2011ko udaberria – 80 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/06/02

Clara Campoamor-en memoria berreskuratu nahi du Emakundek Dora Salazarrek egindako eskultura batekin

Clara Campoamor omentzeko eskultura berria DonostianClara Campoamorrek emakumeen eskubide politikoen alde egindako lana gogoratzeko helburuaz, Emakundek haren omenezko eskultura bat inauguratu du bere izena duen Donostiako enparantzan. Eskultura Dora Salazar artistak egin du eta inaugurazio ekitaldia Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek eta Donostiako Udaletxeko alkateordeak, Ainhoa Beolak, burutu dute.
Eskultura burdinezkoa da, 790 kiloko  pisua du, eta 1,78 metroko altuera. Irudia Campoamorren garaiko jantziak dituen emakume batena da eta eskuan liburu bat darama. Bertan idatzita dago “Emakume bat, boto bat” inskripzioa. Eskulturaren beheko aldean Clara Campoamorern izenarekin batera emakume anonimoen izenak ere idatzita daude. Eskultura Gasteizko Olazabal-Ugarte fundizioan egin da.
Inaugurazio ekitaldian María Silvestrek gogorarazi du gizarte honek gauza asko zor diela feminismoaren eta emakumeen eskubideen alde historian zehar lan egin dutenenei eta beharrezkoa dela hauek gogoratzeko ekimenak bultzatzea.

Informazio gehiago

Euskadi, auzolana