2012ko negua – 83. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2011/07/22

Emakundek emakume profesionalen direktorioa eratu du, hauen ikustaraztea eta aitormen soziala bultzatzeko helburuaz

Mila emakume ingururekin harremanetan jarri da eta zerrenda publiko batean agertzeko gonbitea luzatu die

Emakume profesionalak ikusarazten eta haien aitormen soziala egiten laguntzeko helburuarekin, Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak emakume profesionalen direktorioa sortu du eta bere web gunean argitaratu du. Ekimena sortzeko helburua talentu femeninoaren galera saihestea izan da, izan ere, lan-eremuan gero eta emakume gehiagok erantzukizun-maila lortzen duen arren, ez da errealitate hori fidelki islatzen komunikabideetan edo gure gizartean hainbat eratako erakundeek antolatzen dituzten jarduera publikoetan.

Emakunde harremanetan jarri da gaikuntza handia eta 5 urtetik gorako lan-ibilbidea duten 1.000 emakume profesional baino gehiagorekin, eta zerrenda publiko batean sartzera gonbidatu ditu. 600 emakume inguruk eman dituzte datuak, eta horietatik 450ek baimena eman diote Emakunderi, datuak erakundearen web orrialdean jartzeko. Web guneko zerrendetan azken horiek agertzen dira, ikasketa-eremuen eta jarduera ekonomikoaren arabera sailkatuta. Web orrialdean daturik ez duten emakume profesionalekin harremanetan jartzeko, Emakundek bitartekotza-lana egingo du, erakundera behar bezala arrazoitutako eskaera bat iristen denean.

Zerrendan emakume bakoitzaren e-maila jasotzen da, baita profesional bakoitzak nola parte hartu nahi duen ere. Azken batean, emakume horiekiko harremana erraztu nahi da, eta eremu guztietan parte har dezaten bultzatu, eta horrela, fidelago erakutsiko da gure gizartearen errealitatea eta emakumeek egiten dituzten ekarpenen aniztasuna.

Direktorioaren eraketan parte hartu duten emakumeen %93a lanean dago gaur egun eta %4a bakarrik dago langabezian. Galdetegiari erantzun dioten emakumeen artean, %84an ditu goi mailako ikasketak eta 55ak doktorego ikasketak bukatu dit. Gehien ordezkatutako ikasketak Psikologia lehenengo eta Zuzenbidea ondoren dira, gainontzeko ikasketekin konparatuta diferentzia handiarekin.

Parte hartu duten emakumeen erdiak ia (%45) enpresariak dira, %38a sektore pribatuko soldatapekoak dira eta %13 administrazioko soldatapekoak. Sektore ekonomikoari dagokionez, emakume gehienak alor zientifiko eta teknikoan lan egiten dute, edo osasun eta zerbitzu sozialen arloan. 

Emakumeen ahalduntzearen alde

Ekimen honekin Emakundek emakume profesionalak ikusarazten eta haien aitormen soziala egiten lagundu nahi du, lagungarri izango delakoan emakumeak ahalduntzeko, hala nola emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko, eta hori, ezbairik gabe, gizarte osoarentzat da onuragarri, talentu femeninoa aprobetxatzen baita.

Zerrendak egiteko, emakume profesionalen laguntzaz gain, Emakundek beste hainbat elkarteren laguntza izan du. Hauen artean daude eskola ofizialak, elkarte profesionalak, udaletxeak, fundazioak, garapen agentziak, unibertsitateak, elkarte kooperatiboak eta lan munduarekin zerikusia duten beste entitate batzuk.

Bideoa ikusi

Euskadi, auzolana