2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

ZINEMA

Emakumezko errealizadoreak Donostiako 59 Zinemaldian

Zinemaldietan emakumeen presentzia gero eta handiago da, batez ere dokumentaletako esparruan. Aurten irailaren 16-24 bitartean burutuko den  Donostiako Zinemaldian Urrezko maskorra lortzeko lehian   emakumeek errodaturiko hiru film izango ditugu ikusgai. Ana Katz zuzendari argentinarraren “Los marziano”,  Frantziako  Julie Delpyk errodaturiko “Le Skylab” eta  Sarah Polley kanadiarraren “Take This Waltz”. Hiru zuzendari horiek eta beste 13 Donostiako sari nagusia eskuratzeko norgehiagokan arituko dira.

Los marziano” komedia gazi-gozoa da. Elkarrekin urteetan haserreturik dauden bi anaia dira protagonista: Juan eta Luis. Beren arreba, Delfina, eta Luisen emaztea, Nena, bitartekari-lanak egiten saiatuko dira, baina alferrik. Juan bere alabaren urtebetetzerako Buenos Airesen egongo da, eta neskak osaba-izebekin ospatu nahiko du; horrenbestez, bi anaiek berriro elkartu beharko dute.

Julie Delpy aktore frantziarrak zuzendutako laugarren filma. Komedia nostalgiko hau 1979an dago girotuta; garai hartan, mundu osoa Skylab espazio-estazioa Lurrera noiz eroriko zain zegoen. Albertine hamar urteko neska koskorra da. Amonaren urtebetetzea ospatzera joan, eta aurkikuntzaz eta maitasun-istorioz betetako asteburua biziko du.

Sarah Polley aktoreak zuzendutako bigarren film honetan, Margot gazteak bi maitasunen artean aukeratu beharko du: bata, senarra, sukaldaritza-liburuak idazten dituena; bestea, berehala erakarriko duen farmazialaria, kalearen beste aldean bizi dena. Bikote-harremanei buruzko hausnarketa; maitasunari, sexuari eta geure buruaz dugun irudiari zer-nola eragiten dieten.

Horretaz gain, Zabaltegi sailean emakumeek errodaturiko beste lau film ikusteko aukera izango dugu:

Ending Note (Death of a Japanese Salesman). Mami Sunada Hirokazu Kore-eda zinemagilearen laguntzaile izan da hainbat filmetan. Dokumental honen bidez, aitarenganako benetako maitasuna erakutsiko du; erretiratutako saltzailea da aita, eta minbizi sendaezina diagnostikatuko diote. Hilabete gutxi batzuk baino ez zaizkio geratzen. Zuzendariak, modu miresgarrian eta sentimentaltasun oro alde batera utzita, aitaren heriotza-prestakizunak jasoko ditu, bai eta egunkaria irakurrita egiten dituen hausnarketak ere.

Trallas luces”,  Sandra Sánchezen beste dokumental bat. Dokumental honek bidaia baten kontakizuna egiten du. Lourdes ferietako saleroslea da, eta Espainia iparraldeko errepideak zeharkatzen ditu bere karabanarekin, familia eta autotxokeen pista hartuta. Errepideetan, herrietan eta herrixketan barrena, desagertzear dagoen mundua ezagutuko dugu; bizimodu ibiltaria, eta, batez ere, maitasun- eta galera-istorioa.

Et maintenant on va où?”, Nadine Labakik, “Caramel”en zuzendariak, errodatu du. Nadine Labaki zinemagile libanoarraren azken filma. Labakik Ikusleen saria eskuratu zuen 55. Donostia Zinemaldian Caramel filmarekin. Erlijio guztietako emakumeek sendia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko zer-nolako irmotasuna duten kontatzen du filmak.

Marocoko Leila Kilaniren “Sur la planche”. Donostia Zinemaldiaren Zinema Mugimenduan saria eskuratu zuen 58. edizioan, eta, ondoren, Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartu zuen. Badia eta Imane hogei urte inguruko neska marokoarrak dira. Tingis hirian barrena ibiliko dira; hara eta hona dabiltzan langilez jositako hirian. Ganbak ontziratzen egiten dute lan biek; lan iraingarria eta zaila.

Horizontes Latinos sailean  13 titulu arituko dira 35.000 euroko saria eskuratzeko. Horietatik hiruk emakumezko zuzendaria dute.

Abrir puertas y ventanas”, Argentinako  Milagros Mumenthaler zuzendariaren lehenbiziko filmak Locarnoko Zinema jaialdiaren  Pardo d'Oro saria  irabazi zuen. Buenos Aires uda amaieran. Marina, Sofía eta Violeta bakarrik daude familiaren etxean, hirurak hazi zituen amona hil ostean. Bakoitzak bere moduan egingo dio aurre galera horri. Liskarrek, algarek, maleziak eta estimu-erakustaldiek aginduko dute ziurgabetasun-aldi horretan.

Asalto al cine” Iria Gómez Concheiro Mexikoko zuzendariaren lana da. Txikitatik elkarren lagun diren lau nerabek, beren arazoak konponduko dituztelakoan, plan bat prestatuko dute: zinema-areto batean lapurreta egitea. Film honek CineCinéma saria eskuratu zuen Toulouseko Rencontres Cinéma d'Amérique Latine topaketetako Zinema Eraikitzen sailean. Ondoren, Donostia Zinemaldiko 58. edizioko Amerika Etxearen saria jaso zuen (2010), baita opera prima onenaren saria ere Guadalajarako zinema-jaialdian.

Brasileko Julia Muratenen “Historias que só existem quando lembradas” Jotuomba fikziozko herria da, eta Brasilgo Vale do Paraíba eskualdean dago. Inguru horretan, garai batean aberats izandako hiriak ia hutsik geratu ziren. Hantxe bizi da Madalena, herriko okina, senar zenaren oroitzapenekin. Rita argazkilari gaztea, berriz, abandonatutako trenen bila iritsiko da Jotuomba aldera. Veneziako eta Torontoko zinema-jaialdietan aurkeztua..


Made in Spain sailean Trisha Ziff britainiarrak “La maleta mexicana” dokumentala aurkeztuko du. Robert Capa, Gerda Taro eta David "Chim" Seymour argazkilari prestigiotsuek Espainiako gerra zibilean atera zituzten 4.500 argazkien negatiboei buruzko dokumentala. Negatibook gerra garaian galdu zirela pentsatu izan bada ere, 70 urteren buruan, Mexiko Hiriko apartamentu batean agertu dira. Karlovy Varyko zinema-jaialdian aurkeztua.

Zinemiran  “El último paso” Iurre Telleria eta Enara Goikoetxearen lana estreinatuko dute. Dokumental honek II. Mundu Gerrari buruz oso gutxi ezagutzen den gertakizuna kontatzen du: Reseau Comète ihes-lerroa. Frantziako, Belgikako eta Euskal Herriko boluntarioek sortu zuten, etsaien mugen atzean hondoratu zituzten pilotu aliatuak naziek okupatutako Frantziatik ateratzeko. Pertsona horien ahalegin ausartari esker, 700 abiatzaile baino gehiago atera zituzten.

Mexikoko Zinema garaikideari eskainitako 4+1 sailean 9 titulu egongo dira. Horietatik bi emakumeek zuzenduriko lanak ditugu.

Yulene Olaizolaren “Intimidades de Shakespeare y Víctor Hugo”. Mexiko Hiriko Shakespeare eta Victor Hugo artean dago Rosa Carbajal ostatua, zer kontatu ugari duen aterpetxea. Etxe-jabearen biloba kamerarekin ibiliko da toki horren iragana miatzen, baita bertako apopilo enigmatiko baten istorioa ikertzen ere. Opera prima onenaren Ariel saria eskuratu zuen, eta Buenos Aireseko, Fribourgeko, Limako eta Transilvaniako zinema-jaialdietan ere saritu zuten, beste batzuen artean.

Tatiana Huezo  Sánchez errealizadorearen lehendabiziko obra, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan saritua. Dokumental honek El Salvadorreko herrixka bateko hainbat familiaren bizimodua deskribatzen du. Familiok gerra zibil latz batetik bizirik atera ziren, eta garai izugarri haiek gogoratuko dituzte.

Zineam Eraikitzen 20 egunerako sei titulu aukeratu dituzte. Horietako “Joven&Alocada” filmak emakumezko errealizadorea du: Marialy Rivas. Daniela hamazazpi urteko neska da, familia ebanjeliko kontserbatzaile batean hazia. Berez menderakaitza izanagatik ere, "bide onari" jarraitzen ahaleginduko da, gurasoek, harriduraren harriduraz, larru-jotzaile gisa hartu ostean.

Zinema Mugimenduan sailean:
Confession and Struggle” Eliane Rahebekena. Dokumental honek Libanoko gerra zibilaren gertakari tragikoak kontatzen ditu, gatazkaren ondorioak beren larruan bizi izan dituzten bi pertsonaren ikuspegitik: batetik, hainbat pertsona garbitu dituen Zerbitzu Sekretuetako kidea, eta, bestetik, operazio militar batean desagertutako semearen bila dabilen emakumea.

“Whein i Saw You” proiketu jordaniar- palestinarra Annemarie Jacirrek errodatu du. Tarek hamabi urteko mutila eta bere ama palestinarren azken errefuxiatu-taldean iritsi dira Jordaniara 1960 urte amaieran.
http://www.sansebastianfestival.com/eu /

Madrileko Zinemaldian Manchako emakumezko sortzaileen film laburrak ikusgai

Madrileko  XX Zinemaldia irailaren 8 eta 15 bitartean burutuko da. Aurten, “La Mancha en Femenino” izeneko sail  berezian  Manchako emakumezko sortzaileen film laburrak ezagutzera emango dituzte. Hauek dira ikusgai izango diren lanen egileak: Valle Hidalgo, aktore, antzerki idazlea, gidoi egile eta zuzendaria; Belén Herrera, gidoilari, zuzendari eta ekoizlea;  Natalia Mateo, gidoilari, zuzendari eta  aktorea; Yolanda Barrasa, gidoilari, zuzendaria eta antzerkigilea eta  Tina Olivares, gidoilaria, zuzendari eta  ekoizlea.
Halaber, Aragoiko Mercedes Gaspar Goya saridunari omenaldia eskainiko diote hark filmaturiko zenbait film laburrez proiektatuz. Honetaz gain, haren bizitza profesionala birpasatzen duen "Perspectiva en corto"seriearen bigarren atala aurkeztuko dute.  
Madrileko Círculo de Bellas-eko Cine Estudion izango du egoitza Zinema jaialdiak. Ziklo guztiak bertan proiektatuko dituzte bat ezik: "Mirada Internacional: Cine Posible". Azken hori Filmoteka Espainolaren Cine Dorén proiektatuko dute .

Stella• Izenburua: “Stella”

Zuzendaria: Sylvie Verheyde
Antzezleak: Léora Barbara. Karole Rocher, Benjamín Biolay kantaria eta Guilaume Depardieu.
Estreinaldia zinema komertzialetan: 2011- 9-9
Eguneroko istorio sinple eta gertukoa da, hainbeste emakumeren bizitza isla zezakeen helduen munduan babesik gabeko neska baten bizitzari eta emozioen hauskortasunari buruzkoa. Stellak 11 urte ditu, kuriosoa eta xarmanta da eta bigarren hezkuntzako ikastetxe ospetsu batean hasberria. Bere begien aurrean mundu berria irekiko da eta horri aurre egiteko modu berriak ikasiko ditu, ezagutzen duen mundu bakarretik urrun: gurasoen taberna, Parisko inguruko langileak bertaratzen diren babesleku umila. Pelikula iniziazio eta sentimenduzko bidaia da, estetika retro, paristar eta hirurogeita hamarrekoaz inguraturik, bai eta Sheila, Gérard Lenorman, Vince Taylor, Eddy Mitchell eta Umberto Tozzi abeslarien kanta ahaztezinez lagundirik.

• Emakumea eta Zinemako VI Octubre Dones Zinemaldian ehun bat lan jaso dituzte

Mundu osoko emakume zinemagileek bidalitako ehun lan inguru jaso dituzte VI Festival Octubre Dones Zinemaldiko egoitzan. Inskripzioak onartzen diren aurren aldia da. Aurtengo edizioak Emakumea eta Zinemaren inguruan du gaia. Zinemaldia Valentzian ospatuko da urriaren 3tik 7ra. Bertan, jasotako lanen lagina erakutsiko da: emakumeek egindako film luzeak, laburmetraiak, dokumentalak, bideo-kreazioa eta animazioa, VI Festival Octubre Dones Zinemaldiko hainbat egoitzatan  ikusgai. Informazio gehiago: http://donesenart.com/?page_id=49

• Emakumeek zuzendutako zinema politikoko III Mostra

Mostra honen hirugarren edizioa Madrilen ospatuko da abenduaren 14tik 18ra. Bertan, emakumeek zuzendu eta gai politikoa duten luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak erakutsiko dituzte. Kontaktua. Tel: 915218676. Emaila: cinedirigidopormujeres@gmail.com

CIMAk (Emakume artista eta audiobisualen elkartea) sortutako Esquenohay eta Haberlashaylas sarien banaketa

Emakume artista eta audiobisualen elkarteak (CIMA gaztelaniaz) honako hauei eman dizkie Esquenohay sariak (zineman eta telebistan emakumearen ikusezintasuna indartzeagatik):
- ‘Especial Días de Cine: balance del cine español de la década (2001-2011)’ erreportajeari. TVE-ek eman eta Juan Carlos Rivas-ek sinatu zuen. Ez du emakume zuzendari bakar bat ere  aipatzen, ez eta emakume batek zuzendutako filma bat ere, azkeneko hamar urteetako zinema espainola aztertzen duen erreportaje honek. 
- Malagako zinema espainolaren festibala. Programako sail ofizialean ez dute emakume batek zuzendutako ezta filma bat ere eskaini; ez diote emakume bati ohorezko saririk eman ez eta omenaldirik egin.
- Audiobisualen Akademia Galegoaren (Academia Galega do Audiovisual) Mestre Mateo Sariak. 2002an sortutako sari honek ez dio inoiz Ohore saria (Fernando Rey) edo eta Errebelazio saria (Chano Piñeiro) emakume bati eman.
Bestalde, Haberlashaylas sariak honako hauei eman dizkiete:
- Emakumeak zuzendaritzan. Cuencako Nazioarteko Zinema Astea, Marta Belausteguik zuzendua. Bere programazioa kalitatearekin konprometituta dago eta mundu osoko emakume zuzendarien lanak eman eta balioesten ditu.
- Sevillako europar zinemaldia. Sortu zenetik epaimahaiak parekideak izan dira eta sail guztietan emakumeek egindako fikziozko filma, dokumental eta laburmetraien kopurua  garrantzitsua eta esanguratsua izan da.
- ‘¿Quién fue Pilar Miró?’ dokumentala, Diego Galan-ek zuzendua eta TVE-k emana. Memoria berreskuratzeagatik eta gure herrialdeko audiobisualetako sortzaile handiaren pertsona eta lana jakitera emateagatik.

Kultur Ministerioa eta ICAAk (Zinematografia eta Arte Bisualen Institutua) zinemarako laguntzak emateko diskriminazio positiboko neurriak ezarriko dituzte.

Kultur Ministerioaren Zinematografia eta Arte Bisualen Institutuak (ICAA) indarrean dagoen Zinema Legearen ministerio aginduan zenbait aldaketa proposatu ditu, laguntza publikoak eskuratzeko diskriminazio positiboko neurriak, hain zuzen ere. Horien asmoa da enpresa ekoizleek emakume zuzendari edo gidoilarien lanak aurkeztea.
Azken hamarkadan filma espainolen %7ak bakarrik dagokie emakumeek zuzendutako filmei; %15 emakumeek idatzi dituzte eta %20ak emakume bat izan du ekoizpen lanetan.
Ministerio aginduaren aldaketa hau laster argitaratuko da Estatuko Buletin Ofizialean teknikoagoak diren beste hainbat aldaketekin.
Emakumearen Institutuak eta ICAAk bultzatutako Ministerio aginduaren beste berrikuntza bat izango da filmei kalifikazio bat gehitzea. Bertan zehaztuko dira filma jakin bat gomendatzen dela generoen berdintasuna defendatzen duten balioak dituelako. Kalifikazio hau, gaur egun adinen arabera egiten dena ez bezala, ez da derrigorrezkoa izango, lan desberdinei beste balio bat gehitzea bezala baizik.

Euskadi, auzolana