2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Atzerritarren Araudi Berriak, paperik gabeko etorkinak izanda ere, indarkeriaren biktimei babes handiagoa ematen die

Kongresuaren osoko Bilkurak ahoz batez aprobatu du Atzerritarren Lege berriaren erreforma. Egora irregularreko etorkinei, emakume trafiko  edo indarkeriaren matxistaren biktimak baldin badira, ez zaie kanporaketa espedientea irekiko  salaketa jartzera joaten direnean. Gainera, prozesua erabakitzen den bitartean, bai emakumeak bai haren seme-alabek behin behineko lan eta erresidentzia baimena izateko aukera izango dute.
Batzarrean berretsi duten testuak, Espainiako  biztanleria atzerritarraren eskubideak betebeharrak eta gizarteratzeko Lege Organikoaren 31 bis eta 59 bis artikuluak aldatzen ditu. Legeak egoera irregularrean dauden biktimei zehazpen espedientea irekitzea kontuan hartzen du, nahiz eta esan, espediente hori  ezin dela exekutatu biktimak denuntziatutako delituaren auzategikoaren ebazpena izan arte.
Legearen araudi berria uztailaren 1ean jarriko da indarrean. Emakume trafikoaren kasuan, emakume horien kontra ez da arau uzteagatik diziplina dosierra abiaraziko, eta horrelako bat abian izango balitz, bertan behera utziko da eta baita behin behineko  adostutako kanporaketa edo itzuleraren exekuzioa. Horrekin batera, identifikazio  momentuan, emakume trafikoaren biktimaren seme-alabek Espainian egotekotan, adin gutxikoak badira, edo elbarritasuna  badute, babesa jasoko dute euren amarekin batera.

Euskadi, auzolana