2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Lege batek diskriminazio positiboa aplikatuko du Ertzaintzan emakume gehiago izateko

Euskadiko Poliziaren lege berriak diskriminazio positiboa aplikatzea ahalbidetuko du emakumeak Ertzaintzan sartzeko.  Horretarako, bere deialdietan sarrera libreen %25 - %40 erreserbatuko du emakumeentzat. Neurri honekin emakumeen presentzia areagotu nahi da, hau da, %11tik %33ra pasatzea. Rodolfo Ares Barne Kontseilariak jakinarazi zuenez, Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak (Sipe) barne sailak bultzatutako emakumeen plazen erreserbak indargabetu zituen. Aresen hitzetan, “auzitegiek azpimarratu zutenez, emakumeak positiboki diskriminatzeko berariazko euskarri legala izatea beharrezkoa zen eta orain baldintza hori bete nahi dugu etorkizunean arazorik ez izateko”. Testuaren behin betiko oniritzia Euskal Parlamentuak emango du urtearen amaiera baino lehen.

Euskadi, auzolana