2011ko uda – 81 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

ENPRESA ARLOKO HIZKUNTZA AZTERTU DU EMAKUNDEK GIDA BATEAN

Emakundek,  arlo ezberdinetako hizkuntzan, emakume eta gizonen presentzia  aztertzen dutenetako  azken gida argitaratu  du. Oraingo honetan, Eulàlia Lledó Cunill-eren   “Guía de lenguaje para el ámbito de la empresa y el empleo” (Enplegu eta enpresa arlorako hizkuntza gida) argitara eman du.  Ikerketa  honen ardatza,  lan eta enpleguko hainbat dokumentu ezberdinak aztertzean datza. Ikerturiko materialaren artean, zenbait web daude, esaterako, Euskal Administrazioarena, Eroski eta Elkargirena: lanen edo zerbitzuren bat kontratatzeko administrazio klausulen orriak, hainbat sindikatutako dokumentuak,   Confebask-en prentsa-ohar bat, edo eraso sexualak, sexuagatik  erasoak eta lan  erasoak prebenitzeko, tratatzeko eta kentzeko BBK-en protokoloa. Tarte bat  uzten dio ere ofizio, kargu eta profesioen izendapenari eta baita lan eskaintzei.
Aztertu den material zati batean,  emakumeak inbisibilitu edo baztertzen zituzten lan esparruako joerak aldatzen ari direla    frogatzen da. Baina ikerturiko material gehienak,   bi sexuak izendatzeko,  maskulinoa erabiltzea du ezaugarri.

Euskadi, auzolana