2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

BEGIRA BATZORDEAREN DEKRETUAREN ALDAKETA

Ekainaren 10ean ospatutako Zuzendaritza Batzordean Begira Batzordearen dekretuaren aldaketa egin zen. Honen helburua da Berdintasun Legearen 27. artikuluari ere erantzuna ematea, batzordeak publizitatean ez ezik, komunikabideen arloan ere eragina izan dezan. Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholkularitza Batzordea aholkuak emateko eta elkargune izateko organoa da: komunikabideen eta publizitate-euskarrien bitartez hedatzen den publizitatea aztertuko du eta horri buruzko aholkuak emango ditu, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro erauzteko. Begira Batzordea komunikabide publikoetako edukiei buruzko kode etikoak egon daitezen arduratuko da, eta horretaz gainera, komunikabide pribatuekin akordioak egitea sustatuko du, komunikazioa berdintasunaren printzipiora egokitzen lagun dezaten.

Euskadi, auzolana