2012ko negua – 83. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Mujer Frontera espazio birtuala berriak emakume trafikoaz

Mexico, Pakistan, Bolivia Etiopia, Guatemala, El Salvador, Rumania, Argentina, Filipinas, Marruecos, Senegal eta Colombiako zenbait emakumek “Mujer Frontera” izeneko espazio birtuala ireki dute. Gehienak Espainian edo Estatu Batuetan bizi dira gaur egun eta emakume trafikoa nozitu dute era ezberdinetan, esaterako, esplotazio sexuala, lan esplotazioa esklabotza modukoa, borondate kontrako ezkontza edo mirabe ezkontza, besteak beste. Emakume eragile moduan ikusita izan nahi dute eta giza subjektu eran eta ez biktima gisan soilik.
Emakumeen trafikoa agerian utzi nahi dute bai eta nozitutakoa gainditzeko euren eskarmentuari eta  defentsa estrategiei balorea eman. Biktima diren emakumeek beste emakume batzuek arazoa gainditu dutela jakin behar dutelako ustekoak dira  eta horregatik oraingo ekimen hau ez da soilik sortzaileentzat garrantzizkoa baizik eta biktimak sentitzen direnentzat ere.
“Egin, hitz egin, ikertu, gure buruak ikustarazteko formula zaharrak zein berriak erabili. Proposamenak egiteko, gizartea eraldatzeko, erronkei aurre egiteko  gure  gaitasuna adierazi nahi dugu. Lehen besteen hitzak eta ekintzak generitzenak (adituenak, akademikoenak, artistenak eta jende inportanteenak)  orain bereganatzeko gauza garela agerian utzi nahi dugu.

Gain honen inguruko kanpaina instituzionalekiko kritikak azaldu dituzte: “ Emakume trafikoaren biktimak azaltzeko erabiltzen dituzten zenbait argazki, irudi eta musika gustukoa ez ditugula esan behar dugu. Irudi horiek errespetu gutxikoak eta ia pornografikoak iruditzen zaizkigu.

Euskadi, auzolana