2011ko udazkena – 82 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Biktimen Babeserako Protokolo Markoa aurkeztu du Foro Sozialak

Giza trafikoaren biktimen detekzio, identifikazio , laguntza eta babeserako jarraibideak ezartzeko  Biktimen  Babeserako Protokolo Markoaren zirriborroa aurkeztu du Foro Sozialak. Dokumentu horren  bitartez goiko prozeduretan  parte hartzen duten erakundeak identifikatu nahi dituzte eta baita inplikaturiko administrazioen arteko koordinazio mekanismoak. Halaber, giza trafikoaren biktimei laguntzen esperientzia  akreditatua  ematen duten erakundeen arteko komunikazioa eta lankidetzarako prozesuak definitu nahi dira.

Lan inposizioa, morrontza edo eskale ibiltzea; sexu esplotazioa ( pornografia barne) edo organo ateratzea nozitzen duten pertsonentzat arreta integrala ezartzen du dokumentuak  Polizia, lan ikuskari eta fiskalen arteko atazak eta erantzukizunak zehazten ditu eta baita haien arteko koordinazio mekanismoak. Asoziazioei rol handiago  bat ematen die biktimen laguntzan. Neurri  horiek guztiez gain, askotan ematen den arazo bat konpondu nahi da: biktimen testigantza eza, errudunak zigortu gabe uztea  ekartzen ohi  duena. Horrekin batera,  lekuko babestuen laguntza neurrien gabeziak konpontzen ditu. Egoera irregularrean dauden pertsonei -Atzerritartasun Legearen 59 bis artikulua ezartzen duen moduan- beren onera etortzeko eta gogoetarako aldia  ematen zaie; epearen amaieran delituaren ikerketan autoritateei  laguntza emango dieten ala ez erabaki beharko dute.
Genero indarkeriarako Gobernuaren Delegatuak zabaldutako deialdian  dozenatik  gora GKEk, zenbait  erakundeek eta administrazio publikoek proposamenak eta aholkuak aurkeztu zituzten  zirriborrorako.

Euskadi, auzolana