Amparo Tomé González Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza Soziologiako irakasleak hitzaldi interesgarria eskaini zuen Emakunden honako izenburupean: “Autonomía personal de niñas y niños. Actuar en Igualdad”. Haren esanetan, heztea esku hartzea da, eta esku hartzeak ez du esan nahi haurren askatasunaren kontra ekitea. Aldiz, esku hartzean auren autonomia eta askatasuna lortzeko tresnak eskaintzen zaizkie umeei. Erantzukizuna, autonomia eta zaintza dira, haren ustez, haurren hezkuntzaren bizkar hezurrak.