2011ko udazkena – 82 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Berdintasun Politiken Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa ireki dute Gasteizen

Joan de irailaren 15ean CIINP deritzon Berdintasun Politiken Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa (Centro Internacional de Innovación en Políticas de Igualdad, gaztelaniaz) inauguratu zuten Gasteizen . Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioaren Berdintasun Idazkaritzarekin sinatutako hitzarmenaren ondoren ireki da gune hau. Erakunde berriaren  helburua ideien laborategia eratzea izango da, bertan berdintasunaren inguruan diharduten pertsonek ideia berriak ekartzeko eta erakundeekin eztabaidatu ahal izateko. Beste helburu bat da berdintasunaren alde lan egingo duen masa kritikoa sortzea. Azkenik, gizonen eta emakumeen arteko “adiskidetzea” lortu nahi dute, azpimarratuz, berdintasuna gizonen aurkakoa ez dela, emakumeen eta gizonen aldekoa baizik.
 
Lehen jarduera nazioarteko mintegia izango da eta bertan elkartuko dira 1995ean Beijingo konferentzian izandako pertsona asko. Beijingoa, berdintasun gaietan, munduko topaketa inportanteenetakoa izan ezik, munduko herrialde guztiek berdintasunerako politika publikoak martxan jartzeko abiapuntua izan zen. Mintegi honetan geroztik izan den bilakaera aztertu nahi dute: zein puntu bete diren; zeintzuk geratu diren betetzear eta etorkizunean zein pauso eman behar diren.

Miren Arantza Madariaga da CIINPIko zuzendaria eta Izaskun Moyua  proiektuen koordinatzailea dugu. Biak izan ziren Emakundeko zuzendaritza taldeko kide. Egoitza Gazteizeko Florida kaleko 4an dago.

Euskadi, auzolana