2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/04/19

Laneko sexu-jazarpenaren aurrean emakumeei laguntzeko telefonoa

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak 900 840 111 telefono-zerbitzua kudeatzen du, genero-indarkeriaren emakume biktimak laguntzeko beste baliabideen artean. Etengabe (24 ordu) funtzionatzen du, isilpekoa eta doakoa da. Hauek dira bere egiteko nagusiak: laguntza eta emozioei eustea, aholkularitza (genero-indarkeriazko egoera baten aurrean nola jardun orientatzea) eta emakumearen hurbileko ingurunean dauden baliabide guztiei buruzko informazio osoa eta zeinetara jo dezakeen (gizarte-, osasun-, epai-, polizia zerbitzuak, etab.)
Espezializatutako hainbat profesionalek egiten dute lan edozein genero indarkeria mota sufritzen duten emakumeei laguntzeko. Une honetan, zerbitzuak ohiko prestazioei gehitu die izaeraz zehatzagoa den beste bat: laneko sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena jasaten duten emakumeei laguntzea; horiek dira inguruan dauden ohiko egoerak eta, sarritan, horien aurrean ez dakite nola jokatu ez horiek jasaten dituzten emakumeek ezta gertueneko ingurukoek ere, ezta eskura zein baliabide dauden ere ez.
Aste honetatik bertatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza informazio-gidako 25.000 ale banatzen hasiko da laneko hainbat eragile eta baliabideen artean;
horretan azaltzen da egoera horiek nola gertatu ohi diren eta horien aurrean zer egin dezakeen sufritzen dituena: norengana jo dezake, zein urrats eman dezake, etab. Gainera, 900 840 111 telefono-zerbitzuaren laguntza eskaini egiten da eta horretatik babesa, euspena, informazioa eta orientazioa ematen da.

Euskadi, auzolana