2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/05/03

Eusko Jaurlaritzak etxeko langileen lana arautu eta haien lan baldintzak hobetzeko plana prestatzen ari da

Euskal Autonomi Erkidegoko ehun mila etxe baino gehiagok etxeko lanak egiteko langileak dituzte, baina gizarte segurantzan afiliatuak 15.410 lagun besterik ez dira, gobernu autonomoak egindako inkestaren arabera. Guztira 6.000 etxetan galdetu da inkesta honetan. Datu hauek gehien bat emakumeek osatutako kolektibo honen eskubide laboralak arautzea eta hobetzea helburu duen jarduera plan baterako erabiliko dira. Aldi berean, gobernu zentralak jarduera hau garatzen den legezko baldintzak aldatzea aurre ikusi du.

Azterlan hau Parlamentuaren errekerimendu batetik dator, gobernu autonomoari arlo honetan ikerketak egitea eskatu zionean, dauden irregulartasun anitzen aurrean. Etxeko langile gehienek ez dute gizarte segurtasunik ordaintzen eta horregatik ez dute pentsioa izateko eskubiderik izango. Ez dute ezta inolako istripu asegururik ere.

Bigarren fasean, Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak hala eskatuta, azterlanaren barruan 800 familiei elkarrizketak egingo zaizkie. Elkarte hau oso eraginkorra da etxeko lanen sektorean. Halaber sektoreko 300 emakume elkarrizketatuko dira eta hauek lan egiten duten baldintzei buruzko xehetasun gehiago emango dute.

Euskadi, auzolana