2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

BERDINTASUNERAKO VIII GUNEAREN BALANTZE POSITIBOA

Beren egituretan berdintasunerako helburuak dituzten berrogeita hamarretik gorako  erakundek parte hartu dute Berdintasunerako VIII Gunean. Emakundek koordinatutako Gune hau Ekainaren 1etik 21era bitartean gauzatu da EAEko hiru hiriburuetan, 15 euskal udalerritan eta sare sozialetan. Bertan, 65 jarduera burutu ziren “Emakumeen partaidetza erabaki eta eragin arloetan” lemapean. Ikastaro, prestakuntza jardunaldi, sentsibilizazio hitzaldi, tailer, topaketa, mintegi, azterlan aurkezpen eta erakusketek harrera ona izan dute jendartean, beraz,  balantzea positibotzat har dezakegu. Urtero ospatzen den topaketa hau 2004 urtean hasi zen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko erakunde, talde eta entitateen lana bistaratu eta indartzeko helburua lortu du. 65 jarduerak burutu ahala, Emakundek lan mintegi bat antolatuko du Gunearen gai nagusiari buruzko emaitzak eta ondorioak jaso eta bateratzeko asmoz.

Euskadi, auzolana