2011ko udazkena – 82 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Amelia Valcárcel: "Parekotasuna feminismoaren gainditu gabeko erronka dugu"

“Feminismoak parekotasunaren erronka betetzear du ze botere, erabakitze eta autoritate esparruak daude non emakumeen ordezkapena, gizonezkoena aldendurik, ez baita orekatua”, dio UNEDeko Filosofia Politiko eta Morala katedradunak.  Emakundek  antolaturiko Berdintasunerako VIII Foroan Valcárcelek parte hartu du hitzaldi bat emanez. Erabakitze eta eragin arloetan emakumeen partaidetza hizpide izan du.

Emakume borrokalari hau, erreferentzia bat da  Espainiako feminismoan. Liburu eta artikulu ugariren idazlea izateaz gain, Estatu Kontseiluko kidea eta Prado Museoko Patronatuko presidenteordea dugu. Parekotasuna lortzea “botere eta erabakitze esparruetan inongo sexua ordezkatuegi ez egotean” datza. Hori lortzeko kuotei buruzko ezbai zaharkitu eta antzua atzean utzi behar dela uste du. Haren ustez, sistema horren bitartez,  pribilegio maskulinoa mantentzen duten bi joera errepikakorrak mozten ditugu: lorpenen ikusezintasuna eta eliteen bazterkeria.

Filosofoaren iritzian botoa emateko eskubidea eta zenbait hezkuntza arautuan sartu ahal izana “gure  benetako jabegoak” dira,  gogatzeko ahalmenaz lortu ditugunak eta zalantzan jartzen ez direnak. Alabaina, “gure agendako beste gainontzekoa betetzear eta sutsuki eztabaidatuta dago”. Hala gertatzen da ere parekotasunarekin. Azken hori  ahulduta dago botere eta erabakitze sei arlotan: arlo publiko eta politikoan; enpresa eta finantza multzoan; komunikabideenean; hezkuntza erakundeetan eta jakingune nagusietan; osoko sormenean eta sistema erlijiosoen esparruan. “ Esparru hauek, lotura handia dute gizontasunarekin eta autoritate eta errekonozimendua ekartzen dituzte beti”. 

Esparru gardenena

“Lehenbiziko esparrua, publiko eta politikoa, alegia, nabarmenena da. Arlo hori da negoziatzen den bakarra eta gardenena, zeren demokrazia batean botere publikoa oso zelatatuta dago eta kontuak eman behar ditu. Demokrazietan emakumeek zenbait gauza lortu dituzte, parekotasuna aurreratuago dago. Kuota sistemek- formalak ala informalak, indar politikoen arabera- zerrendetan kooptazio okertu baten bitartez baino emakumeen kopurua handiagoa izatea lortu dute. Dauden  akatsak alde batera utzita, eta akats nabarmenak daude, kuota sistemak mantendu behar ditugu zeren gaurko eguna arte ezin baita kooptazio mekanismoetan inpartzialtasuna bermatu”. Espainia da, Norvegia eta Frantziarekin batera, berdintasunaren  aldeko lege bat duen herrialdetako bat. Horren arabera hauteskundeetako zerrendetan parekotasuna exijitzen da. “Hala ere, ez da dena lortu, ze Frantzian legea bete ordez isunak ordaindu nahiago baitute eta hemen legearen kontra helegitea aukeratu dute Konstituzio Auzitegian”.

Botere bigarren arloaz arituko da filosofo feminista, hain zuzen ere enpresa multzo ekonomikoari buruz hitz egingo digu. Bertako eliteen %98a gizonezkoak dira. “Emakumeen presentzia enpresa handietako goi karguetan, hots, IBEXekoetan esaterako, oso urria da. Gogora ekar dezagun egungo gobernuko presidentea eta Espainiako  enpresa handiak bildu ziten argazkia. Argazki horrek hiru hilabete besterik ez du, mahaia kolore bakarrekoa zen guztiz, Petra Mateos-en salbuespenaz, argazkiko emakume bakarra baita. Gainontzeko enpresa multzoa horrelakoa da. Benetan, zuzendaritza eta ordezkapen lekuetatik emakumeak ezabatuak izan dira. Ehiza barruti itxia da”.  


Finantza boteretan berdin gertatzen dela adierazten du ironikoki  Amelia Valcárcelek: “Lanbasa eramanik edozein bulegotan onartzen zaituzte, bai Bankan baita Vatikanoan ere”. Esparru horretako  emakumeak haien diru-zorroagatik azaltzen dira bertan, ezin dituzte kendu, jabeak izaten baitira. Sistema ireki batean, hau da, mandatu-egile gisa hasi eta zuzendari bukatu ahal den horietakoetan, arrakasta lortu duenik ez da inongo emakumerik. Inork ez baitie laguntzarik ematen. Emakumeak ekonomian lizentziatuta egon behar dira sartzeko, eta, normalean, hasierako postuan geratzen dira inork ez baitie gora joaten laguntzen”. 

Egoera bera errepikatzen da komunikabideen esparruan. Emakumeen presentzia zuzendaritzako karguetan ia ikusezina da, %8 eta 4 bitartekoa da. Beraz, parekotasuna lortzea urrun dago eta perspektiba gutxi dago horretarako”, dio filosofoak.

Gizonezkoak bezain kualifikatuak baina...

Egun, bigarren txanpako agendari esker, hau da, hezkuntza eta eskubide politikoen lorpenari esker, mundu garatu eta demokratikoko emakumeak gizonezkoak bezain kualifikatuak daudela uste du Valcárcelek. “Alde txiki bat da emakumeen alde zeren momentu honetan unibertsitateko ikasleetan % 60a dira. Kasu gehienetan neskek denbora laburragoan bukatzen dute karrera eta nota altuagoak izaten dituzte. Baina sistema okerra da. Mekanismo itsua badago lana aurkitzeko, hots, oposaketena. Horietan emakumeek emaitza hobea izaten dute. Administrazioak mekanismo itsuak erabiltzen ditu baina kooptazio sistemetan emakumeen sarbidea guztiz zaila da. Horregatik, emakumeen kasuan, merkatua  meritokraziarekin batera berdintzea oinarrizko ataza dugu.

Katedratikoaren iritziz emakumeen gaurko prestakuntza maila “berria da, ez dugu historian zeharreko inongo momentuan holakorik aurkitzen. Baina hala eta, emakumeek ez dituzte gizonen aukerak emaitza berberak lortzen ez baitituzte.” Hezkuntza erakunde eta jakingune handienetan ere emakumeen presentzia  goi mailako postuetan ikusezina dela antzematen dugu. Adibidez katedretan. Espainiako emakumezko katedradunak ez dira % 12ra iristen. Kopuruak ez du gora egiten, zenbaitetan, aldiz, behera egiten du. Niri, nire administrazio propioak “catedrático” deitzen dit niregana jotzen duen bakoitzean. Errege akademietan, jakintza erakundeak diren horietan, emakumeen presentzia eskasa ikusi besterik ez da egin behar. Farmazia Akademian sartu berria da lehenbiziko emakumea, nahiz eta lanbide  horretan emakumezko botikariak gizonezkoak baino gehiago diren”.

Emakumeen sormenaren aurkako amarrua

Aurrean dugu oraindik sormenaren esparrua. Bertan emakumeen talentua jokoan dago, mundu guztiz lerratu batean. Gizonezko eta emakumezko artisten lanen kotizazioa aldendu, edo bestela, maila handiko jotzen direnen izenak konparatu besterik ez da egin behar. Emakumezkorik apenas ez dago ez dietelako iristen uzten. Gizarteak emakumeen sormen lanarekin egiten ari denak ez du izenik edo izena baldin badu hobe da ez ematea itsusiegia baita aipatzeko”.

Valcárcelek ideia hori borobiltzen du eta museoetan edo erakusketa handietan emakumeak ahaztuta daudela adierazten du. Salbuespen on bat badago, Gasteizko Montehermoso Kultur Etxea; parekotasun irizpideez funtzionatzen duela dio. Zenbait zifra ematen ditu: diru publikoaz antolaturiko erakusketa monografikoetan %3a besterik ez da emakumeei eskaintzen zaiena. Galeria handietan saltzen duten emakumeen kopurua, edo horietan fondo bezala daudenak ez dira %8ra iristen.

Okerrena da “zifra beldurgarri horiek estrapolatu egiten direla: emakumeak ez dira sortzaileak. Iraganean sortzaileak izan direnak isildu ditugu, lan ederrak izan arren  museoetan ez daudelako, eta sortzaileak izan daitezkeenei ez diete uzten bide horiek jorratzen. Egia esan, emakume sortzaileen talentuaren kontra amarru itzela jarri dugu abian. Eta hori da sormen esparruan daukaguna, nire ustez garbien den esparrutako batean, zeren hor bikaintasuna dago jokoan, mundu akademikoan lez. Sexu oso bati bikaintasuna ukatzea hipokritegia da, batez ere gaurko egunetan”.
Azkenik bada botere esparru “itzela” dena, galdera moduan adierazten duena: Erlijio esparruan, emakumeen autoritate boterean lekua bermatuta dutela ikusten duenik ba al dago? Berak erantzuten dio galderari: “ez daude eta inor ez dago haien zain”. 

Espazioaren alde, duintasunaren alde eta existitzeko borroka

“Krisialdi ekonomikoak ez dira inorentzat ona eta okerragoak izaten dira ahulezia karga dutenentzat. Emakumeek posizio ahulagoetan izaten dira merkatuan, aukera gutxi eta enplegu txarrerako dituzte. Horien kapazitatearen azpiko atazak egiten dituzte askotan. Hartara, krisi momentu hauek egoera ahulenean dagoena gehiago jotzen dute. Neska belaunaldi zoragarri bat dugu, historiako prestakuntza onenarekin eta merkatuak txikitzen ditu. Inoiz ez bezala jarraikako bazterkeria pairatzen ari da  eta oraingoz benetako hondamendia nozitzen ari da”.

Valcárcelen esanetan  inork “ez digu ezer oparituko” eta eguneroko borrokan jarraitu behar da espazio, duintasun eta existitzeko eskubideen alde. Baina bizitza heldura eta  hiritartasunera iristen diren emakumeak lortutakoarekin konformatuko ez direlako uste osoa du. Lorpen hauskorra izateaz gain txikia delako ere. “ Beheko mailako lanek eta maila ertainetako zenbait lan administratiboek ez dituzte asebeteko”. Horrekin batera irizten du gertu dagoela etorkizun bat non gizarte demokratikoek botere postuetan gero eta emakume gehiago onartu gabe ezin izango duten aurrera egin.

UNEDeko Filosofia Politiko eta Morala katedraduna. Estatu Kontseiluko partaidea. Prado Museoko Patronatuko Presidenteordea. IUMPeko Patroia. Dozena bat libururen idazlea, ehun baino gorako artikulu  eta talde lanetako berrogeita hamar kapituluen egilea. Saiakera Sari Nazionaleko finalista bi aldiz honako liburuez:  Hegel y la Etica (1987) eta Del miedo a la Igualdad (1993). 1995ean El Concepto de Igualdad-en argitaldaria izan zen. Argitalpenak: Sexo y Filosofía (1991, 93, 95 y 97) La Política de las Mujeres (1997, 98, 2.004), Etica contra Estética (1998, Brasil 2005), Los desafíos del Feminismo ante el Siglo XXI (2.000) (argitaldaria), Rebeldes (2000), Pensadoras del Siglo XX (2001),  (koordinatzaile eta editorea). Beste lanak:  El Sentido de la Libertad (2001) eta Ética para un mundo global (2002-2007). Azken liburuak :  Hablemos de Dios (2007) Victoria Campsekin batera eta Feminismo en el mundo global (2008, 2009)

Asturiaseko Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Kontseilaria izan da. Azken 15 urtetan Ikerketa proiektuetan parte hartu du zuzendari edo partaide moduan. Zenbait Aholku Batzordetako partaidea da, Fundación Carolina, Real Instituto Elcano, Argitalpen Batzordeak, Epaimahaiak, Batzordeak eta Mezenasgoak. Nazioarteko eta bertako ikastaro eta mintegi ugaritan presidente izan da. Espainiako eta Hispanoamerikako doktoretza tesietan parte hartu du, UIMPen, Centro de Estudios Constitucionalesen  eta  Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian.

Euskadi, auzolana