Euskal erakundeek neskenganako indarkeriaren aurka gazteria inplikatzeko lehiaketa jarri dute martxan
Beldur Barik lehiaketak bigarren edizioan berdintasunaren, askatasunaren, errespetuaren eta eraso sexistak tinko baztertzearen aldeko jarrerak sarituko ditu.
Titulua: XIX Certamen de Relato Breve y Poesía Mujearte Antolatzailea: Lucenako (Córdoba) Emakumearen Ordezkaritza eta Bertako Batzordea Lanak bidaltzeko epea: irailaren 15era arte Informazio gehiago Parte hartzaileak: 16 urte gorako emakume espainiarrak
Izenburua: VII Premio de Investigación y Estudios de Género “Otra mirada” / Genero Ikerketa eta Azterlanak VII Saria Antolatzailea: Concejalía de Igualdad, Familia y Mujer del Ayuntamiento de Palencia / Palentziako Udaleko Berdintasun, Familia eta Emakumeen Zinegotzigoa Lanak aurkezteko epea: irailaren 1 arte Oinarriak
Lehiaketa honen helburua emakumeen gaiekin loturiko ikerketa lanak edo proiektuak saritzea da, beti ere, generoaren ikuspegitik, hala gaur egunekoak, nola garai batekoak.
Izenburua: VI Festival Octubre Dones Mujer y Cine - Dona i Cinema / VI Emakumeak eta zinema festibala Antolatzailea: Dones en Art (Dones de l’Escena Valenciana Associades) (Balentziako eszenako emakumeen elkartea) Lanak aurkezteko epea: uztailaren 15 arte Oinarriak
Emakumeek egindako luzemetraia, laburmetraia, dokumental, bideo kreazio eta animazioko lanak aurkezteko epea ireki da, urriaren 3tik 7ra ospatuko den VI Octubre Dones Festibalaren barruan ikusi ahal izateko.
Izenburua: IV Premio de Investigación sobre Violencia de Género /Genero indarkeriari buruzko IV Ikerketa Saria Antolatzailea: Cátedra de Estudios de Violencia de Género de la Universidad de las Islas Baleares / Balear Uharteetako Unibertsitateko Genero Indarkeria Azterlanen Katedra Lanak aurkezteko epea: urriaren 28 arte Sari bakarra 12.000 eurotakoa da eta lan zientifiko onenari emango zaio. Originala eta argitaratu gabea izango da lana, Katedraren helburuekin bat etortzen den honako gai bati buruzkoa: emakumeek jasandako biolentziaren aurkako borroka aurre ikusteko eta aurre egiteko eta prebenitzeko bideak. Lanak katalanez edo gaztelaniaz aurkez daitezke.