalako erregimena salatu nahi zuen hala nola, nekazari indigenen giza eskubideen urraketa sistematikoa.

Errepresiotik alde egiteko Mexikon erbesteratu zen. Bertan 1983an bere autobiografia argitaratu ondoren, munduan zehar abiatu zen bere mezua zabaltzeko. Nazio Batuen erakundean (NB) hitz egin zuen. 1988an Guatemalara itzuli zen bertako zuzengabekeriak salatzen jarraitzeko. Ordurako bazuen haren nazioarteko itzala handiaren babesa. 1992 Bake Nobel saria eman zioten bere lana errekonozituz. Urte horretan bertan ere  Amerikaren aurkikuntzaren bostehun urteurrena ospatzen zen. Menchú azken ospakizun horren kontra azaldu zen gertakizun horren ondorioz indiar amerikanoek pairatu behar izan zuten sufrikarioaz ahaztu egiten baitziren. Hurrengo urteetan gerrilla eta Gobernuaren arteko artekari lanak bete zituen Guatemalako Bake prozesuan.
Hasiera

Yoana Figueras Zinemaldiaren 59. edizioaren kartelen egilea

Yoana Figueras diseinatzaileak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatu duen kartel lehiaketa irabazi du. Gauzak horrela, diseinatzaile lasartearraren kartelak zinemaldiaren 59. edizioaren irudia izango dira. Deialdia mundu zabaleko diseinatzaileentzat ireki eta 60 proposamen jaso ondoren Donostiako Bi Tanta izeneko enpresan lan egiten duen gipuzkoarrarentzat izango da. Diseinatzaileak Donostiako 2010ko Euskal Jaiaren kartela egin zuen ere. Saila  Ofizialaren afitxean maleta batek zinemaldiaren bidaia egiteko gonbidapen isla irudikatzen du. Zabaltegikoan testuinguruko profila azaltzen da baina sail horretako izenaren letrak ikusgai daude, leku bereko interpretazio ezberdinak zabalduz. Horizontes Latinos sailean kontrastez beteriko begitarte baten gaineko egunsentiaren argitsuak argi eta itzalak ikustarazten dizkigu kolore epeleko mundu batean.
Hasiera

Anne-Sophie Pic munduko chef onena Veuve Cliquot sarietan

Frantziako Anne-Sophie Pic sukaldaria, 3 Michelin izar dituen  emakume bakarra, munduko sukaldaririk onena izendatu dute Veuve Cliquot sarietan. Bi jatetxe, aterpe bat, ardandegi bat eta fundazio bat zuzentzen ditu. Horretaz gain, janari prestatuaren zerbitzu bat zabaltzeko lan egiten ari da egun. Letra, Arte eta Meritu Nazionaleko Ordena jaso duen emakume bakarra da ere.

Valencen jaioa, sukaldari handiak izan ditu familian. Aitonak eta aitak  Maison Vic jatetxea zuzendu zuten, baina Anne-Sophie Pic autodidakta izan zen, sukaldaritza eskola eta liburuetatik urrun. Sukaldaritzara iritsi baino lehen Enpresa Zientziak ikasi zituen New York-en eta Frantziako Goi mailako Kudeaketako Institutuan. Aita hil eta gero,  Maison Vic jatetxeaz arduratzea erabaki zuen eta hark galdutako Michelin izarra berreskuratzea. Amets hori lortu zuen eta egun, urte gogorrak pasa ondoren, egindako ahaleginek mundu mailako errekonozimendua lortu dute.  1997 arte Frantziako Maîtres Cuisiniers erakundean emakumeek sarrera debekatua zutela ez da ahaztu behar, ez eta  2001an orain munduko sukaldaririk onena izendatu diotenari ez ziotela sartzen utzi diplomarik ez zuelako aitzakiaz.
Anne-Sophie Pic produktu xume eta sormenezko plater lauen aldekoa da. Horrekin batera emakumezko ahogozoa errebindikatzen du: kolore ukitua, garraztasun pittin bat, eta gozotasun puntu bat.
Hasiera

Helena Pimenta, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko zuzendari izendatu dute

Helena Pimenta izango da Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko zuzendaria, karguan Eduardo Vasco ordezkatuz, 19 izangai (15 gizon eta 4 emakume) aurkeztu ziren lehiaketa irabazi ondoren. Aurreko lehiaketetan bezala, proposamenekin batera CNTCren gestiorako proiektu osoa aurkeztu behar zen, konpainiarentzat onartutako estatu berrietan jasotzen den arabera. Helena Pimentaren proiektua Plan Zuzentzailearen oinarri izango da eta hurrengo bost urteetan konpainiaren jardueren zuzenbide orokorrak finkatuko ditu.  

Antzerkiaren kontseilu artistikoa

Helena Pimenta, Ur Teatro konpainiarekin hasi zuen ibilbidea Errenterian. Autore klasikoetan espezializatu zen, Shakespeare-ren antzezlanetan, bereziki, eta 1993an Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen “Sueño de una noche de verano” lanarekin. Aldi berean Enzo Cormann edo Juan Mayorga dramaturgo garaikideen lanak ere antzeztu zituen. Pimentak ezagutzen du konpainia nazionala, beraientzat zuzendu baitzuen duela hiru urte Lope de Vegaren “La noche de San Juan” . Aurten beste konpromiso batzuk baditu, bere konpainiarekin “Macbeth” estreinatzea eta Meridako festibala inauguratzea.

González-Sinde Kultur Ministroaren ustetan, Pimentaren proiektuak tradizioa eta modernitatea batzen ditu eta CNTCak gaur egun Espainian eta munduan suposatzen duena eta etorkizuneko erronkak ere miretsi eta errespetatzen ditu. Pimentaren proiektuaren hiru lerro nagusietan aktorea, hitza eta bertsoa daude lehenik, eta egungo sormen eszenikoa ere azpimarratzen da, garatuko den CNTC Gaztea proiektu kutunarekin batera.

Helena Pimentak Ingeles eta Frantses Filologia ikasketak egin zituen Salamanca Unibertsitatean eta 1986tik jardun da zuzendaritza eszenikoan profesionalki. 1987an UR Teatro Antzerkia izeneko konpainia sortu zuen. Era berean, Errenteriako Antzerki Eskola fundatu eta zuzendu zuen (1987- 1993) eta Errenteriako Niessen Aretoko programazioaren ardura izan zuen (1987-1995).

Antzerki, Zuzendaritza eta Dramaturgia ikastaro, mintegi eta eskolak ematen ditu Espainian eta kanpoan. RESADeko zuzendaritza eszenikoko irakaslea izan da (2004- 2005), bai eta Santiagoko Unibertsitatea, Burgoseko Antzerki Eskola, Aragoiko Zentro Dramatikoa edo Barakaldoko Antzerki eskolakoa ere. Ertainetako, antzerki eskoletako eta unibertsitatetako ikasleentzat antzerki programa pedagogikoak egin ditu. Hainbat lehiaketetako epaimahai ere izan da, besteak beste, Donostiako Hiria, Calderón de la Barca, María Teresa León, Madrilgo Lehieketa Koreografikoa, Antzerki Sari Nazionala eta Literatur Dramatikoko Sari Nazionala. Hauek dira berak idatzi eta zuzendu dituen lanak: “Cándido” (1983), “Dantería” (1984), “Procesados” (1986)  eta “Xespir” (1987).

Aipatutako 1993ko Antzerki Sari Nazionalaz gain, beste zenbait sari irabazi ditu, hala nola, Eszena Zuzendarien Elkarteko Zuzendaritza Onena 1996an “Romeo y Julieta” obragatik eta 1998an “Trabajos de amor perdidos” lanagatik; El Cairoko Nazioarteko Festibaleko Epaimahai eta Kritikoen Ikuskizun Onenaren saria 1993an “Sueño de una noche de verano” obrarekin eta Lazarillo Saria 2002an, antzerki ibilbide onenarentzat.
Hasiera


Ana María Matutek 2010eko Cervantes saria jaso du

“Nire bizitza literario eta pertsonaleko egunik garrantzitsuena da, biak beti joan direlako elkarrekin” esan zuen Ana María Matutek erregeak letra hispanikoen oparirik garaiena den Cervantes Saria eman zionean. Ekitaldia Alcalá de Henareseko Unibertsitatean izan ohi da eta horren aurretik idazleak bere lana frankismoan jasan zuen zentsurari buruzko erakusketa ikusi zuen. Sarituarekin batera Ana María Moix, Carmen Riera, Soledad Puértolas eta Ángeles Caso izan ziren.

Ana María Matute Cervantes saria jasotzen duen hirugarren emakumea da, sari honen historiaren hiru hamarkadetan, María Zambrano filosofo espainola eta Dulce María Loynaz.
Poeta kubatarraren ondoren. 
Bere idazkia irakurtzeko ez zen mailara igo, behean, jndetik gertu gurpildun aulkitik  hitz egin zuen. Esker oneko hitzaldian literaturarekiko pasioaz aritu zen eta San Juanen esaldi bat aipatu zuen: “Maite ez duena hilik dago”. Ondoren, bere esaldi bat gehitzera ausartu zen “Asmatzen ez duena ez da bizi”.  2003an sari bera jaso eta duela gutxi zendu den Gonzalez Rojas poeta txiletarra gogoratu zuen, bai eta Cervantes saria jasotako zendu guztiak. Bere haurtzaroaz eta narratzaile hastapenaz mintzatu zen. Cervantes ez zuen ia aipatu, Quixote ordea, bai: “gizon on, bakarti, triste eta amesti hura, ohorean eta balentrian sinesten zuen, bizitza asmatzen zuen”.
Hasiera

Fina García Marruz, Poesia Iberoamerikarreko Reina Sofía saria

Fina García Marruzek (La Habana, 1923) jaso du Poesia Iberoamerikarreko Reina Sofía XX saria, 42.100 eurotakoa.
Berarekin hiru dira sari hau jaso dutenak: Sophia de Mello Breyner portugaldarra (2003) eta Blanca Varela peruarra (2007).

Ahots femenino gutxi izateak eta kubatarra bezalako tradizio poetiko indartsuak eragin handia izan dute epaimahaiaren erabakian, saritu berriak Nikaraguako Ernesto Cardenal edo  Urugayko Ida Vitale poeta finalistak gailentzeko. Horrela aitortu zuen epaimahaiko kide izan zen Luis Antonio de Villenak. Beste kideak irakasle eta idazle hauek izan ziren: Víctor García de la Concha, Jaime Siles, Soledad Puértolas, Carmen Posadas, Fernando de la Flor, Marie-Claire Zimmermann eta Pablo Brines.

Hamar bat poesia liburu idatzi ditu García Marrufez, besteak beste, “Visitaciones” (1970), “Viaje a Nicaragua” (1987) eta bereziki, “Créditos de Charlot” (1990) baina bere poesia ez da asko zabaldu Kubatik kanpo. Sormen lanaz gain, Habanako Liburutegi Nazionalean lan egin du. Bertatik José Martínen lan osoen edizio kritikoa egin zuen. Orígenes izeneko kubatar taldearen “suzia” deitu zion Pablo Brines poetak. Talde berean senarra zuen Cintio Vitier ere bazegoen. 
Poeta honek jasotako sarien artean aipatzekoak dira Alejo Carpentier Ordena, Kubako Zientzia Akademiako 30 Urteurreneko Domina, Fernando Ortiz Domina, 1991ko Kritika Sari Nazionala, eta Pablo Neruda Poesia Saria 2007an.
Hasiera

Arantza Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe, Kritika Sariak euskarazko narrazio eta poesian

Arantxa Urretabizkaiak, “3 Mariak” eleberriarekin eta Miren Agur Meabek “Bitsa eskuetan” poema liburuarekin irabazi dituzte Kritika Sariak narrazio eta poesia sailetan. Beste hiru idazlek jaso dituzte Estatuko beste hizkuntza ofizialetako sariak: Juana Castro Kordobako idazleak “Cartas de enero” poema liburuarekin 2010eko poesia liburu onena gaztelaniaz; Anna Monterok “Teranyines”, katalanez; eta Marga do Valek “A cidade sen roupa ao sol” galegoz.
Arantza Urretabizkaiak (Donostia, 1947) “3 Mariak” eleberri sarituan laurogei urteko hiru emakume adiskideen istorioa kontatzen du. Liburua Durangoko azokan agertu zen 2010ean eta honekin, Urretabizkaia liburu-dendetara itzultzen da 12 urteko isiltasunaren ondoren.

Meaberen “Bitsa eskuetan” liburuak eguneroko gaiak lantzen ditu, amodioa, bakardadea, sexua, denboraren iragana, ukitu autobiografikoarekin, eta heriotzari dedikaturiko poemek garrantzi handia hartzen dute obran.
Kritika Sariak Literatur Kritikarien Elkarte Espainolak (Asociación española de críticos literarios) ematen ditu. Ez dute diru saririk baina urtero estatuan ematen diren literatur sari entzutetsuenak dira. 50. hamarkadako erdialdean eratu ziren eta lehen edizioan sari bakarra eman zuten, gaztelaniazko narrazioarena. Gero poesia saria eratu zuten eta 1976tik aurrera bi kategoriatan ematen da Estatu espainoleko lau hizkuntza ofizialetan.
Hasiera

Kim Longinotto, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian saritua

Kim Longinotto (Londres, 1952) zuzendari britainiarrak jaso zuen ohorezko saria Donostiako Giza Eskubideen IX Zinemaldian bere ibilbide profesionalagatik. Bere lanetan emakumeek jasaten dituzten injustiziak salatzen ditu. 30 urtez egindako hogei bat dokumentalen egileak saria jasotzean esan zuen “dokumentaletan lagundu didaten pertsona asaldatzaile eta borrokalariei eskaini nahi diet. Haien aldean, nik ez dut ezer arriskatzen. Nire asmoa gertatzen denaren testigantza ematea da”.

Kim Longinotto Europako dokumental sozialen zuzendari ospetsuenetakoa da. Zinemaldian proiektatu bere azken lana “Pink saris” izan da. Indiako nerabeen inguruko tradizioen aurka borrokatzen duen Sampat Pal aktibista indiarrean oinarrituta dago eta ezkontza behartuak nahiz familia edo senarren tratu txarrak jasaten dituzten nesken egoera salatzen du. “Sisters in Law” (2005) bere beste dokumentalak tratu txarrak izan dituzten emakume eta haurren defentsan diharduten epaile eta fiskal baten lana azaltzen du.  “Gaea Girls” (2003) lanean emakume borrokalari japoniar talde baten eguneroko istorioak kontatzen ditu. “The Day I Will Never Forget” (2003) dokumentalean emakumeen genitalen mutilazioa agertzen da. Eta “Rough Aunties” (2008) abusu sexualen biktimak izan diren emakumeen inguruan antolatzen da.

Emakume asaldatzaileak miresten dituela esan du. Bere filmetan emakume hauek ez dira biktima bezala agertzen, bere esperientzia txarretatik irten direnak baizik. Bere hurrengo dokumentala Pakistanen egingo du. Iranek bezala, herrialde honek “sutu” egin duela esan badu ere, “pena merezi duten pertsonak badaude” adierazi zuen.

Kim Longinottok sari anitz irabazi ditu, besteak beste, Sundance Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Nagusia “Rough Aunties” (2009) lanarekin, Cicae Saria Cannes Zinemaldian “Sisters in Law” (2005) lanarekin, Britainia Handiko Bafta Saria eta FIPA Saria Miarritzen “Divorce Iranian Style” (1996) lanarekin.
Hasiera

Elena Arzak, munduko chef onenen artean finalista

Elena Arzak Veuve Cliquot emakume sukaldarientzako sortu berri den sarirako hiru sukaldariren artean hautagai da. Saria hau lehenengo aldiz antolatu du “Restaurant” aldizkari britainiarrak munduko emakume chef onena hautatzeko, eta irabazlea datorren apirilaren 11n emango da jakitera. Beste bi finalistak Maison Pic jatetxeko Anne-Sophie Pic frantsesa eta Dal Pescatore jatetxeko Nadia Santini italiarra dira. Epaimahaia 27 adituek osatzen dute, urtero munduko 50 jatetxerik onenak aukeratzen dituztenak, hain zuzen ere. Sariak San Pellegrinoren babesa du.

“Restaurant” aldizkariak azpimarratzen duenez, Elena Arzak  donostiarra bere familiako laugarren belaunaldiko ordezkaria da jatetxean. Arzak jatetxea 1897an sortu zuten Elenaren birramonak eta aitonak Donostiako kanpoaldean. Elena ama, amona eta izeba bezalako emakume chef sendoen artean hazi zen, eta gero sukaldariburu onenengandik ikasi zuen, hala nola, Ducasse, Troisgros eta Adrià. Arzakera itzuli zenean, jatetxeko laborategian hasi zen lanean, plater berriak eratu eta antzinatasuna eta modernitatearen arteko oreka bilatu nahian. Juan Mari Arzac aitarekin dihardu eta elkarrekin sukaldaritzaren mugak frogatzen ari dira, bata bestearen lanarekin inspiratuz.
Hasiera

Dinah Shelton, Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordearen lehendakaria

Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordeak (CIDH Comisión Interamericana de Derechos Humanos gaztelaniaz) Dinah Shelton estatubatuarra aukeratu du Estatu Amerikarren Antolamenduko (OEA, Organización de Estados Americabnos, gaztelaniaz) erakunde autonomo honen lehendakari. 2010etik postu honetan izan den Felipe González txiletarra ordeztuko du.
George Washington Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Nazioarteko Zuzenbide irakasle izanik, Zuzenbide irakasle ere izan zen Notre Dame Unibertsitatean eta irakasle bisitari Estatu Batuetako eta Frantziako zenbait unibertsitatetan. Estatu Batuetako Apelazio Gorteko Bederatzigarren Zirkuituko Bulegoa zuzendu zuen eta Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuko Ikasketa Buru izan zen. Nazioarteko zuzenbideko aholkulari izan da Nazioarteko Osasun Erakundean, Nazio Batasuneko Ingurugirorako Programan, Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundean eta Nazio Batuetako Entrenamendu eta Ikerketarako Institutuan, besteak beste. 19 liburu idatzi ditu eta dozenaka artikulu eta liburu atal idatzi ditu giza eskubide eta nazioarteko zuzenbideari buruz.
CIDH edo Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordea Estatu Amerikarren Antolamenduko organo nagusi eta autonomoa da. Bere agindua Estatu Amerikarren Antolamenduaren eta Giza Eskubideei buruzko Konbentzio Amerikarraren Kartatik sortu da. Zona horretan giza eskubideak sustatzeko xedea du eta Estatu Amerikarren Antolamenduaren organo aholkulari gisa dihardu gai horretarako. Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordea zazpi kide independentek osatzen dute eta Estatu Amerikarren Antolamenduko Batzar Nagusiak hautatzen ditu pertsonalki.
Hasiera

Josefina Aldecoa Rodríguez  zendu da

Josefa Rodríguez Álvarez (La Robla, León, 1926-3-8), Josefina Aldecoa ezizenez ezagutzen zena, 85 urte zituela zendu da biriken hutsegitea zela eta.
Maistra baten biloba eta ama izan den idazle honek Filosofia eta Letrak ikasi eta Pedagogiako doktorea zen. Doktorego tesian umeen eta artearen arteko harremana ikertu zuen. Ignacio Aldecoa idazlearen alarguna zenak urteak eman ditu lan pedagogikoan. Gauzak horrela, 1959 urtean Madrileko Colegio Estilo sortu zuen, Institucion Libre de Enseñaza-ren hezkuntza filosofian oinarrituta. Ikastexe hori humanista eta laikoa izaki, estatuko  hezkuntza frankistatik edota kleroak eta mojek kudeatzen zuten hezkuntzatik alde egiteko aukera bat zen.
Gaztela eta Leon-eko Letren Saria jaso zuen haren idazlanenengatik. 50. hamarkadako Carmen Martín Gaite, Rafael Sánchez Ferlosio, Alfonso Sastre, Jesús Fernández Santos eta  Ignacio Aldecoa-rekin harremanak izan zituen. 1952an Ignazio Aldecoarekin ezkondu zen. Bere ipuingintza intimismo eta kostunbrismoaren artean kokatzen dugu.
Haren idazlanen artean 1991 eta 1997ren bitartean argituriko trilogia nabarmentzen da.   “Historia de una maestra”, “Mujeres de negro” eta  “La fuerza del destino” eleberriek osatzen dutena,  hain zuzen ere. 1998an, bere ilobarekin izandako esperientziak kontuan harturik  “Confesiones de una abuela” saiakera idatzi zuen; 2000an “Fiebre” ipuin bilduma plazaratu eta 2002an  “El enigma” eleberria argitaratu zuen. 2005ean gaztaroan idatziriko “La casa gris” kaleratu zuen eta 2008an “Hermanas” izenekoa.
Zendu baino astebete lehenago Gobernuak ematen duen Berdintasun Balioen Sustapen domina jaso zuen.
Hasiera


Benita Ferrero-Waldner Euroamérica Fundazioaren presidente berria

EBko Kanpo Harremanetarako komisario ohia den Benita Ferrero-Waldner-ek  Euroamérica Fundazioaren lehendakaritza hartu du bere gain. Entitate hori 1999an sortu zuten, Europa eta Iberoamerikaren artean ulermena eta elkarlana bultzatzeko asmoz.
Fundazioak komunikatu bat kaleratu du. Horretan Ferrero-Waldner-ek gizarte zibilaren elkarlanaren aldeko eredua jarraitu nahi duela diote. “Mila milioiko biztanletako lurraldean elkarrizketa indartzeko. Munduko agertokian. Mendebaldearen rolari  erabateko garrantzia ematen dion honetan”.  
Diru etekin gabeko erakunde honek antolatzen dituen jardueretan Atlantikoz bi aldetan burutzen diren foroak nabarmentzen dira. Bai eta Espainiako negozio eskoletan gradu ondoko ikasle latinoamerikarrentzat Fundación Carolinaren beka programan partaidetza.
Benita Ferrero-Waldner honako erakundeetako partaidea da: Norman Foster arkitektoaren Nazioarteko Aholkularitza Batzordea, Príncipe de Girona Fundazioaren Patronatua, Elkarrizketa eta Nazioarteko  Harremanetarako Fundazio Patronatua, FRIDE (gaztelaniazko sigletan). Austrian jaioa, alemana du ama hizkuntza baina beste hauek ere hitz egiten ditu: frantsesa, ingelera, espainola  eta italiera. Liburuak ere argitaratu ditu. Horien artean "Charting course in a changing world" eta “La Cooperación para el Desarrollo, retos y visiones”.
European Voice Magazine-k Urteko Diplomatua (“European Diplomat of the Year”) izendatu zuen 2007an. 2006ko uztailean Unibertsitate Amerikar- Libaniarrak Doktore Honoris Causa izendatu zuen; Salzburgo-ko  Paris-Lodron  Unibertsitatean zuzenbideko doktorea da.
2009ko abendutik 2010ko otsaila bitarteko aldian garatu du haren karrera politikoa, Europako Merkatalgorako eta Auzotasun Politikarako Komisiario moduan. Bost urtetan  (2004-2009) Europako Kanpo Harremanetarako eta Auzotasun Politikarako komisarioa izan da. Hori baino lehen,  Austriako Kanpo Harremanetarako ministro federala izan zen. Francisco Ferrero Campos filologo espainiarrarekin ezkonduta dago.
Hasiera


Anne Hélène Suárez-ek  XXI Stendhal itzulpen saria jaso du

Consuelo Berges itzultzaileak (1899-1988) bere izenez sortu zuen Fundazioak Anne Hélène Suárez saritu du. Sariak aurreko urtean  frantsesetik gaztelaniara ekarritako itzulpenaren bat  nabarmendu nahi du. Oraingo honetan Fred Vargas-en “La tercera virgen” nobelari eman diote saria.
Frantsesa, ingelera, txinera eta errusierako  itzultzailea izateaz gain,  Txinako Hizkuntza eta Literatura zein  Itzulpengintza  irakasten ditu Suarez-ek Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ez da jasotzen duen lehenbiziko saria. 2003an Ángel Crespo Itzulpengintza Saria eman zioten  Anne Cheng-en “Historia del Pensamiento chino” gaztelaniazko itzulpenagatik. Honako itzulpen hauek nabarmentzekoak ditugu: “Lun Yu, Reflexiones y enseñanzas de Confucio” (Kairós, 1997), “Libro del curso y de la virtud (Dao de Jing)”  Lao Zi-rena (Siruela, 1998) eta “Vivir”,  Yu Hua-rena (Seix Barral, 2010). 2007an hasiera eman zion Fred Vargas-en  nobelagintza itzultzeari  Siruela argitaletxerako: Sin hogar ni lugar” (2007), “Un lugar incierto” (2010) eta “El hombre del revés” (2011) itzuli ditu. 

Itzultzaile moduan 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du. Egun, beste bi nobela moderno  itzultzen dihardu:  “El vendedor de sangre” Yu Hua-rena  eta “El sueño de la aldea Ding” Yan Lianke-rena.
Hasiera

Luna Costantini eta Grace Mallea diseinatzaileek  Jazzaldiko kartelarako lehiaketa irabazi dute

Donostiako Jazzaldiko 46. edizirako txartel lehiaketa irabazi dute Luna Costantini eta Grace Mallea diseinatzaileek 1.758 lanen artean garaileak suertatu zirelarik. Luna Costantini Varesen (Italia) jaioa da; 29 urte ditu eta egun Bartzelonan bizi da. Milan-en diseinu grafikoa ikasi zuen. Grace Mallea arkitektoak 32 urte ditu eta Valparaison (Txile)  jaioa da. Txartelaren ideia horrela azaldu dute: “ jazz kontzertu batean parte hartzen duten instrumentu jotzaileen  aurkezpena da  komik euskarrian”. Comic_JazZ izenez aurkeztu lanak 1.200 euro jaso ditu. Milaka lagunek ikusiko dutela aurreikusten da.
Hasiera

Faiza Al Kharafi, 

Korrosioari buruzko lanengatik saritua. Arazo hau funtsezkoa da uraren tratamendua eta petrolioaren industriarako. Kuwaiten jaioa, Faiza Al-Kharafik Egiptoko Am Shams Unibertsitatean lizentziatu zen, eta ondoren, bere herrialdera itzuli Kuwaiteko unibertsitatean masterra eta doktoretza ikasketak egiteko. Gero unibertsitate horretan irakasle eta ikertzaile bezala aritu zen eta lehenengo emakumea izan zen bertako lehendakari, 1993tik 2002ra. 2009an Kuwait – Frantzia Kimikako Lehen Sinposioaren sustatzaile izan zen. Gaur egun, Garapen Bideko Mundurako Zientzietako Akademiako  (TWAS) lehendakariordea da eta kimikako eskolak ematen ditu Kuwaiteko Safat Unibertsitatean.
Hasiera

Silvia Torres-Peimbert

Unibertsoa ulertzeko funtsezkoak diren nebulosa planetarioen konposizio kimikoari buruzko ikerketagatik. Mexikon jaioa, Kaliforniako Berkeley unibertsitatean doktoratu zen. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Zientzia Fakultatean eta Astronomia Institutuan eskolak eman zituen eta gaur egun irakasle emeritua da. 2009tik UNAMeko zientzia fisiko eta kimiko eta ingeniaritzako koordinatzailea da. Astronomiako Sozietate Amerikarreko eta Garapen Bideko Mundurako Zientzietako Akademiako (TWAS) kide da, eta Nazioarteko Astronomia Batasuneko (UAI) lehendakariorde izan da.
Hasiera

Jillian Banfield

Muturreko baldintzetan bakterien eta materiaren portaerari eta horrek lurreko ingurugiroan dituen eraginei buruzko lanengatik.
Australian jaioa, Australiako Unibertsitate Nazionalean geologian graduatu zen. Geroago, Estatu Batuetako Johns Hopkins Unibertsitatean lur eta planeta zientzietako doktoretza egin zuen. 1990etik 2001era Wisconsin – Madison Unibertsitateko irakasle izan zen. Gaur egun Kaliforniako (Berkeley) Unibertsitateko irakaslea da eta Lawrence Berkeley Laborategi Nazionaleko ikerlari. Bere lan zientifikoak sari anitz jaso ditu, besteak beste, Mineralogiako Sozietate Amerikarraren Saria, MacArthur beka eta John Simon Guggenheim Fundazioaren beka. 2006an Estatu Batuetako Zientzietako Akademia Nazionaleko kide aukeratu zuten.
Hasiera

Vivian Wing-Wah Yam

Argia igortzen duten materialei eta eguzkiaren energia jasotzeko metodo berritzaileei buruzko ikerketengatik. Hong Kongen jaioa, bertako unibertsitatean ikasi eta doktoretza lortu zuen. Hong Kongeko Hiri Politeknikoan lan egin ondoren, 1990ean Hong Kongeko Unibertsitatera joan zen eta bertako katedraduna izendatu zuten 1999an. 2000tik 2005era Kimikako Departamenduko zuzendari izan zen unibertsitate horretan eta 2009an Philip Wong Wilson Wong Kimika Energetikoko Katedrako titularra izendatu zuten. Txinako Zientzietako Akademiako eta Garapen Bideko Mundurako Zientzietako Akademiako (TWAS) kide da. Bere lanek Erresuma Batuko Kimikako Sozietate Errealaren mendeurrenaren domina jaso dute.
Hasiera

 
Anne L’Huillier

Autosegundo batean (segundo baten milamilioiren milamilioia) fenomenoak hartu ditzakeen argazki aparailu azkar bat sortzeari buruzko lanengatik. Frantzian jaioa, Paris VI Unibertsitatean zientzia fisikoko doktoretza lortu zuen. Suedia eta Estatu Batuetan doktoretza ondoko ikasketak egin zituen. Bederatzi urtez Frantziako Energia Atomikoko Komisaritzan ikertzaile gisa lan egin ondoren Suediako Lund Unibertsitatera joan zen eta 2997tik fisika atomikoko irakasle da bertan. Bere lan zientifikoak sari anitz jaso ditu. Fisikako Sozietate Amerikarreko eta Suediako Zientzien Akademiako kide da.
Hasiera


Isabel Arriortua, 2010 Euskadi Ikerketa Saria

María Isabel Arriortua EHUko katedradunak Euskadi 2010 Ikerketa Saria jaso du, Zientzia eta Teknologia sailean. Epaimahaiko buru izan den Margarita Salas ikertzaileak sarituaren ibilbide profesional sendoa azpimarratu zuen.
Isabel Arriortua Marcaida (Barakaldo, 1950) 1976an lizentziatu zen eta 1981ean Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu Zientzia Kimikotan. Unibertsitate honetan bertan Kristalografia eta Mineralogiako Katedra lortu zuen 1992an. Bere karreraren hasieratik
Ikerlari gazte talde baten aitzinean jarri zen, egungo Material Kristalinoei buruzko "IMaCris/MaKrisl" Ikerketa Taldearen muina izan zena. Bere lehen ikerlanak Materialen Zientzien arloan eginak dira. 1986tik aurrera Arriortua irakasleak deialdi nazional eta naziotik kanpokoetan parte hartu zuen eta diru laguntza garrantzitsuak jaso ikerketa proiektuetarako eta ekipamendu zientifiko aurreraturako.

EHUko SGIker-eko (Ikerketa Zerbitzu Nagusiak) zuzendaria da eta erakundeaz zein euskal zientzia eta teknologiaz dakien guztia funtsezkoa izan da Euskampus Proiektua lantzeko. Proiektu hau Nazioarteko Bikaintasun Kanpustzat jo du Hezkuntza Ministerioak. Gaur egun, nazioarteko mailan, ANEP (Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva, gaztelaniaz) erakundearen Materialen Zientzia eta Teknologia arloko koordinatzailea da. 320 artikulutik gora idatzi ditu eta 400 kongresu eta bilera zientifikotan parte hartu.
Sariaren berri izan ondoren, Arriortuak ikerketa eta industriaren artean sinergiak eratzearen garrantzia azpimarratu zuen. “Duela denbora asko konpondu genuen auzia, ikerketa erabilgarriak diren emaitzak jasotzeko zuzenduta ote zegoen eztabaidatzen zuena. Ikerlari garenok badakigu gure lana erabilgarria izan behar dela, merkatuan produktu bat jartzeko ibili behar den bidearen lehen mailetako arloetan ari bagara ere”.

Euskadi Ikerketa Sariaren Zientzia eta Teknologia sailak, Oinarrizko Zientziak, Bizitza eta Osasun Zientziak, Teknologiak eta Arkitektura arloak barneratzen ditu. Bere helburua jarduera zientifikoa sustatzea da. Bi urtetik behin ematen da eta dirusaria 36.000 eurotakoa da.
Hasiera

Lyz Murray, pobre izatetik Harvardeko lizentziaduna izatera

Lyz Murrayk zoritxarra gainditu ahal izan du esfortzu eta nekaezintasunez. Bere bizitza oso ezaguna da Estatu Batuetan eta orain eman da jakitera Europan bereziki “Breaking Night” (Gaua hautsiz) liburua dela eta. Bertan Bronxen bizi izandako haurtzaro eta nerabezaroa kontatzen du. 1980ko irailean jaio zen eta bizitza zitala izan zuen bere gurasoek diru guztia drogatan gastatzen zutelako. Lyz nerabe zelarik, bere ama ospitalera eraman zuten HIES zuelako. Bere aitak GIB zuen eta etxeko alokairua ordaindu ezinik aterpetxera joan zen bizitzera, Lyzen ahizpa lagunekin bizitzera joan zen bitartean.  Bera “homeless” edo etxegabe bihurtu zen. 16 urte zituela bere ama hil egin zen eta Lyz eskolara itzuli zen. New York Times-en beka bat lortu zuen Harvard Unibertsitatera joateko eta 2009an psikologian graduatu zen. Bere liburuan John Wooden saskibaloi entrenatzailearen esaldi hau sartu du: “ez utzi egin ez dezakezuna, egin dezakezunaren oztopo izatea”, hain zuzen ere, Murrayk jakitera eman nahi duen bizitza filosofia laburbiltzen duelako. Orain, 3 urte dituela, munduan zehar dabil bere istorioa gazteentzat lagungarri izateko asmoarekin.
Hasiera


Pepa Romak Azorín saria irabazi du “Indian Express” nobelarekin

Pepa Roma idazle eta kazetari kataluniarrak Azorin Nobela Saria eskuratu du “Indian Express” lanarekin, Indiara bidaiatzera erabakitzen duten bi lagunen istorioa. Saria Planeta argitaletxeak ematen du eta 68.000 eurotakoa da.

Hogeita hamabosgarren edizio honetara 94 nobela aurkeztu ziren. Irabazleak prentsaurrekoan adierazi zuenez, nobela “adiskidetasunaren mitifikazioaren” analisia da. Bigarren aldia da egile honek India aukeratzen duena istorio bat kokatzeko. “Mandala”  liburuarekin Andaluziako Nobela Saria irabazi zuen 1977an, eta istorio hau ere Indian dago kokatuta. Orain iniziazio bidai honi ekin dio zenbait gai tratatzeko: mundu globalizatuaren zergatia, egunerokotasunaren haustura, askatasunaren nahia.

Gonzalo Torrente Ballester, Luis Antonio de Villena, Luis Racionero, Jesús Ferrero, Dulce Chacón, Luisa Castro, Javier García, Ángela Becerra edo Manuel Mira bezalako idazleek ere irabazi dute sari hau. Iaz, Begoña Arangurenek irabazi zuen “El amor del Rey” lanarekin.
Hasiera

Amanda Hockingen iraultza argitalpenaren munduan

26 urterekin, Minnesotan jaiotako gazte hau atari digitaletako idazle independente arrakastatsuena bihurtu da, eta argitalpen industria iraultzen ari da. Estatu Batuetako bere adineko gazte askok eta askok bezala bere lehen enplegua plater-garbitzaile bezala lortu zuen eskolan zelarik eta ikasketak amaitzean minusbaliatuekin lan egin zuen. Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zuen eta hamabi nobela idatzi zituen, nahiz eta horiek plazaratzeko argitaletxerik ez aurkitu. 2010aren hasieran bere blogean idazten zuen eta bere lanak berak argitaratzea otu zitzaion, Amazon denda digitalak ematen zizkion tresnak eta Kindle liburu elektronikoen irakurlea erabiliz. Honek banaketa, inpresio, inbentario eta ekoizpen kostuak ezabatzen ditu eta autoreak %70 eta Amazonek %30 eskuratzea ahalbidetzen du. 2010eko apirilean bi nobela argitaratu zituen modu honetan eta beste zazpi geroago. Urte erdi ondoren 185.000 ale saldu zituen. Fenomeno honen atzetik ez zen marketin kanpainarik egon. Hockingek sare sozialetan kontatu zuen eta gainerakoa literaturari buruzko zenbait blogetan ateratako aldeko kritikek lortu zuten. Gaur egun bere salmentak 900.000 aletakoak dira. Bere liburu elektronikoak salgai daude dolarreko 90 zentimo eta 2,99 dolarretan, eta bere liburu fisikoak 8,99 eta 9,99 dolarretan.
Richelle Mead bezalako idazleek eta John Hughes bezalako zinemagileek inspiratuta, Hockingek banpiro eta zonbien istorioak idazten ditu osagai erromantiko batekin. Berak “gazte urbanoentzako fantasiak eta amodiozko istorio paranormalak” deitzen die bere lanei. Hockingen zenbait lan USA Todayko zerrendako liburu salduenen artean daude, aldizkari ezagunetan elkarrizketatzen dute eta bere lanaren bat zinemara eramateko zenbait proposamen jaso du.
Hasiera

Fátima Frutos-ek Irun Hiria Saria  jaso du gaztelaniazko Olerkigintzan


Fátima Frutos-en (1972) “Andrómeda encadenada” olerkari bildumak  Irun Hiria Saria  jaso du gaztelaniazko arloan. Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Langintza  eta Comillas Unibertsitate Pontifizian Soziologia ikasi zituen.  Madrileko Compluteneseko  indarkeria generoaren biktimen arreta integrala eta   Berdintasun Politikak  gradondorengoko titulua du. Genero, berdintasun eta indarkeriaren prebentziorako  aholkulari gisa lan egin du udal, enpresa, sindikatu, erakunde publiko zein GKEetan, batez ere Nafarroako Komunitate Foralean. Zeinbat udal berdintasun planetan aholkulari moduan lan egin du, esaterako,  Malagakoarenean. 2005ean Salvadorreko Universidad Centroamericana-ko irakasle gonbidatua izan da honako masterretan: Psikologia Komunitaria eta Hondamendi Naturalak eta Indarkeria.Mintegi eta kongresuetan emandako  hitzaldiek diskriminazio bikoitza azaldu dute: emakumea eta ezintasuna, ahalbideratze eta genero ikuspuntua. Ikusmeneko ahalmen urritasuna duen Espainiako lehenbiziko genero teknikaria izan da. Egun Nafarroako Villava-Atarrabia udalean dihardu.
Haren olerkiak aldizkari espezializatuetan argitaratu dute,    “Río Arga”, “Una vez en Pamplona” eta “Constantes vitales” izenekoetan, esaterako, eta baita,  “Bitarte” bezalako  gizarte gaietako aldizkarietan ere. Gipuzkoako Ateneoren  Olerki  Erotiko eta Amodiozko Saria jaso zuen 2009an . “De carne y hambre” olerki bildumak. Grezia klasikoa baliaturik amodiozko eta erotiko diren 30 olerki bilduma bat da.
Hasiera

María Reyes Arias, fikzioko Laburmetrai Onenaren Goya Saria

 
Bere lehen laburmetraia da “Una caja de botones” eta honekin lortu du María Reyes Arias González ordiziarrak Fikzioko Laburmetrai Onenaren 2011 Goya Saria. Errealizadore gaztea ez da etorri berria zinema munduan, gidoigile eta aktore gisa lan egin baitu. Orain, laburmetrai honen arrakastak beste ate batzuk irekitzen dizkio. “Una caja de botones” 22 minututan inozentziaren galtzearen sintesia egiten du: aita batek behartuta ikusten du bere burua alabari Errege Magoen egia kontatzera, neskatxoari galdu duena oparitzea ezinezkoa egiten zaiolako.
Laburmetrai hau idatzi eta zuzendu aurretik María Reyes Arias zenbait gidoi idatzi zituen, adibidez, “Aunque tú no lo sepas” edo “A golpes”. Aktore gisa hauek izan dira bere lanak: “Retrato de mujer con hombre al fondo”, “Alma gitana”, “Boca a boca”, “El polizón de UIises” eta “La monja alférez”.

Goyak entregatzeko ekitaldian María Reyes “Besarkada handi bat goierritarrentzako...”  bertsoa kantatzen saiatu zen malko artean.

“Una caja de botones”  Goya Sariaz gain, aurretik zenbait nazioko zein nazioarteko zinemalditan ditu sariak jaso eta bere lanak leku hauetan ikus ahal izan dituzte: New York, Chicago, Los Angeles eta Washington (AEB), Guanajato (Mexiko), Pasto (Kolonbia), Setubal (Portugal), Clermont Ferrand (Frantzia), Salento, Novara, Lago eta Pentedattilo (Italia), Bankog (Thailandia), Korsika (Frantzia) Londres, Valparaiso (Chile) eta Port Harcourt (Nigeria).

Iazko azarotik urtarrilera arte Ekuador, Peru eta Bolibiako zenbait herri eta hiritan izan da CineCita/Cine Móvil Tour 2010 programarekin eta Quitoko Chulpicine Haur eta Gazte Zinemaldian izan da. Gainera, beste zenbait sari jaso ditu Medina de Campo, -laburmetraia bertan errodatu zelarik- Granada eta Gasteizen.
Hasiera


Inés Fernández-Ordóñez RAEko zazpigarren akademikoa


Inés Fernández-Ordóñez (Madrid, 1961) filologoak RAE Akademiako (Real Academia de la Lengua Española) P maiuskula eserlekua hartu du, Ángel González poeta asturiarrak hutsik utzitakoa. Honela, Inés Fernández bosgarren emakume akademikoa da, zazpigarrena erakunde honek dituen ia berrehun urteak kontuan hartzen badira. Beste emakume akademikoak hauek dira: Ana María Matute (K), Carmen Iglesias (E), Margarita Salas (i) eta Soledad Puértolas (g).
Dialektologian eta erdi aroko literaturan espezializatua, Fernández-Ordóñez Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Hizkuntza Espainoleko katedraduna da, eta RAEko kiderik gazteena. Otsailaren 13an emandako Sarrerako hitzaldian bere espezialitatearekin loturiko gaiaz aritu zen, “Gaztelako hizkuntza eta espainolaren eraketa” izena zuen hitzaldiak, eta hizkuntza honen aniztasuna defendatu zuen. Ekitaldi aretoan José María Merino eta Soledad Puértolasen artean sartu zen, RAEn sartu diren azken akademikoak hain zuzen ere.

José Antonio Pascual, Margarita Salas eta Álvaro Pombo izan ziren  bere izena erakundeari proposatu ziotenak.
Hasiera


Naroa Agirrek bederatzigarren aldiz irabazi du Espainiako Pertikako txapelketa pista estalian


Naroa AgirreNaroa Agirre (1979) kirolari donostiarrak bederatzigarren aldiz irabazi du Espainiako Pertikako txapelketa pista estalian 4’30 metroak gaindituz. Probak Valentzian ospatu ziren otsailaren 19an eta errekordunaren sendotzea suposatu du, 2007an hernia diskala zela eta, operatu behar izan zutelako. Geroztik, ezin izan du 4’56 metroko markarik onena berdindu. Naroa Agirre seigarrena izan zen Atenas 2004ko final olinpikoan eta orain, azken txapelketa honen ondoren morala sendotuta duelarik, Parisko Europako Txapelketan jarri ditu bere ahalegin guztiak Federazioak bere parte hartzea egokitzat jotzen badu.

Hasiera

 

 
Jodi Bieber-ek irabazi du World Press saria talibanek moztutako gazte afganiarraren argazkiarekin

Jodi BieberJodi Bieber kazetari hegoafrikarra izan da ematen duen World Press Photo kazeta-argazkigintzaren sari garrantzitsuena jaso duena 2010 urteko argazkirik onenarekin. Irudian Aisha Bibi agertzen da, senarrari ez obeditzeagatik belarriak eta sudurra moztu zizkioten gazte afganiarra, bere senarraren menpe benetako morroi moduan bizi zena.  Argazkiak, halaber, erretratu saileko lehen saria lortu du. Irudi hau munduan zehar ikusi ahal izan da abuztuan, TIME aldizkariaren azalean agertu zelako. 

Jodi Bieber ez da jarduera honetan ezezaguna. 108.059 irudi aurkeztu zituzten sari honi erakunde honek berak emandako beste sari batzuk gehitu behar zaizkio.
 
Kazetariak Aisharen erretratua tratu txarrak jasan dituzten emakumeen Afganistaneko zentroan egin zuen, bertara lankide boluntario batzuk eraman zutenean. Geroago Aisha Estatu Batuetara joan zen eta bertan bizi da, aurpegia kirurgia plastikoarekin berregin diotelarik.
Hasiera

Ana González Urteagak doktore-tesi onenaren saria jaso du


UPV/EHUko ikaslea den Bergarako Ana González Urteagak, Finantza Arlorako Ikasketa eta Ikerkuntzarako Kantabriako Unibertsitateko Fundazioak (UCEIF, erdarazko  sigletan) doktore tesirik onenari ematen dio saria jaso du. Saritutako lanaren titulua honako hau dugu “Zorroen aukeraketan likidotasuna eta errentagarritasunaren portaera dinamikoa: stocken aldakortasuna eta saltoak”. Deialdi hauek urtero zabaltzen dira doktoretzako ikasleen aktibitateak baloratzeko eta ikerketa proiektu berriak abian jartzeko, betiere, finantza aktibitatean ezagutza, metodologiak eta tekniken aurrerapena bideratzen  dituztenak.
Ana González Urteagak matematikako lizentziatura du eta 2009an finantza arloan doktore titulua eskuratu zuen kalifikaziorik onena eman ziotela Euskal Herriko Unibertsitatean haren tesia defendatu zuenean. Egun, doktoretzako bi ikasturteetan lortutako kalifikazioengatik emandako doktoretza ondorengo beka baten bitartez ikerlari moduan dago aipatu unibertsitatean.
Hasiera 

National Geographic-ek “Urteko abenturazale” aukeratu du Eduren Pasaban


Edurne Pasaban alpinistak mendietako egitandiengatik lortutako sari zerrendari  National Geographic-ek emandako “Urteko abenturazale” izenekoa gehitu zaio. Egia esatera, sari hori internautek ematen dute, eta oraingo honetan, beste bederatzi hautagai artean aukeratu dute Pasaban. Mundu mailan hain ezaguna den  hezkuntza eta zientzia erakunde honen sarearen bitartez botoa eman ziotenek nazioarteko ateak ireki dizkiote horrela euskal kirolari honi, batez ere, etorkizuneko proiektuetarako laguntza emaile aurkitzeko garaian. Bestalde, sari honek Estatu Batuetan izena lortzeko laguntza ematen du ere. Herrialde horretan, hain zuzen, enpresa-“coaching” lana garatzea gustatuko litzaioke, egun Espainian egiten duena, lidergoa, motibazioa eta lan taldeari buruzko informazioa zabalduz.   
Tolosako alpinistak  Kirolen Goren Kontseiluak (CSD, erdarazko sigletan)  ematen duen saria jaso du. Sari horrek iazko estatuko emakumezko kirolaririk onena izendatu du.
Hasiera 

Mariola Moncada, Fudam-eko Unibertitateak (Shangai) Historia doktore izendatuta

 
Mariola Moncada Durrutik (Iruña, 1968) Historia arloko doktoretza lortu du bikain cum laudez Fudam-eko Unibertsitatean (Shangai) haren tesia txineraz defendatu ondoren. Horretarako bost urte eman ditu honako gai hau ikasten: Europar integrazioaren prozesuaren pertzepzioa Txinako Alberdi Komunistako lau buru historikoengan”.
Zortzi urte eman ditu Asiako herrialde horretan. Bertara, senarraren lanak eramana joan zen. Ez du denbora galdu: unibertsitatean matrikulatu hizkuntza ikasteko eta bi urte eta erdi ondoren, gradu ondorengo ikasketak egiteko baimena lortu zuen. Fudam-eko Unibertsitateko Historia Sailean onartu zuten eta bertan idatzi du haren doktore tesia.
Tesiak, 1949tik Europar integrazioari buruzko txinatarren  ikuspuntua jasotzen du eta asko lagundu dio “nola ikusten gaituzten” eta “geure buruari buruz” ikasten. Historialariak “Kaixo Txina” saioan esan du orain “beste era batean, eta onerako” ikusten duela herrialdea. Gainera, apala izan behar gara begira jartzen garenean eta mintzatzen direnean entzuten jakin egin behar da. Haien iritziak ikastea aberasgarria da.
Hasiera

Helena Taberna eta Virginia Berasategui, Sabino Arana Sariak


Helena Taberna zinema zuzendaria eta Virginia Berasategui triatleta bizkaitarra izan ziren Sabino Arana Fundazioak bere sarien 22. Ekitaldian saritutako emakume bakarrak joan den urtarrilaren 30ean. Helena Taberna zinemagile nafarrari “proiektuen aukera koherentea duen ibilbideagatik eta zinema egiteko estilo pertsonalagatik” eman zioten saria; eta Virginia  Berasateguiri “sakrifizio izpiritu eta ahalegin grinagatik”.
Zinemagileak egunkariei esan zienez, sena eta intuizioa dira bere gidak. Bere lau luzemetraiak egiteko komertzialak ez diren gaiak aukeratu ditu: terrorismoa “Yoyes”-en, etorkinak “Extranjeras”-en, memoria historikoa “La buena nueva”-n eta indarkeria matxista “Nagore”-n. Guztietan emakumeen presentzia indartsua da. Emakumeak dira, dudarik gabe, protagonistak.
Virginia Berasategui (Bilbo, 1975) distantzia luzeko triatloian gailendu da. Proba honetan benetako espezialista da, 2009ko Europako txapelduna, hain zuzen ere. Azpimarratu beharra dago arazoak gainditzeko erakutsi duen grina: 2010ean bi istripu izan zituen entrenatzen ari zen bitartean. Eta hala eta guztiz ere, oin batean sentitzen zuen mina eta guzti, Abu Dhabi eta Wildflower-en hirugarren izan zen. Brontzezko domina lortu zuen Distantzia Luzeko Triatloi Munduko Txapelketan Immenstadt hiri alemaniarrean, eta urrezkoa Koloniako triatloian.
Iberdrola enpresa energetikoa, Frank Gehry arkitektoa eta Pedro Miguel Etxenike zientzialari nafarra izan ziren 2010eko Sabino Arana Sariak jaso zituztenak, guztiak Euskadiko garapenaren konpromisoarekin.
Hasiera

Euskadi, auzolana