2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Genero ikuspuntutik praktika oneko eskuliburua Komunikabideetarako

Catalunyako Consell de l'Audiovsual (CAC) eta  Col•legi de Periodistes (CPC),  Instiut Català de les Dones (ICD) erakundearekin batera "Gènere i mitjans de comunicació. Eines per visibilitzar les aportacions de les dones” argitaratu dute. Gida horretan  genero ikuspuntuko praktika zuzenak azaltzen dituzte  kazetarientzat  eta kazetaritzako ikasleentzat.  Komunikabideetan ematen diren genero aurreiritzien inguruko hausnarketa kritikoa eta azterketa  zabaldu nahi da ideia horiek oraindik ere kutsatzen baitute komunikatzeko era.  Eskuliburua eta DVDa Komunikabideetan eta Komunikazio Fakultatetan banatuko da. 20 kazetarik baino gehiagok parte hartu dute. Gidak    Catalunyako Emakume Kazetarien Elkartea, Komunibideetarako  Emakumeen Behatokia, Emakume Kazetari eta  Komunikatzaileen  Nazioarteko Sarearen laguntza izan du.

Prentsa aurrekoan  Xavier Mas de Xaxàs kazetariak datu hauek eman zituen: emakumeak nahiz eta populazioaren % 50 izan kazetaritzako informazioetan % 23an besterik ez dira azaltzen. Gizonak, berriz, % 77an agertzen dira. Kopuruak behera egiten du politika inguruko berrietan:  %15,5 da emakumeei dagokion portzentajea;  adituak bezala, soilik % 9 azaltzen da.

Euskadi, auzolana