2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

LANE-k etxeko langileen babesarako hitzarmena sinatu du

Ekainaren 16an LANE-ren 100. Nazioarteko Konferentziak Etxeko Langileen Lan Duinerako 189 hitzarmena sinatu zuen. Horrela, lan harremanen barruan etxeko lana egiten duten lagileei babesa emango zaie eta oinarrizko eskubideak bermatuko zaizkie, esaterako, sindikatzeko eta negoziazio kolektiborako askatasuna. Hitzarmenak derrigorrezko edota nahitaezko lan mota guztien desagerpena ekarri beharko du.  Umeen lanarekin bukatu nahi da eta baita lan esparruko edozein bazterkeriarekin.
Hitzarmena ia aho batez onartu zuten. Haren arabera, etxeko langileak “langileak” izendatuko dituzte hemendik aurrera eta ez “laguntzaileak, zerbitzariak edo senideak” . Aurrera atera zen 396 boza alde azaldu zirela, 16 kontra eta 63 abstenzio. LANE-ren administrazio kontseiluak 70 urte eman  ditu lanean onarpen hau lortze aldera. Etxeko lanaren inguruko kezka historikoa izan da erakundearen ibilbidean. Negoziazioak korapilatsuak izan dira,  inplikaturiko herrialde askotan etxeko langileak lan arauditik kanpo geratzen baitira arrazoi historiko zein kulturalengatik. Martxoko bileran, Kointseiluak, 2010ko Lanaren Inguruko Nazioarteko Konferentziaren gai zerrendan etxeko langileen auziari lehentasuna ematea erabaki zuen. Hitzarmenak etxeko lana gutxietsita eta ikusezina dela onartzen du. Etxeko lana, nagusiki emakume eta neskato etorkinek edo baliabide gutxiko komutitatekoek egina dela dio hitzarmenak. Enplegu eta lanaren egoraren bazterkeriak bereziki sektore honetan pairatzen direla esaten du baita ere. Hitzarmenak dioenez giza eskubideen urraketarako arlo kaltebera da etxeko lanarena.
117 herrialdetako LANE-ren datuen arabera, mundo mailan 53 miloi dira etxeko lanetan diharduten emakume, neskato eta gizonak. Baina, kopuru hori 100 miloikoa izatera irits daiteke, kontuan hartzen baldin badugu lan hori izkutuan egiten dela usu.
Hitzarmenak, estatu sinatzaileak haren irizpideak arautzen behartuko ditu, etxeko langileei sindikatzeko eta elkartzeko askatasuna emanez eta baita negoziazio kolektiborako eskubideak bermatzen. Derrigortutako lan mota guztiak, lanaren egoeran bazterkeriak eta baita umeen lana desagertarazi beharko dituzte. Etxeko langileek kontratuen bidez gehien bat, haien emplegu baldintzak ezagutu behar dituzte eta  estatua, hori guztiaren bermatzailea izango da.
Hitzarmenaren arabera, estatu sinatzaileek lan ikuskaritzarako mekanismo bat indarrean jarri beharko dute. “Etxean sartzeko baldintzak eta pribatutasunari zor zaion errespetua” zehaztu beharko dituzte.
Swaziland-eko gobernuak soilik eman zuen kontrako boza. Abstenzioaren alde, berriz, Txekiar Errepublika, El Salvador, Britain Handia, Malasia, Panama, Singapur, Sudan et Tailandia azaldu ziren.15 herrialdetako kontratu egileen ordezkariek euren ezezkoa eman zioten hitzarmenari.

Euskadi, auzolana