2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

KRISIA ETA BERE ALTERNATIBAK GENEROAREN IKUSPUNTUTIK EHUko UDAKO IKASTAROETAN

Itziar Alkorta eta María SilvestreEkainaren 29 eta 30 bitartean burutu  da “Crisis económica: análisis y alternativas desde el enfoque de género” (Krisi ekonomikoa: analisia eta alternatibak generoaren ikuspuntutik) izeneko ikastaroa UPV / EHUko Udako Ikastaroen barruan. Ikastaroak Emakunderen kolaborazioa du eta María Silvestre, Emakundeko zuzendaria,  izan da gidari nagusia. Bi jardunaldietan zehar, gaian adituek krisiak emakume eta gizonengan izaten ari den eragina ebaluatu dute Donostiako Miramar Jauregian. Halaber,  krisitik ateratzeko hartutako neurrietan generoaren eragina aztertu dute. Krisiaren arrazoiak eta ardurak analizatu dituzte, bai eta horien eraginak emakume eta gizonen bizitza eta lanetan, hala hemen,  nola munduan zehar.  Krisiak eskaintzen dituen aukerei buruz, krisiaren eraginak gutxitzeko eta egoera honekin amaitzeko hartutako neurriei buruz eta bereziki, erreforma laboralak emakumeengan dituen eraginei buruz aritu dira  adituak. Azkenik,  generoaren ikuspuntuko  alternatibak aztertu dituzte.
Hizlari hauek parte hartu dute: Itziar Alkorta, EHUko Irakaskuntza eta Kalitateko errektore ordea; Lina Gálvez, Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatekoa; Teresa Pérez del Río, Cadizeko Unibertsitatekoa; Mertxe Larrañaga, EHUko Ekonomi eta Enpresa Zientzietako Fakultatekoa; Amaia Pérez Orozco, Ekuadorreko Gizarte Zientzietako Fakultate Latino Amerikarrekoa; Carmen Castro García, genero aholkularia eta “Singenerodedudas-eko” zuzendaria.
Argazkian, Itziar Alkorta eta María Silvestre.
Programa osoa

Euskadi, auzolana