2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Belgikako enpresetako administrazio-kontseiluek emakumezko heren bat izan behar dute derrigorrez

Belgikako enpresetako administrazio-kontseiluek  emakumezko heren bat izan behar dute derrigorrez, Ordezkarien Ganbaran onartu  eta  Senatuan berretsi den lege proiektu baten arabera.
Egun, Burtsan kotizatzen duten enpresetan emakumeen kopurua ez da % 7ra iristen erabakitze organoetan. Senatuan aise irabazi zuten: 71 boza alde (ezkerrakoenak, demokratakristauenak eta ekologistenak) baina 54 kontra azaldu ziren (flandestar separatisten hiru aladakiak barne) eta 16 abstenzio. 

Legea berehala egongo da indarrean sozietate publiko autonomoetan, hala nola Telefónica, Correos edota Lotería Nacional-ean. Aldiz, ETE-ei zortzi urteko epea ematen die, eta  Butsan kotizatzen duten enpresei, sei urtekoa.

Legeak ezartzen duenaren arabera administrazio-kontseiluetan lanpostu huts bat sortzen den bakoitzean emakume batek bete beharko du aharik eta emakumezko aurreikusitako herena lortu arte. Arauaren  ezarpen osorako egutegia behin lortuta, haren kontrako izendapenak bete betean indargabetuko dira eta Administrazio Kontseiluko presidenteak asistentzia dieta galduko du. Legearen ezarpenaren emaitzak indarrean jartzen den unetik 12 urtera ebaluatuko dituzte.

Euskadi, auzolana