2011ko udazkena – 82 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/10/27

EMAKUNDEK 1.665 gizon prestatu ditu genero kontuetan azken bi urteetan

2007an gizonak berdintasunaren aldeko borrokan inplikatzeko jaiotako Gizonduz ekimenaren memoria argitaratu berri da

1.665 gizonek eta 1.451 emakumek parte hartu dute 2009ko martxotik 2010eko abendura arte Gizonduz ekimenaren barnean antolatutako 140 ikastaroetan (zuzenekoak eta Internet bidezkoak). Gizonduz ekimena Emakundek sortutakoa da emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko gizonen inplikazioa sustatzeko.  Datu hauek 2007-2010 aldiko Gizonduz ekimenaren Memorian ageri dira. Memoria argitaratu berri da eta honako helbidetik jaitsi daiteke.

Bestetik, 2011ko lehen sei hilabeteetan 44 ikastaro antolatu dira eta hauetan 1.064 pertsonek parte hartu dute (587 gizonak eta 477 emakumeak).
Memoriaren txostenean, besteak beste, honako datuak ageri dira: Berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Euskal Gizonen Eskutitza 10.000 gizonek sinatu zuten; berdintasunean oinarritutako aitatasunaren aldeko sentsibilizazio materialak zituen motxila 28.000 gizonek jaso zuten; berdintasunaren aldeko gizonen sei elkarte sortu dira jasotako subentzioei esker.
Gizonduz ekimena gaztea baldin bada ere, erreferente bihurtu da arlo honetan bai gure Autonomia Elkartean zein kanpoan. Honen adibide da urriaren 7eta 8a bitartean Bartzelonan ospatu den Maskulinitateak eta Berdintasunari buruzko Iberoamerikar Kongresuan adibide bezala erabilia izan dela. 
Lehenengo urteetako jardueraren balorazio positiboaren ondoren, une honetan Emakunde Gizonduzen jarduera klabeak indartzen ari da: bere webgunea, sare sozialetan presentzia eta sentsibilizazio eta prestakuntza programak. Honekin batera, berritasun modura, aipatu behar da gazteen artean berdintasuna sustatzeko teknologia berrietan oinarritutako programa bat prestatzen ari dela Emakunde.
 
Emakunderentzat emakumeen ahalduntzean lan egitea lehentasuna da, baina lan hau gizonen berdintasunaren aldeko inplikazioa sustatzea helburu duten lanekin lagundu behar da, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Planak aipatzen duen modura. Era honetara, gizonei zuzendutako ekimena bada ere, Gizonduz ekimenaren helburua emakumeen egoera hobetzea da, zenbait neurri hartuz gizonak etxeko lanen ardura eta, besteak beste, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera hartu dezaten. Hitz batean, maskulinitate tradizionalarekin harremana duten eta nagusi diren dominazio jarrerak baztertu ditzaten, horren bitartez jarrera diskriminatzaileak prebenitzeko modu bezala..

Euskadi, auzolana