2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Menopausia ondorengo osteoporosiari aurrea hartzeko gida

OMCek (Organizacion Medica Colegial gaztelerazko sigletan) “Guía de Buena Práctica Clínica en Osteoporosis Posmenopáusica. Prevención de Fracturas por Fragilidad” izeneko gida argitara eman du Osasun, Politika Soziala eta Berdintasunerako Ministerioaren laguntzaz. Ehun orritik gorako gida praktikoa da. Asistentziaren  kalitatea hobetze aldera eta osasun sistemari diru aurrezpenak egiteko helburuz, zenbait familia mediku eta ginekologoren lana ezagutzeko parada eskaintzen du gidak.
Osteoporosi hitzak “porodun hezurra” esan nahi du eta hezurretako gaixotasun metabolikoa da. Gaixoak hezurrak  dentsitatea eta kalitatea galtzen duenez,  haustura izateko arrisku handiagoa izaten du. Hezur galera isilik eta era progresiboan gertatzen da. Horregatik ez da sintomarik agertzen lehenbiziko haustura gertatu arte eta garrantzi handikotzat jotzen da detekzioa eta hasierako tratamendu goiztiarrak.
Emakumeak zein gizonak izan dezaketen gaixotasuna da baina  oro har, emakumeak dira gaixo gehienak, klimaterioan gertatzen  den estrogenoen galera dela medio.
Espainian 50 urte baino gehiagoko emakumeetan  %35k du osteoporosia eta 70 urte baino gehiagokoetan % 52k. Menopausia ondorengo urtetan izaten da arrisku gehiena aldi horretan suertatzen baita bizitzan zeharreko hezur masaren galeraren handiena, % 20ra irits daitekeena. Europan, Estatu Batuetan eta Japonen 75 miloi lagunek du osteoporosia. Prebentzioak dirua aurrezten laguntzen du zeren osteoporosiak eragindako hausturak 11.000 euroko gastua ekar dezake. Menopausia ondorengo osteoporosiaren tratamenduak mundu zabaleko milioika lagunen bizitza hobetu  eta osasun gastuak murriztuko lituzke.

Informazio gehiago

Euskadi, auzolana