2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Genero-indarkeriaren Laguntzeko Zuzendaritzaren EAEko biztanleen arteko genero-indarkeria eta segurtasunaren pertzepzioari buruzko ikerketa

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Laguntzeko Zuzendaritzak abian jarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen arteko genero-indarkeria eta segurtasunaren pertzepzioari buruzko ikerketa; horren garapenaz arduratzen ari da EDE Fundazioaren Gizartearen Ikerketa Zerbitzua.
 
Ikerketa horren bidez, euskal gizartearen pertzepziora hurbildu nahi dugu, genero-indarkeriari dagokionez, eta emakumezko herritarren segurtasun-pertzepzioaz informazioa jaso. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen kontrako indarkeria-egoera guztien eraginari neurriak ezarri nahi dizkiote kopuruari dagokionez.
 
Ikerketaren alderdi nagusienetako bat da identifikatzea EAEko udalerrien segurtasunari buruzko gune beltzak; horretarako, emakumeen elkarteetan edo instituzio ezberdinetan lan egiten duzuen pertsonen ikuspegia izan nahiko genuke, baita zure entitatearengandik hurbileko emakume guztien partaidetza ere bai.
 
Hortaz, helburu hori abiapuntu hartuta, urrian aurreikusi da Interneteko blog-a aktibatzea, eztabaida- eta partaidetza-gune gisa erabil dadin. Blogaren helbidea hauxe da: http://opinionmujerescapv.wordpress.com /

Bestela ere ohiko postaz edo posta elektronikoaren bidez  ekarpenak egin daitezke: davvg@ej-gv.es

Euskadi, auzolana