2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

LIBURUAK

 

 Ecofeminismo

Igualdad y prevención

Tecnoheroinas

El jardín del fín liburua

 

Las otras liburua

 

Diario de una caraqueña liburua

Bere aitaren alaba liburua

Don de gentes liburua

Raíces profundas

Sorginak

Una mujer, una historia

Tigreak hondartzan

La mujer de las nueve lunas    Mujer y arquitectura

 

 

Liburuaren azala

 

Los sendero de Ariadna liburuaren azala

 

Prevención de la violencia de género en la adolescencia liburuaren azala

 

Desigualdades de género liburuaren azala

 

Mas alla de las etiquetas liburuaren azala

 

 

 

 


• Izenburua: Propuesta de intervención en materia de coeducación y prevención de la violencia de género
Egilea: Rosario Carrasco Tristancho
Argitaletxea: Instituto Andaluz de la Mujer

Obra honen material didaktikoa Andaluziako Emakumearen Institutuak hezkuntza arloko elkarteei zuzendutako prestakuntzaren esperientzian zehar garatu eta jaso duen materiala da. Haur eta Lehen hezkuntzako profesional, elkarte eta gurasoei zuzendua da. Genero indarkeria sortzen duten arrazoiei buruzko informazioa emateko helburua du, bai eta hezkuntza arlotik indarkeria horri aurre egitekoa ere.
Gora joan 
 
• Izenburua: Hacia una nueva política sexual: las mujeres ante la reacción patriarcal
Egilea: Rosa Cobo
Argitaletxea: Los Libros de la Catarata

Egileak egun gertatzen ari den emakumeen aurkako erreakzio patriarkala elikatzen duten zenbait prozesu argitzen ditu. Kapitalismo neoliberal berria, tradizio “kultural” batzuen berrasmaketak sortutako morrontzak eta indarkeria sexuala dira berrarmatze ideologiko maskulino sutsuaren oinarria. Egungo patriarkatuak alerta egoeran dira munduko eskualde desberdinetan emakume askok eskubideak lortu dituztelako, genero berdintasunaren ideologien eta giza eskubideen eraginez. Ondorioz, menderatze sistema hauek indarkeriarekin erreakzionatu dute, bai feminizidioekin bai eta prostituziorako emakume eta nesken trafikoarekin. 
Gora joan

• Izenburua: Y no fueron marujas
Koordinatzailea: Olga Viñuales Sarasa
Argitaletxea: Ediciones Bellaterra 

55etik 70era urte bitarteko bederatzi emakumek Frankoren diktadura bitartean beren generoaren zereginetatik desbideratu izanaren arrazoia azaltzen dute. Garai hartan, emakumeek amak eta emazteak izateko aukera besterik ez zuten. Emakume hauek ereduari aurre egin zioten, familiaren begietan gaizto, lotsagabe, emagaldu edo ero bihurtuz. Hala eta guztiz ere, bizirik iraun zuten. Bere istorioek gogorarazten digutena hau da: “inor ez da biktima bat, ezta emakumeak ere. Bere baitan gaitasuna dute bizitza murritzenean ere, onurak deskubritzeko” (Charlotte Bronte).

Liburuaren amaieran emakume gazteago baten ahotsa agertzen da. Aurrekoen aldean, maruja izatea ala ez izatea aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen du. Ahots desberdin eta ikuspuntu desberdinek azaltzen dute gure gizartean emakumea izateko edo emakume bezala sentitzeko prozesua zein desberdin izan daitekeen. Era berean ere azpimarratzen dute zein den absurdoa adin, sexu edo arrazen araberako bereizketa egitea.
Gora joan

• Izenburua: Nacidas el 8 de marzo: el futuro de África tiene rostro de mujer
Egilea: Ana Bermejillo Ibáñez
Argitaletxea: Plataforma 

Turismoa, ostalaritza eta zaharberritzean oinarriturik negozio txikiak ezarri dituzten Afrikako 15 emakumeen esperientzia kontatzen du. Kabo Berde, Etiopia, Gambia, Maroko, Mozambike, Namibia, Senegal eta Tanzaniakoak dira. Negozio batzuk tamaina txikikoak izanik, gaur egun handiagoak dira. Iraultza izugarria izan da hau eta ondorioz herri osoek jaso dute onura. Hau guztia 2006an Turismo Solidario y Sostenible izeneko sarearen bitartez lortu dute. Sarea Espainia – Afrika Emakumeak Mundu Hobe baten alde I Topaketan sortu zen (gaztelaniaz I Encuentro España-África Mujeres por un Mundo Mejor).
Turismo Solidario y Sostenible sareak Afrikako hamabi herrialdetako 300 ostatu eta 25 ibilbide turistiko biltzen ditu eta 2.500 pertsonetatik gora enplegatu (horietako 1.500 emakume) eta zeharkako beste 1.500 lanpostu sortu ditu. Ekimen hau Latino Amerikako herri batzuetan ere hedatzen hasia da.
Gora joan

• Izenburua: El vampiro de los pobres : La increíble historia de la lucha de Pilar Mateo contra el mal de Chagas
Egilea: Charo González Casas
Argitaletxea: La esfera de los libros

Pilar Mateo zientzialari valentziarrak bizitzak salbatzen dituen pintura bat asmatu du,  alegia, Chagas gaitza erasotzeko gai den produktua. Chagas gaitza zimitz batek transmititzen duen gaixotasun hilgarria da eta Latino Amerikako ehun miloi pertsona egoten dira haren mehatxupean. Ez dago sendagairik ez eta txertorik ere gaixotasunari aurre egiteko eta hogeita bost milioi biktimatik gora izan dira dagoeneko.

Mateo doktorearen aurkikuntza ikaragarriak zomorroa erauzten du eta ugaltzea eragozten dio. Mateok, bere patentea ustiatu ordez, aplikazioa zuzendu eta kontrolatzea erabaki du. Ehunka pintura pote dituelarik, Bolibia, Mexiko eta Argentinako leku pobreenetan bizi da. Emaitzen arabera, bere pinturarekin margotutako etxeetan bizi direnak ez dira kutsatzen; margotu gabeko etxeetan bizi direnak, berriz, hil egiten dira. Baina Mateoren eginbeharra ez da erraza. Boteretsuek mesfidantza diote eta ahulenak, ezjakinak direnez,  beldurra diote. Liburuan miseriak gehien jotako komunitate indigenetan bizi izandako gaixotasunaren aurkako borroka izugarria kontatzen du egileak. 

Pilar Mateo Doktoreak liburu honen salmentagatik jasotako dirua Bolibiako guarani herriari laguntzeko izango da.
Gora joan

Izenburua: Tigre, tigre
Idazlea: Margaux Fragoso
Argitaletxea: Seix Barral

Udako egun batean, Margaux Fragosok Peter Curran ezagutu zuen. Margaux-k zazpi urte zituen eta Peterrek berrogeita hamaika. Curranek bere etxera gonbidatu zuenean Margeaux-k ametsezko haur mundua aurkitu zuen, musika, jostailu eta animaliez gainezka. Handik gutxira, Maurgaux-k egunak ematen zituen Peterrekin eta denbora joan ahala Peterrek bere xarma erakutsi zuen joko lagun, lagun min, aita eta maitale bihurtu zen arte. Argitasun osoz Fragosok pedofiloek haurtzaroa nola lapurtzen duten ulertarazten digu, biktima eta bere familia nola erakartzen eta seduzitzen duten, itxura adeitsu eta babeslez. Memoria hauek munstro baten bihotzaren eta gogoaren kontaketa dira, eta haurraren irudimenaren boterea ere erakusten dute, hots, haurrek oinazea gainditzeko eta errealitatea berrasmatzeko duten beharra.
Gora joan


Izenburua: Las niñas perdidas
Idazlea: Cristina Fallarás
Argitaletxea: Roca

Bada beste Bartzelona bat: turismotik eta diseinuz jantzita erakundeen iragarkietatik irribarretsu agertzen diren pertsonetatik urrun. Beste hiri zital honetan mugitzen da bizkor Victoria Gonzalez kazetari ohi eta detektibea, haurdun eta guzti.

Victoriak txeke oparo batekin batera mandatu anonimoa jasotzen duenean, berak ezagutzen dituen Bartzelonako infernuak  gero eta gehiago sakontzen ari direla sumatzen du. 6 eta 8 urteko bi ahizpa desagertu dira.  Bata, basatiki eraila agertu da; bestea, ez dakite non dagoen, eta honek esan nahi du lehenbailehen bizirik aurkitu behar dutela.

Nobela beltz honek bi sari irabazi ditu, L’H Confidencial eta Gijonekoa.
Gora joan

Izenburua: Bränskint
Egilea: Goizalde Landabaso
Argitaletxea: Txalaparta

Liburu honetan irudimenezko hiria eratu du egileak, Europako iparraldean, baina, nolabait, edozein tokitan egon litzake hiri hau, munduko hiri guztiak berdinak eta desberdinak direlako. Hiriko tabernen kristalen zehar, kaleetan galtzen den itxaropena ikusten dugu, aienik gabeko oinazea, desioa, eta, gauza guztien gainetik, bizirik jarraitzeko nahia. Zementuzko oihanean humanitatearen desabantaila guztiak utzi ditugu; abantailak, aldiz, ezta bat ere.  Hiria munstro handia da. Inork ez du babeslekutzat hartzen, baina hori ere bada. Bertako biztanleek, aurka egiten diote bakardadeari, izuari eta komunikatzeko arazoei, eta honela, emoziozko mapa bat dute ehuntzen, zementu eta ormigoizko irazkian. Landabasok bikote hautsiak ditu hizpide, amodio ezinezkoak, frustrazioak eta eguneroko mirariak.

Gora joan

Izenburua: Eta orain badakit
Egilea: Tere Irastorza
Argitaletxea: Pamiela

Eta orain Badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula. Harrez gerokoan eta badakit 2+2 zer den eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz iturri azpian jarri eta ilea garbitzea, ilea busti hutsarekin, ala sakatsak askatuz garbitzea, eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez ala buruz behera garbitzea burua, eta negar ezkutuan egitea ala jaioberriaren inozentziarekin negar egitea. Eta orain, 2+2 nolabaiteko jakintza dela dakidan arren, hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean, edozein gauza idazten dugula idazten dugula zoriontasuna dakigulako idazten dugula eta idazten dugula zoriontasuna.

Gora joan


Izenburua: Itsaso Kontra bat
Egilea: Karmele Igartua
Argitaletxea: Pamiela

 “Itsaso kontra bat” honek sen berberaz erakusten ditu bizitzaren eta amodioaren indarra, eta herio-minak sortutako egonezina. Eta bizitzaren eta herioaren orbainak gozatzeko ahaleginean, sen berberaz bilatzen du sosegua, alegia, edertasunean oreka, liburuan babesa, edo finean, “Itsaso kontra bat”.
Eta Karmele Igartuak arnasari, puntuazioari, erritmoari eta irudiei jarri ohi dien arreta berberaz, ekarpen berri bat egin du hautatu dituen orri-bazterreko hitzetan. Harridura sortzeko hiztegi eta baliabideen ordez, sentimentalismoa eta konmozioa eragin dezaketen artefaktuen ordez, metafora bidez oinarrizko hiztegia zehaztera jo du. Bizia erasokor datorrenean berbarik eta egoerarik xumeenetan arakatu du bizi gogoa: eta iristu, korapilo, martxoa, hasiera, bukaera, bakarrik, itsas-argi, iruditu, pentsatu… erabili du.

Gora joan

Izenburua: La princesa perdida
Egilea: Maha Akhtar
Argitaletxea: Roca

 “La nieta de la maharaní” liburuaren jarraipena den honetan, kazetariak barne bilaketa kontatzen du eta izandako emozioak bere aitaren nortasuna ezagutu ondoren. Bere aita, Kapirthalako maharaja zen, Anita Delgado Kapurthalako maharani malagarraren semea. Izan ere, amari buruz, honekin izandako erlazioari buruz eta urteren buruan urrun egon ondoren haien artean izandako topaketari buruz mintzatzen da. Liburuan zehar ere, nerabezaroan, alboan izandako izeba Hafsa ezagutuko dugu eta honek egilearengan utzitako aztarna. Izeba Hafsa, barne indar izugarriko emakumea, alegia, oraindik ere bere bizitzako zutabe garrantzitsua dena.

Gora joan

Ecofeminismo Izenburua: Ecofeminismo: para otro mundo posible
Egilea: Alicia H. Puleo
Argitaletxea: Cátedra
 
XXI mendeko Ariadna berria feminismoaren eta ekologiaren alaba da. Ez dago jada heroiaren ekintzaren zain, diskretuki atzetik lagunduz. Aldaketaren protagonista ere bada. “Bestea” hiltzen duena ez du dagoenekoz miresten; aldiz, munstroa askatzen du eta gizakiarekin duen antzaz jabetzen da. Teseorekin batera munduko labirintoan sartzen da klima aldaketaren garaian, kulturaren era aldatzeko.

Egileak, liburu honetan emakumeen berdintasuna eta autonomia aldarrikatzen ditu, bereziki eskubide sexualei eta ugalketari dagozkienean. Ezagutza zientifiko eta teknologikoen onura onartzen du, beti ere zuhurki erabiltzen bada. Zaintzaren etikaren balioak sustatzen ditu baina ez ditu emakumeak “planetaren salbatzaile” saiatu bihurtzen. Kulturen arteko ikaskuntza proposatzen du, emakumeen giza eskubideak azpimarratuz, eta Naturaren osotasuna eta jarraipena baiesten ditu eboluzioaren ezagutzatik, animalienganako gupida eta justiziaren beharra nabarmenduz.
Gora joan

Igualdad y prevención Izenburua: Igualdad y prevención de la violencia de género en la adolescencia
Zuzendariak: María José Díaz-Aguado Jalón, María Isabel Carvajal Gómez
Argitaletxea: Observatorio Estatal de Violencia sobre la Mujer

Argitalpen honek 335 ikastetxe, 11.022 ikasle, 2.700 irakasle eta 254 ikastetxeko zuzendaritza taldek parte hartu duten ikerketaren emaitzak jasotzen ditu. Ikerketa Berdintasunerako Ministerioak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak sinatutako hitzarmenaren barruan burutu zen, Hezkuntza Ministerioaren eta Madrilgo Autonomi Erkidegoko Hezkuntza Kontseilaritza guztien laguntzarekin. Emaitzek errealitatearen alde bikoitza erakusten dute: alde batetik, gazteenen artean dauden jokabide eta jarrera biolentoak; eta bestetik, berdintasuna baloretzat dutenen artean jarrera biolento horien gaitzespena. Errealitateak bi alderdi hauek baditu ere, emaitzen arabera, zera esan dezakegu: belaunaldi berriek kontzientzia kritikoagoa dutela bake eta berdintasuneko elkarbizitza lortzeko.
Gora joan

Tecnoheroinas Izenburua: Tecnoheroínas: identidades femeninas en la ciencia ficción cinematográfica
Egilea: Jimena Escudero Pérez
Argitaletxea: Krk

Zientzia-fikzioko lau filma aztertzen ditu liburuak: Blade Runner (R. Scott, 1982), Alien (R. Scott, 1979), Terminator (J. Cameron, 1984) eta Ghost in the shell (M. Shirow, 1995). Hauen bitartez emakume protagonisten irudikapenak analizatzen dira, hala giza emakumeak, nola emakume itxura duten errobotak, cyborgak edo erreplikanteak. Hauen bitartez, egileak sexu, genero, irudikapen eta subjektibotasun femeninoaren kontzeptuak, adierazleak eta adieraziak ikertzen ditu.
Gora joan

Titulua: 25 años de cine. Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona
Argitaldaria: María Castejón
Euskarri digitala.

Ikus-entzunezko arloko zuzendari eta beste profesional batzuen  lana bistaratzeko asmoz idatzita dago liburu digital hau. Horretaz gain,  Iruñeko Zinea eta  Emakumeak Nazioarteko Mostraren 25 edizioen  bilduma izan nahi du. Espainian, emakumezko zuzendarien lanei eskainitako jaialdien artean aitzindaria dugu iruindarra. Lan honetan ikus-entzunezko arloko aditu, kritiko, ikerlari , idazle eta profesionalek parte hartu dute. Elkarrizketa ugari eskaintzen ditu, hala nola, Agnès Vardà, Margarethe Von Trotta, Amal Ramsis, Helena Taberna eta Juana Macías-i egindakoak eta baita ere Ana Díez, Rosa Regás eta Luisa Etxenikek eginiko azterketak. Doan deskargatzeko: www.muestracineymujeres.org 

Gora joan

Titulua: Giltza
Idazlea: Arrate Egaña
Argitaletxea: Erein

Nikok lehenengo etxeko giltza eskuratzean poz handia hartu du, horrek askatasuna eta heltzeko aurrerapauso bat ekarriko diolakoan. Baina gauzak ez dira guk espero bezalakoak izaten, eta etxeko atea giltza berriaz irekitzean ezusteko harrigarriak topatuko ditu. Bestalde, gertatzen zaizkion kontu bitxietan murgiltzeko giltzarik gabe topatzen du bere burua…
Gora joan

El jardín del fin Titulua: El jardín del fin. Un viaje por el Irán de ayer y hoy
Idazlea: Angela Rodicio
Argitaletxea: Debate

Idazle eta kazetari hau mutur batetik bestera bidaiatu da: iparraldean Kaspio Itsasoraino, hegoaldean Pertsiar Golkoraino, Afganistan eta Pakistanen arteko mugako Baluchistan-etik, ekialdean, Juzestan-eraino, mendebaldean. Liburuak,  bidaia horiek guztiak jasotzeaz gain, bi hamarkadatako ikerketa eta zuzeneko behaketak biltzen ditu. Irango harremanak aztertzen ditu, bai iraniarren artean bai nazioarteko komunitatearekiko. Pertsia izenez ezagutzen  genuen  herrialde honetako zenbait pertsonai nabarmenekin elkarrizketak irakurtzeko aukera ematen du liburuak. Horrela, mundua airean izaten duen herrialdearen inguruko irudia argiago izateko parada eskuratzen digu.
Gora joan 

Las otras Titulua: Las otras
Idazlea: Maria Jose Delgado
Argitaletxea: Beta

Protagonistak euren burua ezagutzeko bidaia egiten ari dira bakoitza bere aldetik. Bizi diren istorioak zuzentasun soziala apurtzen dute. Luba, Aurora eta Aicha hiru ikuspuntu ezberdinen isla dira  baina zerbait ba dute amankomunean: hirurak atzerritarrak dira hiri arrotz batean. Afrikarekin zerikusia duen gizarte ezezagun horretan,  integratzeko ahaleginak egiten dituzte. Iheslariak dira.
Celia abokatua gizarte atzerakoian borrokatu eta bizi da. Paco-rekin batera bikote ona ematen dute aharik eta ezkontzaren egunean bertan senargaiak alde egin dion arte. Bakoitza bere aldetik deskubrituko du aurreiritzi sozialak alde batera utzi behar direla zoriontasunaren arrazoia aurkitu ahal izateko.
Bi ildo horiek gurutzatuko dira liburuan ze, azken finean zoriontasunaren bila ibiltzeak ez du ez arrazarik, ez egoera sozialik. Guztiak pertsonak garelako.
Gora joan 


Diario de una caraqueña Titulua: Diario de una caraqueña por el Lejano Oriente
Idazlea: Teresa de la Parra
Argitaletxea: Menoscuatro

Liburu hau Teresa de la Parra idalearen heriotzaren 75. urteurrenagatik argitara eman dute. 1920. urtean, Rómulo Gallegos-ek zuzentzen zuen Actualidades izeneko aldizkarian kaleratu zuten lehenbizko aldiz. Bertan, Errusiako negozio gizon baten emazteak lehenbizko pertsonaz narratzen du Estat Batauk, Pazifiko, Japon eta Txinatik eginiko bidaia.
Teresa de la Parra 1889an Parisen jaio eta 1936ko apirialren 23an Madrilen zendu zen. Kritikaren ustez “Venezuelako emakumezko idazlerik nabarmena zen” . Ospea bi nobelari zor dio: novelas “Ifigenia. Diario de una señorita que escribió porque se fastidiaba” (1924) eta  “Las memorias de Mamá Blanca” (1929).
Gora joan

Bere aitaren alaba Titulua: Bere aitaren alaba
Idazlea: Ane Berest
Argitaletxea:  Alberdania

Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak… Ohikoak izaten dira halako elkarganatzeetan. Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da, eta hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana ezta gazterik hil zen amarengandik gordetzen duten oroitzapena ere.
Gora joan 

Titulua: Artículo femenino singular. Diez mujeres esenciales en la historia del articulismo español
Dirección: María Angulo y Teodoro León Gross
Argitaletxea: Ediciones APM

Emakumezko kazetarien lehenbiziko antologia dugu hau. Bildutako kazetarien idazlanek bertakotasuna eta eguneko goiburuaz gaindi egiten dute eta kazetagintza arloko interes handiko lana agerian uzten du. Kapitulu bakoitzak aditu baten aitzinsolasa du. Hauek dira jasotako artikulu egileak: Fernán Caballero, Milagros Fernández Poza-k eginiko hitzaurrearekin ; Emilia Pardo Bazán, Eduardo Ruiz-Ocaña-renarekin; Concha Espina, Elizabeth Rojas-enarekin; Carmen de Burgos “Colombine”,  Helena Establier-enarekin; Magda Donato, María Dolores Ramos-ekin; Josefina Carabias, María Pilar Diezhandino-renarekin; Carmen Martín Gaite, Anna Mateu-renarekin
Carmen Rico-Godoy, Juan Cantavella-renarekin; Carmen Rigalt, Fernando Sánchez Gómez-enarekin eta Emy Armañanzas-enarekin; eta Rosa Montero, Paz Villar-ekin.
Gora joan


Don de gentes Titulua: Don de gentes
Idazlea. Elvira Lindo
Argitaletxea: Alfaguara
Igandetako Osagarrian idatziriko artikulu bilduma honi Juan Cruz-ek egin dio hitzaurrea. Gaika sailkaturik 208 artikulu daude: Espainiako ohiturak, Estatu Batuetakoak, musika, literatura edo zinema hizpide dute, besteak beste.
Gora joan

Izenburua: Raíces profundas: La violencia contra las mujeres (Antigüedad y Edad Media)
Raícaes profundas liburuaren azalaEgileak: María Jesús Fuente eta Remedios Morán
Argitaletxea: Icaria

Emakumeek jasandako indarkeria gaur egun asko kezkatzen gaituen gaitza da. Bere sustraiak hain sakonak dira  eta oso zaila da errotik ateratzea. Emakumearen gorputzaren jabe sentitzen diren gizon askoren pentsamoldea aldatzeak ahalegin handiak ekarriko ditu. Adibidez, sustrai horiek antzeman beharko dira gizartearen kontzientzian zenbait alorretan eragin gehiagorik ez izateko eta betirako ezerezteko. Liburu honen lehen zatian sustrai horiek testu erlijioso kristau, musulman eta judutarretan antzematen dira; arau juridikoetan duten legezkotasuna ere azaltzen da eta filosofia zein literatur lanetan izandako zabalpena arakatzen da. Ikuspegi desberdinetatik, Teologia, Hizkuntza, Zuzenbidea, Filosofia eta Historiatik hain zuzen, egileek zabaltasun hori aztertu dute. Bigarren zatian XIV eta XVI mende bitartean indarkeriaren biktimak izan ziren emakumeen testigantzak jaso dira denboraldi horretan, laguntza juridikoari esker, milurtekoetan zehar gizarte patriarkalak eratutako sistema menperatzailea ezarri zelako. Gero, Erdi Aroan errotu zituen sustraiak gaur egun arte hain eraginkorki legitimatu den sistema.
Gora joan

Izenburua: Sorginak: Afrikan eta hemen, lehen eta orain
Sorginak liburuaren azalaEgileak: Xipri Arbelbide
Argitaletxea: Elkar

De Lancrek izan du aipaldi liburu, mintzaldi eta antzerkietan. Zenbatek irakurtua zuten haren liburuetarik bat bederen? Zenbatek ezagutzen Akitaniako sorginetaz egin ikerketak? Vasconia euskalduna izana da duela zenbait mende arte. Euskal kultura odolean daukatela Gaskoinek. Errege eta lege beren meneko egon gara Biarno eta Baxe Nabarran, Nabarrako Parlamentu eta Gorteak Paben biltzen zirelarik, eta sorginak epaitzen. Amikuze-Oztibar, Akizeko diosesakoak ziren, Gaskoinak bezala. Zuberotarrak Oluekoak, Biarnesak bezala, sorginkeria eta fede borroka ari zirelarik. Elinberrizeko artxapezpikuarekin biltzen ziren berriki arte Novempopulaniako apezpikuak beren kezkak aipatzeko.

Xipri lotu zaio gaiari ttantto bat zilarra eskuetan: Bolikostan bere begiz ikusi ditu sorginak. Zer heinetaradino mintza daiteke behin ere ikusi ez den zerbaitetaz?
Baina sorginak ez dira De Lancreren garaietan mugatzen, ez eta Afrikan. Biblian aipu ziren hilazti, sorgin, madarikatze eta beste. Mendez mendez lur osoan gizonaren gogoa formatatu duen ikusmolde hori beti bizi da. Ez bakarrik mendi zokoetako jendeen gogoan!
Gora joan

Izenburua: Una mujer, una historia
Una mujer una historia liburuaren azalaEgilea: Ana Herrera
Argitaletxea: Ediciones Alfar
 
Liburu honek historiako zenbait emakume erreskatatzen ditu. Emakume horiek ahantziak izan ziren gizarte patriarkal eta matxisten barruan borrokatu bazuten ere. Historian zehar eremu desberdineko emakumeak bilatzen ditu liburuaren egileak. Emakume horiek sentimendu berbera dute, hau da, amodioarekin eta ausardiarekin batera askatasuna bilatzea, bere erabakiekin besteei aurre egiteko. Ana Herrera hain ezagunak ez diren emakumeen bizitzak eskaintzen dizkigu, adibidez, Helvia, Domicia Paulina, Wällada, Zayda, Al-Rakuniyya eta Christine de Pisan-ena.
Gora joan

Izenburua: Tigreak hondartzan 
Tigreak hontzan liburuaren azalaEgilea: Maribel Aiertza
Argitaletxea: Elkar
Animaliek txiki-txikitatik txunditu zuten Ander, hezur-haragizkoek nahiz irudimenezkoek: herriko hondartzan bisitari arrotz batek eginiko hareazko tigrefamiliak edota aitonak kontatutako Arnoko tigrearen istorioak. Ezbeharrak edota patuak zirkuko bizimodura eraman zuten umetan, jaiotetxetik eta etxekoengandik urrun. Amak, hil aurretik, bere bizitzaren benetako historia gutun batean idatzita utziko dio Ninori.
Gora joan

Titulua: Veneno para la corona
Idazlea: Toti Martínez de Lezea
Argitaletxea: Erein

1452ko martxoan, Juana Enríquez, Juan de Trastámara Nafarroako erregearen bigarren emaztea, Sangüesatik Sos-era joango da  bere umea erditzera. Jaio berri horrengatik Erreinuko zein Aragoiko legeak hautsiko dituzte eta Vianako Carlos printzearen  benetako erregegairen eskubideak urratuko. Juana Enríquezen bizitza eta de Jordana Gorria, desohorean dagoen emakume batena  gurutzatuko ditu patuak. Batek goranahia du besteak, berriz, mendekurako gogoa. Nafarroa, Sizilia, Aragoi, Katalunia eta Napoli azaltzen dira nobela honetan. Istorioak azpijokoz beteriko garai erreala eta gogorra  deskribatzen ditu. Bertan pozoia erabiltzen ohi zuten etsaiak eta etsaiak ez zirenak hitzeko.
Gora joan

Titulua: María Ana Sanz Huarte (1868-1936). En primer término, mujer
Idazlea: Amelia Guibert Navaz
Argitaletxea: Centro de Documentación-Biblioteca de Mujeres

María Ana Sanz Huarte pedagogo nafarrak ezohiko pertsonalitatea izan zuen: dinamikoa, ekintzailea, irekia eta aldaketarekin konprometitua. Iruñeko Escuela Normal-eko zuzendaria izanda berak bultzaturiko proiektu sozialek ( kantina, udalekuak, arropategia) umeak zein emakumeak askatzeko xedea zuten. Nafarroako Lehenbiziko Adin Gutxien Auzitegiko bokala eta pedagogoa  izaki, birgaitze prebentiboko neurriak baliatuz bideratu nahi zuen umeen delinkuentzia. Horregatik liburu honetan berak idatzitako testuak egun indarrean egon litezke. Egileak, María Anaren biloba denez, ahozko transmisioa zein familiaren artxiboko dokumentazioa baliatu ditu izugarrizko pertsonalitate honen oinarriak ezagutzeko. Hori guztiagatik liburua zehaztasunez eta  baita ere ezagutza afektiboaz idatzita dago.
Gora joan

Titulua: Acceso no autorizado
Idazlea: Belén Gopegui
Argitaletxea: Mondadori
“No hay fortaleza inexpugnable ni prisión que no contenga un defecto” ( Ez da menderaezina ez den gotorlekurik  ezta akatsik ez duen kartzelarik) Horrela pentsatzen du beste pertsona baten ordenagailuan sartu den pertsonaiak. Azken honek,  ordenagailuaren jabearekin harremanak garatu nahi ditu informazio gordearen trafikoko erakundeetatik lagun bat salbatzeko. Eta horrelaxe ere pentsatzen du gobernuko presidente ordeak  errealitatea aldatzeko zalantzak sortzen dizkion egoeran dagoelarik.
Eleberri honek fatalismo konformistaren kontrako ekintza politiko eta informatikoko  fabula bat da. Ezezagunen arteko ezohiko konfiantzak agerian usten ditu boterearen indarkeria eta bakartasuna eta baita patuak sortzen dituen sareak, baldintza objektiboak eta giza faktorea. Thriller politiko eta informatiko honetan bi  pertsonaiek antza handia dute presidente ordeko jakin batekin  eta ministro jakin batekin.
Gora joan 


Titulua: Historia de las mujeres de Eibar
Idazlea: Arantza Lasa Astola
Argitaletxea: Ego Batzarra Ibarra-Eibar Udala

Erdi Arotik Trantsizio garaierako ibilbideaz Eibarreko emakumeen historia gogora ekartzen du liburuak: herriko lehenbiziko biztanleak, Ordenantzetako aipuak eta komentu eta emakumezko ofizioak non emakumearen protagonismo apur bat ere baitzegoen. Ilustrazioa, Industriaren finkatzea, Eibarreko emakumeen lana XIX mendearen bukaeratik Errepublikara, gerra eta gerra ondorengoa, eta geroko lorpen sozialak. Bukatzeko emakume eibartarren itxaropenak eta ekimenak azaltzen duen atal bat eskaintzen du.
Gora joan

Titulua: Bélgica
Idazlea: Chantal Maillard
Argitaletxea:  Pre-textos

Ez da ez autobiografia ez eta bidaia-liburua. Kontzientzia batek bi garai -oraina eta iragana- aztertzen ditu oroimenak gogora ekarriz eta  zenbaitetan beste tarte batzuk  irekiz. Testuaren garrantziena ez da esaten dena baizik eta isiltzen dena idazle honen aburuz. Horregatik errealitateaz eman daitezkeen bertsio ezberdinetan, haren ertzetan sartzeko gonbitea eskaintzen digu. Beti kontrakarrean, idazle honen idazkerak genero guztiak zeharkatzen ditu eta modernitatearen aforismoaren kontra zatia aldarrikatzen du, gure garaiko espresio sintetiko eta irekia delako.
Gora joan

Izenburua: La mujer de las nueve lunas
Egilea: Carmen Torres Ripa
Argitaletxea: Plaza&Janés

Hildegard de Bingen  XII mendean emakumeentzako komentu bat sortu zuen.
Mistikoa, predikatzailea, profetisa, petrikiloa, bisionarioa, idazlea, artista, konpositorea eta belar – zaina ere izan zen eta bere garaia gailenduz, elizaren hierarkiari aurka egin zion eta emakumeentzako eskubideak eskatu zituen. Magnetismo handiko pertsonaia izaki  boteretsuengan eragin handia zuen oskurantismo eta sineskeria garaietan. Eleberri honek XII mendetik egungo Europara egiten du salto. Samuel, apaiz gaztea Vatikanoak desagertazitako erdi aroko kodize batzuk ikertzen ari da eta ez daki benetan zergatik desagertu ziren. Hasieran errutinazko ikerketa dirudi berarentzat, baina laster emakumeak elizan duen zeregina ezinbestez eragingo duen profezia deszifratzeko lasterketa zorabiagarria izango da, bai eta joko arriskutsua ere. Hildegarden ikuspegi hausleak eta bere baitan egia, fedea, sexua, eta amodioaren inguruan gorde zituen sekretuek betirako aldatuko dute Samuelen bizitza.
Gora joan

Izenburua: Mujeres y arquitectura: mudéjares y cristianas en la construcción
Egilea: María Elena Díez Jorge
Argitaletxea: Editorial de la Universidad de Granada / Granadako Unibertsitateko Argitaletxea

Arte Historiako irakasleak Espainiako arkitekturaren ikuspegi integrala ematen du liburu honetan. Granada gunea du bereziki eta Erdi Arotik Aro Modernora doan trantsizioa ere. Noski, gizonen zeregina aipatzen du baina nabarmenki orain arte ezezaguna izan den emakumeen papera agertzen du. XIV mendetik XVIrako dokumentuak aztertu ondoren, autoreak ondorioztatzen duenez, garai haietan ohikoa zen emakumeak harginak eta zeramikariak izatea. Halaber, emakumeek betidanik gizonek egindako lan zailagoetan ere aritzen ziren, adibidez, harria pikatzen eta lanetan materialak alde batetik bestera eramaten. Ezin zuten kontraturik sinatu baina ofizioa ezagutzen zuten eta bertan jarduten ziren. Hala kultura islamikoan nola kristauan, patriarkatuak ofizio horietan ibiltzea zailagoa egiten zien. Liburuan, bestalde, emakumeen soldatan zegoen diskriminazioa ikus daiteke, nola emakumeek lan “maskulino” hauek eginez gizonezkoek baino diru gutxiago jasotzen zuten. Egileak ere emakumeek mezenas, dama aberats eta boteretsu gisa izan zuten zeregina aztertzen du. Emakume hauek lan gupidatsuak eta publikoak sustatu zitzaketen baina inolaz ere lan politikoak.
Gora joan

Izenburua: Cine y género en España
Egileak: Fátima Arranz, Pilar Aguilar, Javier Callejo, Pilar Pardo, Inés París eta Esperanza Roquero
Argitaletxea: Cátedra

Zineman genero berdintasunaren egoera jakiteko egin den txosten zehatz honek Zinemaren Akademiako zuzendaritza batzordearen  Muñoz Suay 2011 saria jaso du. 2007aren hasieran ekin zitzaion ikerketa honi. Hainbat eta hainbat pelikula aztertu ziren eta zuzendariekin elkarrizketak izan. Erantzuna argia da: diskriminaziorik bada. Testuan jasotzen denez 200 eta 2006 urteen artean %10a besterik ez ziren emakumeak; %15 gidoilarien kasuan eta %10 ekoizleengan. Alta, emakumeen presentzia gainezka dago makillaje, ile-apainketa eta jantzitegian. Joera hau ez da batere pozgarria. Ikerketa gaur egun errepikatuko balitz diferentzia handiagoa izango litzateke. Termino erlatiboetan, gero eta emakume zuzendari gazte gutxiago dago, egoera hau aldatzeko behar bezalako mekanismoak ez direlako martxan jarri.
Gora joan

Izenburua: La trampa del velo
Egilea: Ángeles Ramírez
Argitaletxea: Catarata

Lan honek eztabaida polemikorako parada eskaintzen du. Alde batetik, belo musulmana erresistentzia kulturaltzat hartzen dutenen aurrean jartzen da; bestetik, beren kulturaren eraginetik askatzeko emakume musulmanei beloa kendu nahi dieten ekimen “salbatzaileen” aurrean.
Gora joan

 

Izenburua: "Gipuzkoako emakumeen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustatzeko gida"
Liburuaren azalaEgilea: Ordiziako D'elikatuz elikadura eta gastronomia zentroa
Emakumeen osasuna sustatzeko gida praktikoa

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak “Gipuzkoako emakumeen artean jarduera fisikoaren eta elikaduraren bidez osasuna sustazeko gida” aurkeztu du. Gida honek Emakunderen laguntza jaso du eta bere helburua da 30 eta 60 urte bitarteko emakumeen artean elikadura egokia eta jarduera fisikoa sustatuz bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
Gora joan

 

 

Izenburua: “Los senderos de Ariadna: transformar las relaciones mediante la coeducación emocional”
Los sendero de Ariadna liburuaren azalaEgilea: Charo Altable Vicario
Argitaletxea: (Octaedro, 2010).

Liburu honek irakasle baten lana laburtzen du. Emakume honek bere lanbide-bizitzaren zatirik handiena nerabe hezkuntzan eman du. Liburuan, islatuta geratzen da indarkeriari aurre hartu nahi izan diola gatazken entzuketaren bitartez, eta hezkidetza emozionala hartzen du oinarritzat horretarako.

Lehenengo zatian patriarkatuaren gorputzak duen eragina deskribatzen du, eta honek dituen ondorio sexistak neska eta mutil nerabeen gorputzetan, ikasgelan eta hemendik kanpo.  Gero, gatazkak maitasunez nola molda daitezkeen hitz egiten da,  entzuketaren arteaz, irakasleen bitartekotza lanari buruz, eta bizitzarako hezkuntza baten esanahiari buruz, zeinek harremanetan kontzientzia, argitasuna eta zentzutasuna jartzen lagunduko baitugu. 

Lan honek gonbidatu egiten gaitu gure harremanetan enpatia, komunikazio ona eta tratu ona gauzatzen, bereziki irakasleek ikasleekin dituzten harremanetan, eta interes berezia izango du bigarren hezkuntzako tutoretzetarako eta gazteekin egindako lantegietarako.
Gora joan 

 

Izenburua: Prevención de la violencia de género en la adolescencia
Prevención de la violencia de género en la adolescencia liburuaren azalaEgileak: Margarita Petit Vila eta Montserrat Prat Tordera
Argitaletxea: Icaria

Liburu honen egileak biak erizainak dira. Duela urte batzuk “El Bon Rotllo” tailerra antolatu zuten indarkeria matxistako harremanak prebenitzeko. Gero, jasotako datuak ordenatu eta emaitzen arabera, ondorioak atera zituzten.  Horien artean, hauek dira azpimarratzekoak: genero indarkeriak biologikoki, psikologikoki eta sozialki eragiten du. Gatazkak konpontzeko erabiltzen den biolentzia ondo ikusita dago helduen ikuspuntutik eta elkarrizketa eta ulermena bezalako formulak ez dira oso eraginkorrak. Nesken ikuspuntutik, lilura, sexualitatea eta mendetasuna bezalako femeninotasunaren baloreak positibotzat hartzen dira inolako lotsarik gabe. Balore maskulino eta femenino  hauek guztiak  sotiltasunez edo modu zakar eta umilgarriz ager daitezke. Nerabezaroan gizarteak onartzen dituen genero rolak agertzen dira eta hauek norberaren nortasunaren  eta bikote harremanen sorreran eragina dute. 
Liburuak tailerreko ikasleen iritziak jasotzen ditu, hala jendaurrean emandakoak nola arlo  pribatuan. Gainera, errealitatea erakutsi nahi du arriskua azpimarratzeaz gain. “Gure ustez, inportantea da gizonak eta emakumeak honaino nola iritsi garen jakitea. Iragana ezagutzeak orainaldia ulertzen laguntzen du eta etorkizuna aurrez ikustea”.
Gora joan

 

Izenburua: Desigualdades de género
Desigualdades de género liburuaren azalaEgilea: Araceli Medrano
Argitaletxea: Mensajero

Liburu honek genero rola nola itxuratu den azaltzen du eta osasun mental zein hezkuntza arloetan lan egiten dutenei interesatuko zaie, genero indarkeria jasan duten emakume eta adin txikikoen prozesu psikologikoei buruz gehiago jakitearren. Era berean gogoeta baliotsua egiten du genero desberdintasunak markatutako harremanen ikastea oinarritzen den faktore desberdinen inguruan, zenbait kasutan emakumearen aurkako tratu txarrak ekartzen dituztelako.  

Araceli Medrano ziur dago, aldaketari beldurra badiogu ere, etorkizuneko belaunaldiek berdintasuna lantzeko eta gizonen eta emakumeen elkarbizitza zailtzen duten botere harreman asimetrikoak aldatzeko egiten ari garen ahalegin handitik onura handia aterako dutela.
Gora joan

 

Izenburua: Más allá de las etiquetas
Mas alla de las etiquetas liburuaren azalaEgilea: Coral Herrera
Argitaletxea: Txalaparta

Liberazio mugimendu desberdinek – feminista, homo, lesbo, trans edo queer– sailkapen kontserbadore eta unibertsaletatik urrun, berdintasunerako bidea erakutsi digute. Sailkapen berrien bila ibili beharrean, generoak definitzeko forma desberdinen zehar (gizon, emakume, trans) ibilbide historikoa eginez liburu honek patriarkatuak ezarritako mitoak aztertzera gonbidatzen gaitu, gizarteak inposatutako rol guzti horiek haustera, estereotipoak deseraikitzera, desberdintasunen aberastasunaz jabetzera, rolak elkartrukatzera, mugak gainditzera, desioa askatzera, noizbehinkako abenturan samurtasuna sartzera eta emozioak adieraztera. Azken finean, etiketetatik at bizitzen ikastea.
Gora joan

 


Izenburua: La mujer y la madre: un libro polémico sobre la maternidad como nueva forma de esclavitud
La mujer y la madre liburuaren azalaEgilea: Elisabeth Badinter
Argitaletxea: La esfera de los libros

Liburuak 200.000 ale saldu ditu Frantzian eta polemika izugarria sortu du. Amatasunari buruzko alarma – oihua ematen du: egungo gizartean amatasuna den bezala, emakumeentzat esklabutza berritzat har daiteke, jaioberria gauza guztien gainetik jartzen duelako, amaren garapen pertsonala, lana eta bikotearen gainetik. Emakume asko etxera itzultzen da eta hori egitean Historian zehar lortutako zenbait konkista arriskuan jartzen dira. 

Balentria handiz Elisabeth Badinter filosofoa,  ofentsiba naturalistaren eragin negatiboez mintzatzen da. Naturalismo hori oso baliagarria izan da mendetan zehar eta amatasun instintuan oinarritzen da. Hemendik dator ama zintzoa eta emakume osoa ez izateagatik sortutako frustrazioa eragotziko duen aldi bateko amatasuna.

Izenburua: La rebelión sigilosa: El poder transformador de la emoción feminista
La rebelión sigilosa liburuaren azalaEgilea: Teresa Langle de Paz
Argitaletxea: Icaria

Emakumeek bere duintasun historikoa, memoria eta gizarteen bilakaeran dagokien lekua berreskuratzeko itxaropena ere bada, hots,  gizarteak oreka sozial eta politiko berria berreskuratzeko itxaropena. Liburu honek emakumeek gizartea aldatzeko egin duten “isilpeko errebolta” delakoari  begiratzea proposatzen du, edonon den eta irauten duen feminismoari begiratzea, hain zuzen ere.

Emozio feministaren kontzeptua hari eroalea da, baina ez da kulturalki inposatu den arrazionalismoaren aurkakoa. Aldiz, emakumeek egin duten etengabeko errebolta saihestezina azaltzeko eta bertatik sortu den indar sortzaile aske eta eraldatzailea ulertzeko balio du.

Liburu honek zehaztasun teorikoa eta zentzu pragmatikoa du. Horiekin iraganera hurbiltzen da indar berri batekin etorkizunean proiektatzeko. Aldi berean, botereen analisia egiten du boteretzat hartzen ez dena bistaratzeko eta gogoeta sakona lengoaia eta literaturari buruz, kulturako errebolta harrapaezinen hazia direlako.

Izenburua: Ofelias
Ofelias liburuaren azalaIdazlea: Aida Bahr
Argitaletxea: Txalaparta

Heredera de la mejor tradición feminista, la autora cubana Aida Bahr aborda en este libro ocho historias donde intervienen el dolor y el miedo.
Una mujer violada y agredida por su marido, una madre casada que descubre el amor con otra mujer, una niña abandonada... son algunas de las protagonistas de situaciones difíciles, en ocasiones límite, que se narran en este trabajo. Ocho mujeres, que podrían ser una sola. Personas que en algún momento de sus vidas perciben que ser mujer es un encargo difícil en un mundo organizado por otros. Cuentos amargos, de alto dramatismo y muy trabajados, en los que la autora da muestras de una sensibilidad extrema y de conocer las muchas realidades a las que se enfrenta la mujer en cualquier sociedad. Sin edulcorantes ni concesiones.

Este libro obtuvo el Premio Alejo Carpentier en 2007, el galardón literario más importante otorgado por el Instituto Cubano del Libro.

Izenburua: Política sexual
Politica sexual liburuaren azalaIdazlea: Kate Millett
Argitaletxea: Ediciones Cátedra

Kate Millett aktibista estatubatuarraren tesiaren berrargitalpena da hau. Liburua, literatura feministaren klasiko bihurtu da eta bere modernitate guztia gordetzen du. Hiru zati nagusi ditu. Lehenengoan Millettek bere ikuspegia azaltzen du sexuaren politikotasunaren inguruan, gehienetan oharkabean igarotzen dela azpimarratuz. Bigarren zatia funtsean historikoa da eta XIX mendearen amaieran eta XX mendean zehar sexu harreman tradizionalek izandako eraldaketa azaltzen du. Hirugarren zatian Millett literaturatik abiatzen da eta bere garaiko idazle nagusien lanak aztertzen ditu, hala nola, DH Lawrence, Henry Miller, Norman Mailer eta hauen aldean, kontraste gisa, Jean Genet.

Izenburua: Violetas para Olivia
Violetas para Olivia liburuaren azalaIdazlea: Julia Montejo
Argitaletxea: Planeta

Madelaine, hogeita hamasei urteko doktore gaztea, bere arbasoen etxera itzultzera behartuta dago. Herriko familia nagusia diren Durangotarrek lurralde eta negozio oparo gehienen jabe izaki, zorigaiztoa dute bere gainean eta herrian esamesa ugari dira haien inguruan. Madelainei ez zitzaizkion inoiz etxea ez inguruak asko atsegin eta itzulera honetan izeba Clara berriro ikusiko du. Izeba Clara zaharra eta menderatzailea da, eta dagoeneko desagertu den munduari lotuta dago. Lehenaldi ilunean erantzunik gabeko galdera asko dago: Zer gertatu zitzaion familiako historiatik ezabatu zuten Olivia amonari? Zergatik desagertu zen bere ama Madelaineri agurrik ere esan gabe? Nolakoa zen amaren eta izeben harremana?

Izenburua: Juárez en la sombra: crónica de una ciudad que se resiste a morir
Juarez en la sombra liburuaren azalaIdazlea: Judith Torrea
Argitaletxea: Aguilar

Judith Torrea kazetari nafarra da eta 14 urte daramatza Juarezen narkotrafikoarekin, krimen antolatuarekin, ustelkeriarekin edo migrazioarekin gertatzen denaren berri ematen komunikabide desberdinetan. Liburu honetan guzti horren laburpena egiten du
“ Juarezen gertatzen dena jakitea eta agintariek ematen duten ikuspegiaren aurka zerbait egiteko behar beharrezkoa den une honetan”. Liburuarekin kokaina kontsumitzaileei esan nahi die narkotrafikoaren negozioa handitzen ari direla eta horrekin loturik gertatzen diren hilketetan parte hartzen.

Bloglaria era bada eta gogoratzen digu izugarrikerian ere magia badela: zoritxarra indar bihurtzen duten juareztarren magia, alegia.

Judith Torreak kazetaritzako zenbait sari jaso ditu Estatu Batuak, Frantzia eta Espainian, besteak beste, 2010eko Ortega y Gasset  kazetaritza digitaleko saria juarezenlasombra.blogspot bere blogari esker. Blog honek Alemaniako Deutsche Welle nazioarteko telebista publikoak ematen duen BOB-Reporteros Sin Fronteras saria jaso du berriki.

Izenburua: Sinrazones del olvido. Escritoras y fotógrafas de los siglos XIX y XX
Sinrazones del olvido liburuaren azalaIdazleak: Isabel Núnez eta Lydia Oliva
Argitaletxea: Icaria

Aparteko emakumeen hamar erretratu subjektibo dira, bost idazle (Isabelle Eberhardt, Jean Rhys, Dorothy Parker, Maeve Brennan eta Natalia Ginzburg) eta bost argazkilarirenak (Anna Atkins, Frances Benjamin Johnston, Berenice Abbott, Lee Miller eta Gisèle Freund).  Merezi zuten ospea eta errekonozimendua jaso ez izanagatik, egoera latzetan erori zirelako edo gure herrialdean behar bezala ezagutzen ez direlako berreskuratu dira liburu honetan.  Emakume aitzindariak izan ziren eta bide berriak ireki zizkieten beste emakume eta gizon, artista, idazle eta argazkilariei.

Idazle hauek mendebaldeko gizartean emakume izateari buruzko gogoeta inportanteak ekarri zizkioten literaturari, bere planteamendu kritikoetan, askatasunean, hirian zuten jarreran, porrota gainditzeko zailtasunetan edo etikan.

Argazkilariek, berriz, ikuspegi berriak ekarri zizkioten kultura, botanika eta argitalpen munduari; bai eta argazki-erreportaje, arkitektura eta gerra arteko hiri handien transformazio urbanistikoari ere, gerraren alde humanoa azalduz eta XX mendeko erretratua aberastuz. Argazkigintza eta literaturaren lengoaiak elkarrekin jartzeak oso efektu erakargarria sortzen dio irakurleari.

Izenburua: Nómada
Nomada liburuaren azalaIdazlea: Ayaan Hirsi Ali
Argitaletxea: Galaxia Gutemberg-Círculo de Lectores

“Yo acuso” eta “Mi libertad” liburuen egileak Islamaren prezeptuak kritikatzen ditu oraingoan ere. Beste musulmanek bezala berak ablazioa jasan zuen eta 22 urterekin Somaliatik eta egokitu zioten ezkontza adostutik ihes egin behar izan zuen. Holandan Zientzia Politikoko ikasketak egin ondoren diputatu izan zen eta Islama kritikatzeagatik heriotza mehatxuak jaso zituen. Gaur egun Estatu Batuetan bizi da eta bere izena daraman fundazioa sortu du mendebaldean Islam militantearen aurka emakumeen eskubideak defendatzeko.

 “Nómadas” liburuan trantsizioa deskribatzen du lehen pertsonan,  emakumeari bere kabuz pentsatzea eta ekitea eragozten dion mentalitate tribaletik, gizarte ireki batean hiritar librea bihurtu arte. Alta, liburua alerta-mezu bat da mendebaldearentzat, Islam erradikala gutxiesteko akatsaren aurrean.

Titulua: Mea culpa
Mea culpa liburuaren azala, Uxue Apaolaza idazlearenaMea culpaIdazlea : Uxue Apaolaza
Argitaletxea: Elkar

Bere probokazioan ausarta eta bere biluzian zintzoa den nobela idatzi du Apaolazak, gure gizarteko hainbat zauritan hazka egiten duena, bere gogoeta politikoki-ez-egokiekin irakurleari ezinegona sortu eta hausnarketa propioa eragingo diona. Edo Lur protagonistaren antzera, erabaki indibidualen inplikazio sozialaren pisuak izuturik, isiltasuna bilatu, errugabea izan daitekeen leku bat...

Titulua: El cuadro
El cuadroIdazlea : Mercedes Salisachs
Argitaletxea: Libros libres

Munduko idazle adintsuena dugu  Mercedes Salisachs. Oraingo honetan suspense eleberri honen argudioari ematen dion amaieraz irudimenaren mugak apurtzen ditu. Benetako gertakizunetan oinarriturik, atsekabe biziko egoran hasten da. Urakan batek Elena gazteari bizitza errotik aldatuko dio. Koadro txiki bat eta diru apur bat besterik ez duela beste hiri batera joan beharko du prostituta gisa lan egiteko. Ume ausarta bat jaioko da, amari ezer esan gabe aitaren bila joango dena. Aita gelan duen erretratu txiki bati esker ezagutzen du. Irudi horrekin solasean egoten da.

Titulua: Sexualitatean Xirikatuz 
Sexualitatearen xirikatuzIdazleak: Maider García de Vicuña, Iratxe Porras
Argitaletxea: Erein
 
Liburu honen bidea duela sei urte hasi zen, Xirika Gazte Aldizkariak Emaize Sexologia Zentroko sexologoei, Xirri eta Irri atalean astero sexualitatearen inguruko idatzia egitea proposatu zienean 2004ko martxoan hasi ziren Iratxe Porras eta Maider García de Vicuña artikulu hauek egiten. Tamalez XIRIKA desagertu zen arte, 2008ko udan.
 Pertsona askok artikuluak interesgarriak zirela eta islatutako ideiak sexualitatea modu positiboan bizitzeko lagungarriak zirela kontuan harturik liburua argitaratzeari egin diote. Haur eta gazteen hezkuntzan ari direnentzat pentsaturik dago. Sexologiaren helburu nagusia, bakoitzak bere burua ezagutu, onartu eta modu positiboan adierazten ikastea da. Eta hori bera da liburu honen xedea: sexualitatearen ideia zabala zuekin partekatzea, sexualitateen aniztasuna ulertuz eta onartuz.


Titulua: Fácil de matar
Fácil de matarEgilea: Maruja Torres
Argitaletxea: Planeta

Eleberri beltza idatzi du Maruja Torres kazetariak. Horretarako, idazlearen “alter ego-a” den Diana Dial kazetariaz baliatu da Beirut hirian garatzen istorioa kontatzeko. “Oh, es él!” eleberrian azaltzen zen protagonistak  idazle berak ezagutu dituen egoerak bizi izaten ditu . Diana  ez da pertsona perfektua eta nahiz eta “ Jeanne d´Arc ez izan, egia aurkitu nahi du. Hilketen ondorioak jasanezinak egiten zaizkio.” Horren adibidea ditugu, esaterako,  nobelan ikertzen den atentatuaren ondorioz bi zerbitzari etiopiarren heriotzak. Egoera berean Tony Asmar hiltzen da, izen handiko familia maronita baten semea. Atentatuaren atzean zer dagoen ikertzen saiatuko da Diana. Ez dut lan horren truke ezer kobratuko, erredunak harrapatu besterik ez du nahi.

Titulua: Y no fueron marujas
Y no fueron marujasKoordinatzailea: Olga Visuales
Argitaletxea: Ediciones Bellaterra

Relatos izeneko bildumaren bigarren ale honetan 55 eta 70 urte bitarteko bederatzi emakumek azaltzen dute zergatik desbideratu ziren diktadura frankistak ezarritako genero roletatik. Zenbait emakume hala eginez , gaizto, lotsagabe, degeneratu eta zoro bihurtu ziren, familiaren begiradaren aurrean. Baina hala eta guztiz ere, bizirik iraun zuten.
Liburuari amaiera ematen dio emakumezko ahots gazteago batek. Aurrekoen iritzien aurrean “Maruja” izateko edo ez izateko eskubidea aldarrikatzen du. Ahots ezberdinek, abiapuntu ezberdinek gure gizartean  emakume izatea edo emakumea sentitzea zer den azaltzen dute. Aldi berean adin, sexu eta arrazen araberako bereizkuntzaren absurdoa agerian uzten dute.

Titulua: Kameraren atzetik. Irudien bidez narrazioak egitea: gidoitik filmera
Detras de la camaraEgilea: Isabel Alba
Argitaletxea: Montesinos ensayo

Liburuaren helburua da ikus-entzunezkoan oinarrizko ezagutzak barneratu nahi dituzten guztiek baliabide ulergarri eta erabilgarri bat eskuratzea, irakurlearen adina edo lanbidea edo liburua irakurtzeko arrazoia edozein delarik ere. Norentzat dago idatzita liburu hau? Esateko zerbait duten eta irudien eta soinuen bidez ahalik eta modurik onenean adierazten ikasi nahi dutenentzat, baina irudiak ikusten ikasi nahi dutenentzat edota beste batzuei irudiak modu kritikoan ikusarazi nahi dizkietenentzat ere bai. Isabel Albak gidoi onak idazteko giltzarriak eskainiko dizkigu, ohiko akatsez ohartaraziko digu, eta, aldi berean, idatzizko hitza –gidoia– irudi bihurtzeko behar dugun egitura guztiaren ikuspegia ere emango digu. Liburuak hiru hizkuntzetan argitaratu dute: gaztelania, euskara eta katalana. Irudiak Telmo Basterretxearenak dira. DVD bat dakar.

Izenburua: Los pinceles de Artemisia
Artemisiako pintzelakEgilea: Encina Villanueva
Argitaletxea: InteRed GKE
Liburu honek ekitaterako prestakuntza azaltzen du eta bere helburua hiritar zuzenak eta ez sexistak lortzea da, bai eta errealitatea kritikoki aztertzea ere, errealitatea irakurtzeko beste ikuspegia badela ulertzea eta emakumeen giza eskubideekin konprometituz, aurrera pausoak ematea. Liburuaren atal garrantzitsu batean genero ekitateatearen prestakuntzarako proposamen eta esperientzia arrakastatsuen berri ematen da. Liburu hau laster deskargatu ahal izango da dohainik InteRed web orritik. Liburua hezkuntzako profesional, GKEtako eta administrazio publikoetako pertsonal teknikoei zuzenduta dago. Izenburua italiar barrokoko margolariari egindako omenaldia da, emakume independenteak eta konbentzioak hautsi zituztenak margotzen zituelako. Bere ikuspegi alternatiboa inspirazio handikoa izan da lan honetarako.

Izenburua: Diez años de conciliación en España
Kontziliazioa 10 urtetanEgileak: Nuria Chinchilla Albiol, Consuelo León Llorente
Argitaletxea: Grupo 5

Lana, familia eta bizitza pertsonala gizakiaren funtsezko dimentsio ukaezinak eta osagarriak dira. Hauek harmonikoki kontziliatzeko ikuspegi holistikotik bilatu behar dira irtenbideak eta hauek guztiak kontuan hartu: politika, enpresa, familia, gizartea eta giza banakoa. Zeregin konplexua da hau, askotan, pertsonak diharduten eremuak (enpresa, familia eta gizartea) zatituta agertzen direlako eta multzo ikuspegirik ez delako. Baina aldi berean, esan genezakeen, azken hamarkada honetan zehar kontziliazioaren aldeko mugimenduak eta praktikak egon direla. 

 

Izenburua: Catorce veces ocho mil
Hamalau zortzimilako bideakEgilea: Edurne Pasaban
Argitaletxea: Planeta

Josep María Pinto idazlearen laguntzarekin idatzitako liburu honetan Edurne Pasabanek hamalau zortzimilak igotzeak ekarri diona kontatzen du, balentria honek sortu dizkion beldurrak eta  kostu pertsonala. Alta, amodiozko istorioa da hau. Mendiarekiko amodio istorioa, eta hala izanik, horrek duen pasioa, alegera eta poza, bai eta sufrimendua, galerak, dezepzioak eta ukoak ere. Funtsean, oso liburu pertsonala eta gizatiarra da hau. Pasabanek mendian bizitakoa kontatzen du eta abentura izugarri honen analisia egiten. Istorio honetatik irakurleak bizitzako edozein jardueran erabil ditzakeen balioak atera daitezke ondoriotzat: ahalegina, sakrifizioa, prestakuntza, entrenamendua eta kontzentrazioa.

Izenburua: Mujeres en la Guerra Civil y el franquismo
Espainako 36ko gerra eta emakumeakEgilea: Encarnación Barranquero Texeira
Argitaletxea: Universidad de Málaga

Gerra Zibilean eta frankismoaren errepresioan emakumeek jasandako indarkeriaren zenbait aspektu tratatzen dituzten ikerlanak jasotzen ditu liburu honek: emakume aktibisten edo garaituen senideak ziren emakumeen aurkako biolentzia, edo emakume tradizionalaren eredua hautsi zuten emakumeen aurkakoa. “Patronato de Protección a la Mujer” izeneko erakundea, kartzelak, eskolak edo barnetegiak, benetako lan eremuak zirenak, aztertzen ditu liburuak. Era berean, argitalpen honek nobedade garrantzitsua dakar, hain zuzen ere, artxibo militarrak eta gobernu zibiletako fondoak bezalako iturriak, ikerketarako berriki  irekiak izan direnak.

Izenburua: Yo maté a Sherezade
Yo mate a Sherezade liburuaren azalaEgilea: Joumana Haddad
Argitaletxea: Debate

Saikera inteligente eta probokatzailea da. Honen bitartez, egileak Mendebaldean emakume arabiar otzanaren inguruan dugun irudi topikoa  hautsi nahi du. Sherezade emakume heroi ukaezina da. Inteligentea eta ederra da, ipuinak kontatzeko eta limurtzeko gaitasunak ditu, eta eragin izugarria izan du gizonen nahiz emakumeengan, hala Ekialdean, nola Mendebaldean. Hala eta guztiz ere, Joumana Haddadek ohartzen duen bezala, Sherezade otzanaren eredua besterik ez da, emakumeen aurkako konspirazioa, ez dituelako zalantzan jartzen ezarritako rolak eta bizitza salbatzeko arrailak soilik erakusten dituelako, matxinadarik gabe, erresistentziarik gabe, tiraniaren aurkako borrokarik gabe. Emakumeak menperatzen duen  indar oker horri aurka egin nahi badio Sherezade hil eta eredu erradikal eta independenteagoa bilatu beharko du. Eredu hau Lilith izango da, Adanen buztin berdinez sortutako lehen emakumea, paradisua bere kabuz utzi zuena, izaera bihurri eta inkonformista adierazten duena.

Capitalismo goreIzenburua: Capitalismo gore
Egilea: Sayak Valencia Triana
Argitaletxea: Melusina

Kapitalismo ondoko errealitatearen analisi filosofiko ausarta eta urratzailea da hau, lehen munduko pentsamenduak ohiz ahaztutako espazio esanguratsuak barneratzen dituena.  Kapitalismo Gorearen mekanismoak aztertzen ditu: emakumeen aurkako indarkeria, narkotrafikoa eta nekro boterea. Mexikoko gertakizunetan zentratzen da, non eskrupulurik gabeko botere paralelo batek Estatua ordezkatu duen. Sexu, droga, indarkeria eta qeer teoriaren koktel leherkaria dugu liburu hau. Saiakerako Estado Crítico saria jaso zuen 2010ean.

Egilea filosofo, poeta, saiakera idazle eta performance artista mexikarra da, Madrilgo Complutenseko Filosofia, Teoria eta Kritika Feministan doktoratua. Zenbait liburu idatzi ditu, besteak beste, “El reverso exacto del texto”. Bere poemak Mexikoko aldizkari eta antologiatan argitaratu dira. Interdisciplinario La Línea talde feminista fundatu zuen beste batzuekin, eta arte eta literatur prozesuen kritika egiten du Tijuana (MX)/San Diego (CA) bi nazioen arteko eremuan, bai eta Madrid eta New Yorken artean ere.

La construcción sociocultural del amor romanticoIzenburua: La construcción sociocultural del amor romántico
Egilea: Coral Herrera
Argitaletxea: Fundamentos

Egileak amodioari buruzko liburua idatzi du eta amodio mota desberdinak aztertu: amodio erromantikoa Greziatik gure garaira; amodioaren menpekotasuna eta bere patologiak; maitemintze eta maitasuna galtze aldietan askatzen diren prozesu organikoak; amodioaren dimentsio biologikoa, erlijiosoa, ekonomikoa, politikoa eta soziala. Mito erromantikoak aztertzen ditu ere, gure maitatzeko moduak ulertzeko, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna mantentzen duten istorioek dituzten estereotipoei eta rolei aurre egiteko. 

 

Mi primer libro sobre ellasIzenburua: Mi primer libro sobre ellas
Egilea: Marta Rivera de la Cruz
Argitaletxea: Anaya

Bost urteko neska mutilek historiako zenbait emakume bikain ezagutzeko liburua da. Emakume horiek ez zuten bere garaian ia ezertarako eskubiderik izan, baina bere ametsengatik borroka egitera ausartu ziren eta munduko historia ere aldatu zuten. Liburuak Cecilia Varelaren irudiak ditu eta ikasgelan lantzeko pentsatuta dago.

 

ellas hicieron historiaIzenburua: Ellas hicieron historia
Egilea: Marta Rivera de la Cruz
Argitaletxea: Anaya

Zortzi urtetik gorako haurrentzat gomendatua izan da liburu hau eta horregatik haien hizkuntzara egokitua dago. Liburu honetan ongi ezagutzen diren emakumeak agertzen dira, bai eta bidegabez ahaztutako emakumeak ere, baina guztiak eskubideen berdintasunagatik lan egin zutenak. Hauek izan dira aukeratuak: Benavente Kondesa (Goyaren mezenas), María Guerrero (antzerki sustatzailea) María Moliner (bere izena daraman hiztegiaren egilea eta irakurmena zein liburutegien bultzatzailea), Clara Campoamor (lehen emakume diputatua), Rosalía de Castro (idazlea), Matilde Montoya (sendagilea), María Zambrano (ezinbestekoa pentsamenduaren historian) eta Anaís Napoleón (Espainiako argazkigintzan aitzindaria). Irudiak Cecilia Varelarenak dira. 

 

Pioneras y revolucionariasIzenburua: Pioneras y revolucionarias
Egilea: Eulàlia Vega
Argitaletxea: Icaria

Liburu honen asmoa Errepublika, gerra zibila eta frankismoaren garaian bizi izan ziren emakume libertarioak argitara ematea da. Ahozko iturriak erabiltzen dituen metodologia berritzaileari esker protagonista hauen memoria erreskatatu ahal izan da historiografiak oraindik konpondu ez dituen zenbait galdera argitzeko. Nola ezagutu zituzten emakume hauek ideia anarkistak? Zergatik ekin zioten militantziari? Esan duten bezain baztertuak izan al ziren sindikatuetan? Zer nolako ekintzak egiten zituzten? Zein izan zen haien zeregina 30eko hamarkadan?  Nola bizi zituzten frankismoaren urte luzeak?

dos palabrasIzenburua: Dos palabras
Egilea: Garazi Goia
Argitaletxea: Alberdania

Narrazio honen protagonista ohituta dago bere bizitza nahi duen bezala gidatzen. Gaztea da eta ahalegin izugarria egiten du amodioaren obsesiotik ihes egiteko, norberaren  erruki tentagarria eta malenkonia gainditzeko. Ziur aski bizitza osorako markatuko dion erronka du aurrean: tristeziarekin bizitzen ikastea, baina horrek itota sentitu gabe, bizitzari uko egin gabe. Scherezade garaikide bat bezala, sufrimendua eragin dionari mintzen zaio, benetan bere buruari ari zaionean, eta bere mina adieraziz, berau konjuratzen du. Sexua da bere bizitzaren gorabeheren eta narrazio honen funtsa eta hala bizi du, askatasun osoz, tabuaren mugen hertzeetatik. Eta gauza guztien gainetik sexuaz gozatzen du, naturaltasun apartaz, emakume libre eta sortzaile den heinetik.

 

Igualdad de tratoTitulua: Mujer e Igualdad de Trato. Análisis de la maternidad en la Unión Europea
Idazlea: María Teresa López
Argitaletxea: Colección Fundación Acción Familiar

Lanean aritzen diren emakumeen %49k ez du seme-alabarik, %27k ume bakarra du , %20k bi,  eta %4k soilik hiru edo gehiago. Horrez gainera, lanean aritzen diren emakumeen %85k,  lan arrazoiak direla medio,  uko egiten diote bigarren haurdunaldi bati. Ikerketa horrek jasotzen dituen estatistikak dira. Horren arabera, Espainia, Europako Batasuneko herrialdeen artean,  amatasuna babesa emateko garaian,  txikiena ematen dutenen artean legoke,  Grezia eta Portugalekin batera. Eredua  Noruega, Finlandia eta  Danimarkak ematen dute. Hauek amatasunari babesa ematen diote garapen ekonomikorako beharrezkoa dela uste dutelako. Herrialde horeietan amatasunagatik ordaindutako baimenak urtebetekoak dira, Espainian berriz, 16 astebetekoak.

lagrimas en la lluviaTitulua: Lágrimas en la lluvia
Idazlea: Rosa Montero
Argitaletxea: Seix Barral

Lurreko Estatu Batuak, Madrid, 2109an;  bapatean,  erotzen diren erreplikanteen heriotzen kopuruak gora egiten du. Eromen izurrite horren azpian zer dagoen argitzeko Bruna Husky detektibea kontratatzen dute,  gero eta ez egonkorragoa den giro sozialean. Bitartean, Gizadiaren historia aldatzeko esku anonimo batek Lurreko dokumentazio artxibo nagusia aldatzen du.

Biziraupena, moral politiko eta norberaren etikari buruzko nobela; maitasun eta bestearen beharra, oroimena eta identitateari buruzkoa. Rosa Monterok,  etorkizun imaginario, koherente eta ahaltsuan bilaketa bat narratzen du grinaz, ekintza zorabiagarriz, eta umorez. Mundua ulertzeko ezinbestekoa den umorez.

artes escenicasTitulua: La mujer en las artes escénicas en Euskadi. Siglo XX
Idazlea: Arantxa Iurre
Argitaldaria: Arantzazu Yurre Echarri

Antzerkiko aktorea den Arantza Iurrek egindako ikerketa  lan honek 500etik gorako izen ematen ditu ezagutzera: emakumezko zuzendari, aktore eta  idazleenak,   joan den urtean euskal antzerkiarekin zerikusia izan dutenenak, alegia. Horrekin batera, emakume horiek bizi izandako testuinguru soziopolitikoa azaltzen du. Idazaleak hautatu duen egiturak maila soziopolitikoko gertaerak ematen ditu lehenbizi eta gero emakumeek gertakizun horiek nola islatu zituzten.

LeonoraIzenburua: Leonora
Idazlea: Elena Poniatowska
Argitaletxea: Seix Barral

Leonora Carrington ehungintzaren handiki britainiar baten alaba zen eta bere oinorde aberats gisa haztea zen bere patua, baina garaiko konbentzio sozialen aurka egin zuen pertsonalki eta artistikoki libre izateko eskubidea lortzearren. Max Ernst pintorearekin amodio istorio zurrunbilotsua bizi zuen eta erotu egin zen Bigarren Mundu Gerran zehar bere maitalea kontzentrazio eremu batera bidali zutenean. Leonora Santanderreko eroetxe batean sartu zuten eta bertatik New Yorkera ihes egin zuen. Geroago, Mexikon gailendu zuen bere karrera literarioa eta artistikoa. Gaur egun emakume pintore surrealistarik onentzat hartzen da. Liburu honen egilearen esanetan, hau ez da biografia bat, ez eta artistaren pinturaren kritika bat, baizik eta elkarrekin izandako solasaldietan, Leonora beraren eta honi buruzko beste batzuek idatzitako liburuetan oinarritzen den nobela bat.
Liburuak Seix Barral argitaletxearen Biblioteca Breve 2011ko Saria jaso du.

el salón de la embajadaIzenburua: El salón de la embajada italiana
Idazlea: Elena Moreno
Argitaletxea: Planeta

Bilboko idazle eta kazetariaren lehen nobela da eta bertan bizitzari ahalik eta zuku gehien atera nahi dioten bi emakumeen bizipenak kontatzen ditu. Bere izeba hiltzen den egunean, Carmela, kazetari eta idazleak, gogora ekartzen ditu jatorri italiarreko eta nazioarteko diplomaziarekin loturiko emakume horrek irakatsi nahi izan zizkion askatasun eta sofistikazioa, denboraren poderioz ardura familiarren pean geratu ziren horiek, hain zuzen.
Hilabete batzuk lehenago, Carmelaren bizitza baketsu eta kontentagaitza kolokan dagoela, Mateo afera gizon erakargarria agertzen da Bilbon eta edozein kantitate ordaintzera prest dagoen mandatu arraro bate egiten dio: duela denbora asko hildako aitaren biografia idaztea. Mateorekin dituen lehen elkarrizketak ilunak dira baina zenbait gertakarien ondoren Carmelak indarra aterako du mandatuaren inguruan zein bere bihotzean hasberriak diren misterioak argitzeko. Une horretatik aurrera Carmelak ulertuko du  bizitza ez dela, ezinbestez, ukoetan oinarritzen, leialtasuna hautsi daitekeela, historiak argitu behar diren sekretuak gordetzen dituela, eta askatasun guztiek prezio bat dutela. Mundu horretan sartzeko gakoak bere izebaren bizitzan aurkituko ditu.

Donde nadie te encuentreIzenburua: Donde nadie te encuentre
Idazlea: Alicia Giménez Bartlett
Argitaletxea: Ediciones Destino
Nobela honek 2011ko Nadal Saria irabazi zuen. Teresa Plà Meseguerren bizitzan oinarrituta dago. Teresa Plà Meseguer, Pastora”, “Durruti” edo “La maquis hermafrodita” goitizenak zituen eta Katalunian ezkutatzen zen gerrillari makia zen. Idazleak txikitatik zituen aditu hari buruzko istorio kontaezinak. Bere ibilerak 1960an amaitu ziren, atxilotu zutenean. Heriotza zigorra kommutatu zioten eta 17 urte eman zituen espetxean. 2004an hil zen.
Adimen kriminaletan espezializatutako Lucien Nourissier idealista eta psikiatra frantsesak eta Carlos Infante kazetari kataluniarrak Maestrazgoko lurraldeetara joaten dira 1956an Teresa Plàri elkarrizketa egitera eta pertsonai legendario bezain erreal hau ezagutzera. Haien azterlanean zehar guardien ikuskaritza saihestu beharko dute, pista faltsuak benetakoetatik bereiz eta bidean aurkitzen dituzten oztopo guztiak gainditu. Gure iraganaren deskubrimenduari eta gizakiaren bakardadeari buruzko nobela da hau.

Euskadi, auzolana