2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

JAURLARITZAK BERDINTASUNERAKO LEGEA ALDATU DU DEFENTSA ERAKUNDEA EMAKUNDEREN EGITURAREN BARRUAN OSOKI TXERTATZEKO

Gobernu Kontseiluak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) aldaketa onartu du Berdintasunerako Defentsa Erakundea Emakunderen egituraren barruan osoki txertatzeko. Legea onartu zenean, Defentsa Erakundeak bere funtzioak betetzeko Administrazioarekiko erabateko autonomiaz jardun zezala xedatu zen. Hala ere, Emakunderi atxiki zitzaion, eta Administrazioaren egitura hierarkikoan txertatu ez arren, aurrekontu-mendetasuna eta bitartekotza ezarri zen Administrazioarekiko, Emakunderen bitartez. Legearen aldaketa honen bitartez, Defentsa Erakundea Emakunderen egituraren barruan beste zerbitzu bat gisa osoki txertatu da. Emakunde Defentsa Erakundearen artean eskumen-gatazkak gertatzea eta egitekoak gainjartzea saihestu nahi da aldaketa honen bitartez. Horretarako, zuzendaritza bakarra ezarriko da, aipatu erakunde autonomoaren zuzendariaren esku, hain zuzen ere. Aldaketa honekin zerbitzuaren kudeaketa hobetzen da, eta bere funtzioak eta zerbitzua optimizatu egiten dira. Eraginkortasunean ere hobetzen da, izan ere, zerbitzua mantentzen da baina honen gastu ekonomikoa modu nabarmenean jaitsiz.

Euskadi, auzolana