2012ko negua – 83. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Europako Parlamentuak ezkon gabeko amentzat laguntza gehiago eskatu ditu

Europako Parlamentuak  onartu duen txostenean ezkongabeko amen laguntza handitzeko proposamenak  daude honako eremuetan: etxebizitza, lana, prestakuntza eta zerbitzu sozialetan. Diputatuek EBko estatu-kideei etxebizitzarako laguntzak errazteko   eta amen kolektiborako abantaila fiskalak indarren jartzeko eskatu  diete.  Horretaz gain, haurtzaindegi zerbitzua duten enpresetan zerga neurriak arintzeko eskaera egin dute.
Beste alde batetik Eurokamararen ustez estatukideak behin behineko harrera zentroen sorrera sustatu behar dute. Bertan ezkongabeko amek orientazio eta prestakuntza  jaso lezakete.

Europako Parlamentuak  , halaber,  umeen eta adineko pertsonen zaintzarako zerbitzuen kalitatearen garrantzia azpimarratu du. Zerbitzu horiek ezkongabeko amentzat eskuragarriak eta denbora osoko lan jardunarekin bateragarriak izan beharko lirateke.

Goikoarekin batera  Europako Parlamentuak  enpresetan ordutegi malguko haurtzaindegien sorrerari laguntza ematen dio eta ama eta aita ezkongabeei lana ematen dieten enpresei zergak arintzeko edo beste pizgarri fiskalak abian jartzeko eskatzen du.
 
EBko herrialdeek familia eta lan bizitzaren arteko bateragarritasunari lehentasuna eman behar diote, telelanerako aukerak eta ordutegi malguak sustatuz.

Txostenak,  irakaskuntza, lan prestakuntza eta berariazko beketarako sarbidea errazteko ezkon gabeko amentzat eskatzen du (eta baita banandu eta alargunentzat)  eta haurdun dauden gazteak ikasten jarraitzeko neurrien garrantzia azpimarratzen du. 
 
Baita EBko Estatukideei interneteko eztabaida foroak, blogak eta laguntza telefonikoak bultzatzeko iradokitzen die. Ezkongabeko amentzat bereziki izango liratekeen horien bitartez isolamendua apurtu eta aholkuak zein informazioa elkarri trukatzeko bidea eskaintzeaz gain, zerbitzu sozialekin harremanetan jartzeko erraztasuna handituko litzateke. 
EBn ezkontzatik kanpo jaiotzen diren ume kopuru altua dela ziurtatzen du testuak.INEren datuen arabera, Espainia, 2009an zehar jaiotako hiru umetatik bat, ezkontzatik kanpo jaio izan da. Jaiotze guztien % 34 da kopurua. 2000 urtean % 19 izan zen.

Euskadi, auzolana