2011ko udazkena – 82 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

SOS Bebés robados: Egia ezkutatzeak nori ekartzen dio onura?

Euskadin 575 lagun (gehienak emakumeak) elkartu dira  aldarrikapen bat dutela: 40. hamarkadatik 90kora bitarteko umeen lapurreta eta adopzio irregularrak salatu nahi dituzte. Leire Fernández de Labastida eta Argiñe López asoziazioaren bi partaide dira. Ikertzeko baliabideen faltak eta erakundeek erakutsitako interes ezak bultzatuta, estatu mailako federazioa sortzeko indarra eman diete. Ahaleginak batu eta datuak komunean jartzeko asmoa dute. Konstituzio Auzitegira eta, beharrezkoa bada, Hagako Auzitegira iritsiko dira, kasu hauek gizartearen aurkako delitu moduan epaitu ditzaten.

Nola ez fidatu moja edo mediku batetaz? Leire Fernández de Labastidak galdetzen du amei hainbeste jaioberri lapurtzea lortu zutela gogoratzen duen bakoitzean. “Susmoren bat egotekotan, etxean gordeta geratzen zen, tabu gisan, enkistaturik. Lotsa edo beldurragatik, ez zen inor ausartzen familia girotik kanpo kontatzera.

Kasu hauek pixkanaka pixkanaka hasi ziren komunikabideetan azaltzen. Hasiera batean kasu bakanak ziruditen baina geroago kointzidentziek pentsarazten zieten sare antolatu baten ekintzak zirela. Gipuzkoak marka izugarria du, 303 salaketa daude, hain zuzen ere. Gero, Bizkaia dator 180rekin, guztiak Fiskaltzak onartuak (bi, behin-behinekoz artxibatuak, probarik ez dagoelako) eta azkenik, Araba, 70 kasurekin, horietako hogeita hamar bat salatuta. Guztietatik hogei kasutan jarri da salaketa. Kopurua gorantz doa denbora aurrera egin ahala, kasu berriak azaltzen ari baitira.

“Elkartean familiak daude euren seme-alaba biologikoen bila,  baina baita ere adoptatutako jendea ama biologikoa zein den jakin nahi duena, legeztatutik dagoen eskubide bat da, dio  Leire Fernández de Labastida.

Entzun eta aholkuak eman

SOS Bebés Robados elkartearen lehenbiziko ataza entzutea da. “Deitzera ausartzen direnek beren istorioa kontatzen digute goitik behera. Aitorpen moduko bat egingo balute bezala. Gero, paper kontuetan  aholkularitza emateko garaia iritsiko da. Prozedura aldatzen da lurralde batetik bestera. Araban, dokumentuak lortzeko nora jo behar duten esaten die elkarteak; horrela indizioak eta datuak aldendu ditzakete. Salaketa jarri ondoren polizia judiziala, dokumentu horiek oinarrituta, arduratuko da. Familiei dokumentu horiek ukatzen baldin badizkiete auzategiak eskatuko ditu. Bizkaian eta Gipuzkoan Fiskaltzak erabakitzen du, izapidea onartzen den ala ez. Gipuzkoan 147 espediente daude fase horretan.

“Kasu guztietan ez da salaketa jartzen, adierazten du Argiñe Lópezek. Askotan abortuaren paperik edota osasun txostena ez izatekotan, (eta zenbait txostenetan ez dute ezer jarri), edo kanposantuko erregistrorik ez egotekotan ezin dute frogatu seme edo alaba bat izan zutela”.

Gipuzkoan, 1975 baino lehenagoko abortu paperik eskuratzea oztopo bat da ikerketak burutzeko. Bertsio ofizialak dio Justizia Jauregia tokiz aldatzean galdu zirela. Dokumentu horiek guztiz beharrezkoak dira ume lapurretako susmoa ikertzeko. Jaio eta 24 orduko epea bete baino lehenago hiltzen bazen ez zuen pertsonalitate juridikorik, eta hori zela eta, ez zuen izen propioaz erregistratuta egoteko eskubiderik. Baina horrelako dokumentuetan ama erdiberriaren datuak azaltzen dira. 1967an Donostiako Arantzazu Ospitalean jaio zen anaia baten bila dabil baina ziurtagiri horien falta du.

Hala eta, aitzinean ume asko osasun zentroetan  bataiatzen zirenez,  beste informazio iturri ere egon badaude: hots, elizaren erregistroak, hiltzeko arriskuan daudenen bataiatzearenak edota ohiko bataiatze ziurtagiriak. Hartara, Elkarteak laguntza eskatu die erakunde politikoei, bai elizako mandatariei bai eta osasun zentrokoei ere, txosten medikuak irakurri ahal izateko. Donostiako Vikarioak, Joseba González Zugastik, bataiatze eta heriotza-ziurtagiria eskuratzeko bideak erraztuko dituela hitza eman du. Era berean, Lohitzune Txarola, Gipuzkoako Batzar Nagusien lehendakariaren hitza jaso dute batzorde ikertzailea bultzatzeko, eta Juan Carlos Izagirre Donostiako Alkatearena ere, gai hau osoko bilkuran eztabaidatzeko.

Elkarteko bazkide gehienek ADN froga egin dute. “Argentinan egin zuten lez, estatu mailan Datu Banku bat eskatu dugu. Ezezkoa jaso dugunez norberak egin behar du 110 euroren truke laborategi pribatu batean. Era horretan informazioa zentralizaturik dago, eta pertsona guztien datuak gurutzatzen dituzte.

Andaluzian du prozesuak abiadurarik handiena zeren aginte judizialen bidez gorpuak hilobitik ateratzen ari baitira. Hemen, aldiz, Fiskaltzak eskatu behar du. Norberak egin dezake baina auzian froga izateko Fiskaltzak eskatu behar du.

Guneak eta bide lotsagarriak

Euskadin lapurreta hauek kudeatzeko zenbait  “gune” izan ziren. Tolosako San Cosme eta San Damian klinikak eta Gipuzkoako Arantzazu Ospitalea; Bizkaian Gurutzetako Ospitalea eta Ume Abandonatuen Etxea; Araban, Arana Ospitale zaharra. Euskadiko  SOS Bebés Robados elkarteak hainbat datu zirraragarri jaso ditu: 1958 eta 1966ra bitarteko aldian Bilboko Ume Abandonatuen Etxean, urteko 75 ume erregistratzen zituzten  batezbesteko eta  beste hirietan bizi ziren familietara bidaltzen zituzten. Erregistro batzuk ume abandonatuei dagokie baian beste batzuetan ume horren jatorria susmagarria zen. Hori da Leireren amaren kasua. Adopzioa legala egin zuten baina adoptatu zutenek ez zekiten ama biologikoari lapurtutako umea zela.

Elkarteak beste datu batzuk ere badauzka: usu ume horiek Kanariar Uhartetara bidaltzen zituzten eta Valentzian adoptaturiko zenbaiti Euskal Herrikoak zirela esaten zietela. 

  

AURKITURIKO TIPOLOGIAK
  Jaioberria hil zela esaten zioten ama gazte edo umea  lehen aldiz izaten zuenari
  Umeetako bat hil zela esaten zieten ume  bat baino gehiagoko haurdunaldia zuten emakumeei
  Beste umeen ama zirenei edo familia ugariko amak
  Erditze baino lehenago emakumeei lasaigarriak ematen zizkieten

Euskadi, auzolana